Borroka

  • Sabina Arruabarrena Amaren atsekabea, Bilbo erori zenean

    Sabina Arruabarrena Oiarzabal (1928) Astigarraga

    Bilbora sartu zirenean, beraiek Markinatik bueltatu gabe zeuden artean, eta ama larri. Apaizak lagundu zion saskia etxera eramaten. Lau umeak falta! Denak antzera zeuden.

  • Rufina Irazu Erreketeak ere euskaldunak

    Rufina Irazu Amundarain (1923) Asteasu

    Erreketeak ere euskaldunak eta baserritarrak ziren. Aginduak nondik jasotzen zituzten ez daki. Oilaloka ere eraman zieten behin. Oilaloka zer den azaltzen du. Txitak. "Kolka" edo "loka". 22 egun pasatu behar ditu arrautzen gainean.

  • Roke Etxeberria Bi anaia gerran

    Roke Etxeberria Alkain (1928) Andoain

    Anaia "Batallón de Trabajadoresen" egon zen Santander aldean. Bi anaiek egin zuten alde etxetik gerra hasi zenean, Rokek gogoan du aitak anaiari esandakoa arma bat etxera ekarri zuen egunean.

  • Joxe mari olazabal Gerra bat-batean eta bala hankan ezustean

    Jose Mari Olazabal Iñurrita (1928) Andoain

    Gerra bat-batean etorri zen, bonbardaketak bat-batean hasi ziren. Jose Mari jolasean zebilela, bala galdu batek jo zion hankan, falangista batek medikuarengana eraman zuen, eta 15 egunean egon behar izan zuen etxean sendatu arte.

  • Juan Bautista Barandiaran Mundakan zirela, Gernikako bonbardaketa ikusi zuten

    Juan Bautista Barandiaran Iturriotz (1928) Andoain

    Oriotik Mundakara alde egin behar izan zuten, eta lehenengo Zarautzen pasa behar izan zuten gaua. Mundakan ondo zaindu zituzten. Mundakan zirela ikusi zuten nola bonbardatzen zuten Gernika.

  • Luixita Sarasola Gerran babes bila hara eta hona

    Luixita Sarasola Zumeta (1931) Lezo

    Gerra garaia gogoan du: hegazkinak etortzen ziren, elizan babesten ziren, kanpaiak jotzen zituzten hegazkinak zetozela abisatzeko, Donostiara joan ziren Lezotik ihesi, Auxilio Socialera joan ziren, Lezora ezkutuan itzuli ziren...

  • Bixente Lizaso Gerra hasieran, baserria bonbardatu

    Bixente Lizaso Itxaso (1931) Urnieta

    Etxetik irteteko abisua jaso zuten gerra heldu zenean, bonbardatu egin behar zutela eta. Basoan ezkutatu ziren eta handik ikusi zuten baserria Oriamenditik eta Santa Barbaratik kanoiz bonbardatzen. Ez daki ondo zein bandotakoak ziren batzuk eta besteak, baina beren etxe ondoko frontean zeudenak erreketeak zirela badaki. Etxeko oilo eta oilasko guztiak jan zizkieten.

  • Santi Madariaga Morgan kanoikada eta bonbapean

    Santi Madariaga Makoaga (1929) Morga

    Zortzi urterekin harrapatu zuen gerrak Morgan. Bonba eta tiro artean gogoratzen du sasoi hura. Gurasoak Bilbora lan kontu bategatik joanda zirela sartu zen gerra Morgara, eta lau anaia bakar-bakarrik geratu ziren etxean. Kanoikadak baserria jo zuen eta alde egiten ari zirela ondo-ondoan erori zitzaien kanoi-bonba bat. Eskerrak ez zen lehertu, bestela han geratuko ei ziren.

  • Santi Madariaga Francoren soldaduek beren baserria hartu zutenekoa

    Santi Madariaga Makoaga (1929) Morga

    Osaba batek batu zituen anaia gazteak. Handik laster, Francoren aldeko soldaduek hartu zuten etxea. Tratu ona eman zieten eurei, baita osaba eta amonari ere. Aurretik errepublikazaleen intendentzia-taberna egona zen etxean eta Francozaleek ere eginkizun berdinerako erabili zuten. Borrokaldiak eta tiro-hotsak gau eta egun.

  • Santi Madariaga Burdinazko Gerrikoa erraz apurtu

    Santi Madariaga Makoaga (1929) Morga

    Frontea beren auzoan egon zen, lehenengo errepublikanoena eta gero Francozaleena. Begi-bistan daude etxetik Bizkargi, Santo Domingo eta abar. "Cinturón de Hierro" famatua egiten jende asko ibili zen lanean, soldata truke. 10 bat pezeta irabazten zuten egunean. Baina ez zuen ezertarako balio izan, erraz gainditu baitzuten tropa frankistek.

  • Santi Madariaga Zauritu asko soldaduen artean

    Santi Madariaga Makoaga (1929) Morga

    Frontearen lehen lerroan bizi ziren. Bizkargi (errepublikazaleen gotorlekua) zuten aurrez aurre. Kanoikadak eta bonbak noiznahi jausten ziren inguruan. Zauritu asko izaten zen soldaduen artean. Handik Meakaurrera jaisten zituzten ohatiletan, gero ospitaletara eramateko.

  • Santi Madariaga Asun artean etzanda, hegazkinen beldur

    Santi Madariaga Makoaga (1929) Morga

    Babeslekuak izan baziren, baina ez zuten askorik babesten. Gainera, ehiza-hegazkinek metrailatu egin ohi zituzten ezkutalekuetara zihoazenak. Behin, izeba bategaz egonda dago asun artean etzanda, geldi-geldi, hegazkinak pasatu arte. Elizburu auzoan bazen babeslekua, baina hegazkinek jo-puntuan zuten.

