Borroka
-
Gernika gorriek erre omen zuten
Gurutz Ganzarain Ansa (1927) Andoain
Lehen lan asko zegoen, dena suntsituta eta berregiteko baitzegoen. Gurutz bizikletaz joan zen Gernikara, eta txikituta zegoen. Gernikari buruz izan zituzten lehenengo berriak gezurrak ziren: gorriek erre zutela Gernika esaten zen.
-
Gernika alemanek bonbardatu zuten Francoren esanetan
Gurutz Ganzarain Ansa (1927) Andoain
Gurutzen lagun bat Gernikan egon zen bonbardaketa gertatu zenean: hark izandako bizipenak kontatzen ditu Gurutzek. Gerora, lagun hura Afrikan egon zen, eta han galdetu zioten nork bonbardatu zuen Gernika: ez zuen dudarik izan alemanak eta Franco izan zirela erantzuteko.
-
Gernikako bonbardaketatik babesteko, zuloan sartuta
Gurutz Ganzarain Ansa (1927) Andoain
Gernikan bonbardaketa izan zenean, Gurutzen lagun bat han zen: zulo batean egon zen gordeta etzanda. Bonbardaketaren eguna feria eguna zen Gernikan.
-
Gernikako bonbardaketa Arratzutik
Juanita Bilbao Olabarriaga (1923) Arratzu
Gerra hasi zenean, 14 urte egitear zegoen. Gernikako bonbardaketako egunean, etxekoak ez ziren joan inora. Karkaba batean ezkutatu ziren. Aireplanoak joan-etorrian zebiltzan, munizioa bukatu eta berriro betetzen joaten baitziren. Beraien auzoko pare bat Gernikan bertan hil ziren. Albo herrietan be bota zituzten bonbak: Arratzuko plazan bonba bat bota eta bertan zeuden ganaduak hil zituzten.
-
Gizonaren sei anaia gerran
Kontxi Barturen Uriarte (1921) Bakio
Bere senarraren sei anaia egon ziren gerran. Horietako bat Elgetan desagertu zen, sekula ez zuten bere berririk izan. Nondik nora ibili ziren kontatzen digu pasarte honetan.
-
Militarrei arropak garbitzen
Kontxi Barturen Uriarte (1921) Bakio
Bere senarraren sei anaia egon ziren gerran. Aurreko pasartean kontatzen duen moduan, hemen ere sasoi hartako bizipenen berri ematen digu. Bakion zeuden militarrei arropak garbitzen zizkieten eta horren truke dirua ematen zien.
-
Abioiak ikusi eta ezkutatu
Markos Gerediaga Bilbao (1925) Amorebieta-Etxano
Gerran abioiak agertu eta Gernika bonbardatu zutela du gogoan. Zer edo zer ikusi eta tunel batean zelan ezkutatzen ziren amaren ondoan.
-
Etxetik frontea bistan
Juana Loroño Beaskoetxea (1923) Amorebieta-Etxano
Beraien familian inori ez zitzaion ezer pasatu gerran, nahiz eta askotan balak hurbil sentitu. Frontea San Martinen eta "Peña Lemona"n egon zen eta etxetik dena zuten bistan. San Martinetik obus bat bota zieten etxera.
-
Gerra Astigarragan
Ramon Olano Zapiain (1927) Astigarraga
Gerrako oroitzapenak gogoan ditu: nazionalak San Markos menditik sartu ziren eta beraiek bi bandoen arteko borroka ikusi zuten. Gerora, Bilbora iritsi zen frontea.
-
Cervera gerraontziaren oroitzapenak
Ramon Olano Zapiain (1927) Astigarraga
Gerra garaian Bilbon egon zen burdinazko gerrikoa. Nazionalek Cervera gerraontzia zeukaten, eta harekin botatzen zituzten bonbak lehorrera; Astigarragan etxetik egoten ziren bonba haiei begira.
