Borroka
-
Gerratik ihesi
Gregorio Biteri Mendieta (1922) Legutio
Elosun hainbat herritar hil zituen gizonaren inguruko kontu batzuk azaltzen ditu. Gregorio meza laguntzen zegoela, bonba batek elizako horma jo zuen. Nafarratetik ganadu guztiekin ihes egin eta aitaren jaiotetxean babestu ziren, Elosun. Elosutik Ubidera eta handik Zeanurira jarraitu zuten ihesi.
-
Zeanuriko bonbardaketa
Gregorio Biteri Mendieta (1922) Legutio
Idiak Ubiden kendu zituzten; behi gehienak, berriz, Zeanurin. Zeanurin izugarrizko bonbardaketa jasan zuten, Barazarreko atzera-egitean. Bere lagunaren emaztea hil zen bonbardaketan.
-
Bilbotik basorik baso itzuli ziren
Gregorio Biteri Mendieta (1922) Legutio
Lehengusuarekin faxistak nondik ote zetotzen begira zegoela "Quinta Columna"koek tiro bat bota zioten. Kalean tiro egin eta hilda utzi zuten beste mutiko bat. Bilbotik basorik baso itzuli behar izan zuten Elosura. Lehenengo gaua Bedia herrian eman zuten.
-
Txapel gorriak elizako kanpaiak jotzen
Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide
Francoren tropek hiri handiren bat hartzen zutenean, txapel gorriek herriko elizako kanpaiak jotzen zituzten. Txapel gorriarekin jolasteko gogoa izaten zuten umetan. "Intendencia Militar" bere etxe ondoko horma batean idatzita zegoela gogoratzen du.
-
Ubidetik Trapagaranera ardiekin
Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide
Legution (Billerlen) eta Ubiden aldi berean egon zen frontea. Ubide soldaduz beteta egon zen orduan. "El Abuelo" aireplano handia ere azaltzen zen Ubideko zeruetan. Bonba asko bota zituzten herrian. Orduan Trapagaranera ebakuatu zituzten ardiekin batera.
-
Arabara gari eta patata bila
Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide
Ubiden bonbardaketak zirela, erreka ondoko kobazulo batean gordetzen ziren. Ubidetik Arabara joaten ziren gari eta patata bila.
-
Jaioberrian patinean ezkutatuta
Itziar Goiri Tribis-Arrospe (1938) Leonor Izagirre Iturbe (1921) Sukarrieta
Itziarren neba Gernikako bonbardaketa izan zenean jaio zen. Beste jaioberri batekin etxeko patinean gorde zuten, han koltxoiak jarrita bonbetatik babestuago egongo zirelakoan.
-
Mendiko txabola batean gerra denboran
Manuela Uriondo Ipiña (1922) Zeberio
Gerra denboran ez zuten kanpora ihes egin. Mendiko txabola baten egon ziren gordeta. Bonbardaketak izan ziren Zeberion eta hainbat zauritu eragin zituzten.
-
Arboladiko bonbardaketan hainbat hildako
Manuela Uriondo Ipiña (1922) Zeberio
Errotak itxita egon ziren. Castillo Elejabeitiara (Artea) ere joaten ziren errotara, gauez astoaz basorik baso. Hildako asko izan ziren Zeberioko arboladian bonben eraginez
-
Gerran etxea erre eta kalera bizitzera
Jose Saenz de Biteri Saenz de Biteri (1925) Legutio
Hogei urte zituela tailer batean hasi zen arotz lanetan. Gerra garaian frontea hurre zuten eta etxe erre zien. Gero kalera joan ziren bizitzera alokairuan. Etxea zuten lekuan ardiak egoteko tejebana bat eraiki zuten. 40. hamarkada hasieran egin zuten errepidea.
-
Otxandioko bonbardaketako hegazkinak
Nemesio Ugarte Ortiz de Zarate (1925) Legutio
Gerra hasi zenean Nemesiok 11 urte zituen. Uztailaren 18an hasi zen eta egun hartan basora joan zen. Otxandioko jaiak ziren eta lauzpabost abioik bertarako bidea hartu zutela ikusi zuen basoan zeudela. Jende mordoa hil zuten.