  • Bittori Zarrabeitia Gernikako bonbardaketako kontu ugari

    Bittori Zarrabeitia Lauzirika (1926) Kortezubi

    Gernikako bonbardaketa hasi zenean, itaurrean zebilen bere neba batekin. Bermeotik etorri ziren aireplanoak trenbidetik, baxu-baxu, eskopetarekin harrapatzeko moduan. Lehenengo bonba Errenteria auzoko zubian bota zuten, baina ez zuten apurtu. Bere ama Gernikan egon zen plazan; eta, goizean aireplanoak ikusi zituenez, etxeranzko bidea hartu zuen. Babeslekuetan sartu zen jendea ere hil zen, bertara ere bonbak bota zituzten-eta. Gorpuak zeintzuk ziren jakin gabe palekin batu, eta kanposantura eraman zituzten. Soroan harrapatu zuen bonbardaketak eta bere nebak ganaduak hartu eta handik alde egin zuen alboko baso batera; bera, ostera, bertan gelditu zen beldurrez. Miliziano batzuk azaldu ziren eta zubipean sartu zuten babesteko; bertan egon zen iluntzera arte. Amamaz arduratuta egon zen, baina bere amama kobazulo batean babestu zen. Barrutiko etxe guztiak bete ziren Gernikatik alde egindako jendez.

  • Bittori Zarrabeitia Hiru kortezubitar hil ziren bonbardaketan

    Bittori Zarrabeitia Lauzirika (1926) Kortezubi

    Gernikako bonbardaketan, Errenteriako zubia apurtu nahi izan zuten, baina ez zuten lortu. Zubi ondora bota zituzten bonbak, eta Kortezubiko Oma auzoko gizon bat hil zuten. Bonbardaketa egunean, beste bi gizon kortezubitar desagertu ziren, hirurak ziren omarrak. Euretako baten astoa etxera bueltatu zen bere kabuz. Baten gorpua baino ez zuten ezagutu; hori dela-eta, bakarra ekarri zuten Kortezubiko kanposantura.

  • Bittori Zarrabeitia Militar batzuek neska gazteei eraso egiten zieten

    Bittori Zarrabeitia Lauzirika (1926) Kortezubi

    Bonbardaketa osteko lehenengo egunetan, tiroketak-eta entzuterakoan, errama azpietan ezkutatzen ziren soloetan eta karkabetan. Soldaduengandik-eta babesteko, neskei erasotzen zieteleko-edo, osaba-izeko batzuen etxean egon zen militarrak sartu zirenean. Mairuek ospe txarra zuten, neska gazteak bortxatzen zituztela zioten; mairuak Gernikako Mertzeden zeuden.

  • Pakita Penagarikano Anaia, Francoren aldeko tropekin

    Pakita Peñagarikano Elosegi (1926) Tolosa

    Gerrako oroitzapenak. Anaiari, 17 urte zituela, gerrara joateko deitu zioten. Francoren aldeko tropekin aritu omen zen; auzoko beste mutilak bezala. Etxe jabeak karlistak omen ziren , eta Pakitaren aita karlisten alde botatzera behartu omen zuten, etxetik bidaliko zituzten mehatxupean. Emakumeek ez zuten botoa ematerik.

  • Pakita Penagarikano Leihoetan, koltxoiak eta mantak jarrita

    Pakita Peñagarikano Elosegi (1926) Tolosa

    Gerrako oroitzapenak kontatzen ditu. Hegazkinak ikusten zituzten. Auzoko baserri batean, 'Marea'-n, tiroketa bat izan zen eta hiru lagun hil zirela kontatzen du. Etxetik ateratzeko beldurrez egoten ziren. Arto tartean ere ezkutatu ohi ziren. Leihoetan, koltxoiak eta mantak jartzen zituzten tiroak botaz gero barrura ez sartzeko.

  • Piedad Lopez Ferrera Berrobi eta gerra II

    Maria Piedad Lopez Ferrera (1926) Berrobi

    Soldaduak behetik gora igo ziren; kapitaina Leaburun hil zen. Izaskundik bota zuten gorriek. Errekete txapel gorriak eta apaiza. Hegazkina, ametrailatzen. Lasarten zegoen aireportua.

  • Ramon Andonegi Gernikako bonbardaketa

    Ramon Andonegi Ormaetxe (1926) Mundaka

    Gernika erre zuten garaian, trena Sukarrietaraino zegoen ez Mundaka edo Bermeoraino. Bere aitak egun hartan txerrikume bi erosi behar zituenez, Ramon arratsaldeko hiruretako trenera astoz joan zen txerrikumeak jasotzera Sukarrietara. Aita Gernikan geratu zen. Txerrikumeak asto-otzaretan sartu eta etxera bueltatu zen. Portuondon zegoela, zarata entzun eta Ogoño gainetik hirunan-hirunan bederatzi aireplano zetozela ikusi zuen. Handik gutxira leherketen zaratak eta ke beltza ikus zitezkeen. Bazekien Gernikatik zetorrela eta bera arduratuta zegoen aita bertan zegoelako.

  • Ramon Andonegi Gernikako astelehenetako eria

    Ramon Andonegi Ormaetxe (1926) Mundaka

    Gernikako bonbardaketa astelehen batean izan zen. Inguruko herrietako jende asko batzen zen Gernikan astelehenetako erian. Ez du gogoan mundakarrik hil ote zen egun hartan Gernikan.