-
Bonbardaketa
Teresa Bengoa Azula (1930) Mari Paz Elorriaga Garitaonandia (1932) Abadiño
Gerra sasoian, bonbardaketak Durangon harrapatu zituen asko bertan hil ziren. Teresaren familiak babesleku moduko bat egin zuen etxe parean. Hala ere, inguruan ihesian zebiltzan beste asko bonbardaketak harrapatu zituen.
-
Gerra sartu zenean etxetik irten behar
Teresa Bengoa Azula (1930) Mari Paz Elorriaga Garitaonandia (1932) Abadiño
Matienako zubia dinamitaz bota nahi zuten, Francoren aldekoak pasa ez zitezen. Horregatik, etxetik irten behar izaten zuten gurdia beteta. Teresaren familia, esaterako, Sarrira joan zen.
-
Ama Durangoko bonbardaketan hil
Deogracias Sarrionandia-Ibarra Irigoien (1924) Abadiño
Deograciasen ama Durangoko bonbardaketan hil zen. Ama egunero joaten zen esnea saltzera Durangora. Ondoko baserriko bat joan zitzaien Bilbora ama hil dala esaten. Goitik behera beltzik jantzi zuten Deogracias.
-
Borroka latzak Eibar inguruan eta Saibin
Jose Gastelu-Urrutia Arabio-Urrutia (1922) Abadiño
Tiro-hotsa entzuten zen gerra sasoian. Borrokak zazpi-hilabete edo iraun zituen Eibarren eta Saibitik pasatzea ere asko kostatu zitzaien. Behin Intxorta hartu zutenean denak pasatu ziren ilaran.
-
Gerra sasoian, jende asko joan zen Santander aldera
Jose Gastelu-Urrutia Arabio-Urrutia (1922) Abadiño
Eurek ez zuten etxetik irten behar izan, baina asko Santander aldera joan ziren ganaduekin. Milizianoek etxeak hartzen zituzten eta baita ganaduak ere. Frontea Eibarren egon zen artean, Berrizko baserri-etxe batean egon ziren. Nazionalak sartu zirenean jende asko sartu zuten kartzelara.
-
Gerra garaiko bizipenak
Jesusa Sarriegi Aiestaran (1919) Beasain
Gerrako kontuak. Tiroak; soldaduak. Ataun inguruan tiroketak.
-
Gernikako bonbardaketa II
Delia Huizi Zuñiga (1928) Andoain
Bonbardaketa hasi zenean, bazkalondoa zen eta etxean zeuden. Pinu artera joan ziren. Lehengusu txikia, Juantxo, negarrez; gero Santanderren hil zen, pneumoniarekin. Santimamiñen ezkutatu ziren anaia eta. Handik batera eta bestera. Gerra bukatu arte ez ziren Andoainera bueltatu.
-
Gernikako bonbardaketa III
Delia Huizi Zuñiga (1928) Andoain
Gernikan feria eguna zen. Nola geratu zen. Hiru-lau kilometrora zeuden beraiek. Gauean, dena sutan. Ez ziren joan ikustera. Jendeak korrika alde egin zuen handik. Asko hil ziren.
-
Gerra azkar bukatuko zelakoan... Baina ez
Loren Navarro Hombrados (1924) Andoain
Gerra sortu zenean, aita beldur zen, abertzalea zelako. Burdinazko Gerrikoarekin, gerra azkar bukatuko zela uste zuen. Ez zen hala izan: traizioa, Jaurlaritza erbestera... Asturiaseraino iritsi zen aita, eta preso hartu zuten, itsasoan. Eguberri tristeak izan zirela du gogoan.
-
Markinako oroitzapenak; jolasak eta ezkutalekuak
Sabina Arruabarrena Oiarzabal (1928) Astigarraga
Markinako oroitzapen onak ditu. Jolasean ibiltzen zen kalean, lagunekin, bihurrikeriak egiten. Mendira joaten ziren. Hegazkinak zetozenean, kanpaiak joka hasten ziren: ezkutalekura. Lurrean etzanda.


