Borroka
-
Emakume soldaduak
Nati Bedialauneta Arkotxa (1929) Ondarroa
Soldaduz jantzitako emakume asko ikusi zituen Ondarroan Gerra Zibilean. Fusil asko ikusten zituzten. Herria hartu zutenean, gainerakoak etxean ezkutatuta egon ziren beldurrez.
-
Euskaraz hitz egitearren, arazoak soldadutzan
Joxe Lizarralde (1917) Elgoibar
Euskaraz ari zirelako, ia beste batailoi batekoak akabatu egin zituen. Komandanteak bakoitza bere lekuan jartzeko agindua eman zuelako salbatu ziren.
-
Anaiak elkarren kontra gerran
Dionisio Txurruka Arozena (1920) Elgoibar
Frontea zazpi hilabetean egon zen Kalamuan. Erreketeak alde batetik etorri ziren eta milizianoak bestetik; Arrate aldetik Elgoibar aldera tiroka aritzen ziren. Anaiak anaien kontra ibili ziren gerran. Elgoibarren hil ere jende asko hil zen.
-
Gerrara deitu zuteneko bizipenak
Pedro Joxe Artetxe Egia (1916) Iñaxi Zendoia Oregi (1914) Elgoibar
22 urterekin gerrara joatea tokatu zitzaion. Gerrarako deitu zuteneko bizipenak. Donostiara joan ziren Lauzirika eta biak, eta handik Segoviara joan behar zutela esan zieten.
-
Gerra denborako ibilerak; Espainian batetik bestera
Pedro Joxe Artetxe Egia (1916) Iñaxi Zendoia Oregi (1914) Elgoibar
Donostian zeudela, gerrara joateko data aurreratu zieten eta ezer gabe harrapatu zituzten. Dirurik ere ez zuten. Berarekin zegoen lagunak ezagun bati dirua eskatu zion, eta hala joan ziren Segoviara trenez, etxekoen ezjakinean. Han egun batzuk egin eta mugitzen hasi ziren: Leon, Asturias... Teruel inguruan zauritu egin zuten. Hasieran, Gipuzkoara ekarri behar zuten, baina zauritu asko sartu zen eta Zamorara eraman zuten. Sendatu zenean, Ebrora, eta handik Bartzelonara. Bere laguna eta bera Segovian banandu ziren eta Bartzelonan elkartu ziren berriz lizentziatzerakoan.
-
Ezkondu eta urtebetera senarra gerrara
Teodora Arakistain (1907) Elgoibar
Ezkondu eta urtebetera, Teodoraren senarra ere gerrara joan zen, bera ume txikiarekin utzita. Aurretik soldadutza marinan egin zuen beste bi urtez. Gerrara joan zen eguneko kontuak. Gutun bidez jasotzen zuten haren berri.
-
Soldaduak izan zituzten etxean
Balentin Egaña Lizundia (1934) Inazio Egaña Lizundia (1927) Elgoibar
Gerra denboran, Balentinek 2 urte zituen eta Inaziok 9. Soldaduak 8 egunean etxera joaten zitzaizkien jatera, baina gero fronteak aurrera egin zuen Urkaregi aldera. Pareko baserri batetik euren baserria bota nahi izan zuten, soldaduak zeudelako bertan; baina eragotzi egin zieten, ume asko bizi zen bertan eta.
-
Alde guztietaik heltzen zitzaizkien tiroak
Balentin Egaña Lizundia (1934) Inazio Egaña Lizundia (1927) Elgoibar
Tiroak nonahi izaten ziren. Sukaldean zeudela, anaiari bala bat sartu zioten. Baserria tontorrean zegoen eta alde guztietatik heltzen zitzaizkien tiroak. Beldur handiz bizi izan zuten gerra denbora.
-
Karakatetik ikusi zuten nola bonbardatzen zuten Eibar
Pedro Barrutia Mendikute (1920) Elgoibar
Eibar bonbardatu zutenean Karakatetik egon ziren begira, belar-meta atzean ezkutatuta. Elgoibarren ere kanoikadak bota zituzten; non lehertu ziren. Gerra denborako bizipenak.
-
Erreketeekin kanpandorrean
Bittor Arrieta Etxaniz (1926) Imanol Mendikute Elorza (1927) Elgoibar
Fronteak 7 hilabete egin zituen Elgoibarren, eta apirilean Eibar hartu zuten. Imanolek 9-10 urte zituen eta kanpandorrean egoten zen erreketeekin. Mapa bat zuten erdian eta hegazkinak nondik zetozen begiratuta jakiten zuten erreketeek euren aldekoak ziren ala ez. Hegazkin bati "el abuelo" deitzen zioten.
-
3 urtez Espainiako gerratean
Benito Arin Eizagirre (1916) Ordizia
3 urte pasa zituen gerran eta Espainia osoan zehar ibili zen. Herritarrak eta euskaldunak izan zituen gerrako lagunak; batzuk izendatzen ditu. Gosea pasa zuten arren, etxetik jasotzen zuten zerbait. Gutunak idazten zizkieten etxekoei erdaraz.
-
Gerra denboran, etxe batetik bestera ihesi
Trini Munduate Altuna (1913) Ordizia
Gerra denbora gutxian pasa zuten. Bonba batek hildakoa aipatzen du. Triniren etxe ondoan kanoia jarri zuten eta handik beste etxe batera joan ziren, mendi aldera. Azken honetan bonba etxe barrura sartu zenekoa kontatzen du.
-
Gerrako momenturik gogorrenak
Nikanor Iñurrieta Goikoetxea (1920) Soraluze
Gerrako pasarterik gogorrenak: Gernikako bonbardaketa; anaiaren berririk gabe egotea...
-
Gerra kontuak
Feliziana Arenaza Lasagabaster (1916) Aretxabaleta
Frontea. Jatekorik ez. Ihes egiten zutenei garia kentzen zieten.
-
Gerrako pasadizoak; hegazkinak, errazionamendua
Tomasa Erromaratezabala Faido (1917) Aretxabaleta
Aireplanoak. Mutilak kanpandorrean zaintzen. Gorrien kanoikadak. Gerrako pasadizoak. Errazionamendua.
-
Aretxabaletan hegazkin bat jausi zeneko kontua
Tomasa Erromaratezabala Faido (1917) Aretxabaleta
Aretxabaletan aireplano bat jausi zen.
-
Bonbardaketak Bilbon
Miren Aranzamendi Uriarte (1922) Martina Zubizarreta Ormaetxea (1921) Soraluze
Gerra garaia. Bonbardaketak Bilbon.
-
Euskal Herriko ofentsiba
Nikanor Iñurrieta Goikoetxea (1920) Soraluze
1929. urtean Soraluzen jaiotakoa. Gerra Zibila hasi zeneko kontuak. Euskal Herriko ofentsiba.
-
Gernikara ihesi
Nikanor Iñurrieta Goikoetxea (1920) Soraluze
Plazentziatik ihesi. Trenez Gernikara. Gudarien Batailoiak. Egoera gero eta larriagoa. Baserrietatik lortzen zuten jatekoa.
-
Gernikako bonbardaketa
Nikanor Iñurrieta Goikoetxea (1920) Soraluze
Gernikara ihesi. Gernikako bonbardaketa zuzen-zuzenean bizi izan zuen. Egun hartako bizipenak.


