Borroka
-
Gerra hasiera, Irunen
Patxi Bolaño Olea (1927) Irun
Gerra nola hasi zen, uztailean. Pikoketa abuztuan hartu zuten erreketeek, eta egun hartan eman zioten sua beraien etxeari gorriek. Ortiz de Zarate hil zuten. San Martzialen hiru eguneko tiroketa izan zen. Minako ur-jauzitik ikusi zuten dena. Mandoak nola amildu ziren. Maindire zuriarekin joan zen aita.
-
Bonbak eta tiroketak, Irunen
Patxi Bolaño Olea (1927) Irun
Bonba-hotsak gogoan ditu oraindik. Cascadan bizi zirenean, etxea tirokatu zuten erreketeek. Gizonak minara sartzen ziren. Ardiak hiltzen zituzten, jateko. Ogirik ez zuten. Irun erre zutenekoa.
-
Anaiak anaien kontra, gerran
Gumer Irastortza Amiano (1931) Irun
Gerra eta gerra ondorena. Gerra hasi zenean, bost urte zituen. Frontea etxean zuten. Bizilagunak gazteak ziren, eta gerrara eraman zituzten. Gero, nazionalek beste anaiak eraman zituzten. Elkarren kontra borrokan.
-
Gerra hasiera
Jose Luis Ardanza Errasti (1929) Juan Ardanza Errasti (1927) Elorrio
1936ko urriaren 4an, frankistak oso hurbil heldu ziren, etxetik ikusten zuten haien bandera. Gero, milizianoak igo, aurre egin, atzera bidali eta frontea sei hilabetez geldi egon zen.
-
Mutikoak gerra-lekuraino
Jose Luis Ardanza Errasti (1929) Juan Ardanza Errasti (1927) Elorrio
Aldapen ez zegoen arriskurik, hegazkinena bakarrik. Harizpe batetik ikusten zituzten bonbardaketak. Berriora antiaereoak ikustera. Intxortara, soldaduen artera.
-
Gerrako hegazkinak
Jose Luis Ardanza Errasti (1929) Juan Ardanza Errasti (1927) Elorrio
Errepublikanoen aldeko abioi bat ibiltzen zen poliki-poliki, baina Francoren aldekoak ikustean ihes egiten zuen. Gernika bonbardatzera zihoazen hegazkinak.
-
Soldaduak tiroka inguruko mendietan
Juan Joxe Imaz Mujika (1919) Hernialde
Menditik zetorrela, balak bota zizkioten eta tartean pasa zen. Montezkuetik botatzen zituzten tiroak. Inguruko mendi guztiak nafarren esku zeuden.
-
Gerrara 18 urte bete ondoren
Juan Joxe Imaz Mujika (1919) Hernialde
Hemezortzi urte zituela, gerrara joan behar izan zuen. San Jose egunean, Lizarrara eraman zuten eta oso gaizki pasa zuen. Ondoren, Donostiara bidali zuten, Loiolara. San Isidro egunean, Teruelera eraman zuten; eta handik Lleidara, zortzi hilabetez. Han trintxerak egiten ibili zen; eta, geroago, alde egin behar izan zutenean, zauritu egin zen. Zortzi hilabete pasa zituzten nazionalak ibaiaren alde batean zirela, eta gorriak beste aldean.
-
Gerran pasatako gorabeherak
Juan Joxe Imaz Mujika (1919) Hernialde
Bere batailoian, gehienak euskaldunak ziren; horregatik, erdaraz ikasi gabe gelditu zen. Zortzi hilabete geroago, Katalunia erori zen. Gorrien aurkako eraso batean lanean ari zirela harrapatu zituzten, eta gauza guztiak bertan utzita alde egin behar izan zuten.
-
Bonbardaketak gerra garaian
Juan Joxe Imaz Mujika (1919) Hernialde
Hegazkinen bonbardaketak ere bizi zituen, baina salbatzea lortu zuen. Nazionalen hanka-sartze batengatik egindako bonbardaketa azaltzen du. Hildako animaliak lurperatzen ere ibili behar izan zuten.