-
Bilbo hartu zutenekoa; Sollubeko frontea
Juan Martin Bermeosolo Gabiola (1925) Ea
Gerra garaian baserriak errekisatu egiten zituzten gorriek, gosea zegoen eta. Markinan geratuta egon zen frontea, 7 hilabetez. Bilbo inguruan nazionalek "cinturón de hierro" delakoa egin zuten, babesteko. Baina ez zuen balio izan, kostatik, aldamenetik sartu zirelako. Sollubeko frontea izugarria izan zen. Gorriek nazionalak aurrean hartu zituzten eta hegazkinen laguntzaz nazionalista ugari hil.
-
Gerrako hegazkina
Lorea Furundarena Kalzakorta (1926) Mutriku
Gerra denborako oroitzapenak. Anaiarekin iturrian zela gerrako hegazkin batengandik nola ezkutatu ziren kontatzen du. Bidean etzan ziren.
-
Kanoikadak
Lorea Furundarena Kalzakorta (1926) Mutriku
Gerra denborako oroitzapenak. Soroan garia botatzen aritu eta gero, etxeratu ziren Lorearen gurasoak. Lanean egon ziren lur horietan kanoikadak izan ziren. Tiro hotsak, kanoikadak... entzuten zituzten baserritik; zarata horiek entzutean, zaldiak ihes egiten omen zuen.
-
Kanoikadak etxe gainean
Eustakia Agiriano Zuazua (1924) Aramaio
Muxibarren zeuden kanoietatik jaurtitako bonbak euren soro eta etxe gainean nola jausten ziren ikusten zuten. Apirilaren 1ean edo 2an izan zen eraso hori.
-
Gernikako bonbardaketaren hotsa
Eustakia Agiriano Zuazua (1924) Aramaio
Gernikako bonbardaketaren egunean, eurek soroan zeudela ikusi zituzten Gernikarantz zihoazen abioiak. Geroxeago, hango bonbardaketa-hotsa entzun zuten. Suñatik milizianoek alde egin zutenean, nazionalek hartu zuten haien lekua. Soldadu batek zeraman astoa, Eustaki eta ahizpari erregalatu zien, baina beste soldadu batzuek berriro eraman zuten asto hori.
-
Nazionalek aita hartu zuten gidari
Eustakia Agiriano Zuazua (1924) Aramaio
Nazionalek Gasteizen errekrutatu zuten Martin eta Somosierrara bidali zuten. Zorriz josita baina bizirik itzuli zen handik. Ez zituen Martinek behingoz ahaztu gorriekin pasatu zituen larritasunak. Nazionalek, berriz, aita zaharra behartu zuten euren gidari izatera, bandera eskuetan harrarazita.
-
Aita baserritarra eta bizargina aldi berean
Benita Goikuria Egiluz (1930) Zeanuri
Zeanurin, frankistak sartu aurretik, kobazulo batzuetara joaten ziren babestera. Sarreran artilezko koltxoiak egoten ziren ipinita. Gauez itzultzen ziren etxera. Karburo argiaz ibiltzen ziren. Aita, baserritarraz gain, bizargina ere bazen, soldadutzan ikasita.
-
Kobazuloetan ezkutatzera bonbapean
Benita Goikuria Egiluz (1930) Zeanuri
Kobazulo ugaritan ezkutatzen ziren Ipiñaburun. Umeak elkarrekin nahi, eta behin Benita mutiko lagun batekin joan zen beste kobazulo batera; aita larri ibili zen kobaz koba alabaren bila. Hainbat bonba erori zen orduan; apur bat lehenago abiatu izan balira, azpian harrapatuko zituzten. Ipiñaburu haitzen azpian dago, eta konturatu orduko heltzen ziren gainera hegazkinak. Zotza sartzen zuten ahoan bonba-hotsari aurre egiteko. "El Abuelo" deitzen zioten hegazkina famatua zen. Arbola baten azpian ezkutatu ziren bonbardaketa batean; ez zitzaien ezer gertatu, baina auzoko kristal guztiak apurtu ziren.
-
Bonbardaketak ama Durangon harrapatu zuen
Enrike Ardanza Odriozola (1928) Abadiño
Durangoko bonbardaketa egunean ama egon zen bertan jeneroa saltzen. Santa Maria eliza ondoan zegoen denda batean harrapatu zuen bonbardaketak; mostradorearen azpian sartu eta onik irten ziren bertan zeuden guztiak.