-
Gerran egindako lagun bizkaitarrak
Juan Joxe Imaz Mujika (1919) Hernialde
Gerran, ez ziren haserretzen, ez eta protestarik egiten ere. Gehienak gipuzkoarrak eta bizkaitarrak ziren. Elkarrekin ongi konpontzen ziren. Bizkaitar batek erdaraz hitz egiten zion berak ikas zezan. Muxikako laguna aipatzen du.
-
Euskararen inguruko eztabaidak gerra garaian
Juan Joxe Imaz Mujika (1919) Hernialde
Tolosakoa euskararik hoberena zela esaten zutenez, eztabaidak sortzen zirenean, tolosar bati galdetzen zioten; askotan, Juan Joxek konpontzen zituen eztabaida haiek. Berak esandakoarekin konforme gelditzen omen ziren.
-
Extremadura eta Andaluzian gerra garaian
Juan Joxe Imaz Mujika (1919) Hernialde
Extremadura eta Andaluzia osoan ibili zen gerra amaiera iritsi bitartean. Gerra bukatu zenean, Jaenen zegoen. Hango herri batean, Ubedan, ezer ez erosteko eskatu zien nagusiak, arriskutsua zelako.
-
Ubedan gerra garaian
Juan Joxe Imaz Mujika (1919) Hernialde
Gerra garaian, Ubedan (Jaen, Andaluzia), bertakoek kantatzen zien abestia gogoratzen du.
-
Zazpi urte soldadu
Juan Joxe Imaz Mujika (1919) Hernialde
Gerra garaian, Ubedan (Jaen, Andaluzia), gaua frontoi batean pasa zuten, hotz izugarriarekin. Handik beste herri batzuetara joan ziren eta argi ibiltzeko eskatu zieten. Gero Malagara joan ziren, eta sei hilabetez Alhaurin de la Torren egon ziren, ezer egin gabe; Sevillan, beste bi urte eta erdi. Denera zazpi urte pasa zituen gerran.
-
Ezjakintasuna gerra garaian
Juan Joxe Imaz Mujika (1919) Hernialde
Gerra garaian, Lleida inguruko herriak ezagutu zituen. Gauza handirik pentsatu gabe pasa zuten gerra, ezer jakin gabe. Bizkaitarrak argiagoak zirela pentsatzen du, Bizkaian gerra ikusita joan zirelako.
-
Denbora luzea etxetik kanpo
Juan Joxe Imaz Mujika (1919) Hernialde
Espainiako Gerra Zibilaren ostean, II. Mundu Gerrara deitu zituztenena, Castillo del Inglés deiturikoan egon zirenean, astean behin etortzen ziren etxera. Gerra denboran, lau urte behintzat egin zituen etxera itzuli gabe.
-
Zazpi urte soldadu
Juan Joxe Imaz Mujika (1919) Hernialde
Gerrako kontuak etxean askotan kontatzen zituzten, baina etxekoak ez ziren politika kontuetan sartzen. Zazpi urtez egon zen gerran, eta denbora luzea egin zitzaion.
-
Euskaldunek izen ona zuten armadan
Juan Joxe Imaz Mujika (1919) Hernialde
Ofizialekin oso ongi konpontzen zen. Enkarguak egiten ibiltzen zen; eta, bereziki, ofizialen tabakoarekin zigarroak egiten. Kargu baten laguntzaile izan zen denbora luzez. Euskaldun asko ibiltzen omen ziren horrelako lanetan. Euskaldunek fama ona omen zuten.
-
Leketion, Francoren tropak sartzean, larri
Antonia Kortazar Agiriano (1918) Elorrio
Gerra gogorra dela dio, ez erromeria eta ez ezer. Lekeition Francoren tropak sartzean izandako estutasunak kontatzen ditu. Bizkargi mendian soldadu asko hil eta zauritu zen, eta berak haiek ikustean tristezia sentitzen zuen.


