Errepresioa
-
Salaketen ondorioz hildakoak eta kartzelaratuak
Bittor Garaigordobil Berrizbeitia (1915) Abadiño
Gerra garaian, ezinikusien ondorioz, kartzelaratu eta hil zituzten hainbat lagun. Auzokoen edo herrikoen arteko salaketa asko egon ziren herri askotan.
-
Abertzale izateagatik, Zumaiatik kanpora
Maria Jesus Manterola Amas (1927) Zumaia
Gerra garaian, hainbat herritar Zumaiatik bota zituzten, abertzaleak zirelako. Kamioietan sartu eta Santanderrera eraman zituzten. Santanderren emakume baten etxean pasa zituen pare bat egun. Gero handik Frantziara bidali zituzten. Oso gustura egon ziren Frantzian.
-
Familien egoera gerra garaian; abertzaleak herritik bota
Angel Osa Arrizabalaga (1922) Xanti Osa Arrizabalaga (1926) Zumaia
Gerrak ez zituen harrapatu borrokarako adinean, baina hamasei urtekoak jada gerrara joaten ziren. Familiak gazte gabe geratu ziren. Frontean hil ziren auzokoak. Senarrak Bilbo aldera ihes eginda zituzten emakumeak eta umeak herritik bidali egin zituzten, gose handiagoa pasa zezaten. Zumaiarren bizipenak Gernikako bonbardaketan.
-
Gerra garaian, batzuk herritik bidali nahi;besteak ezkutatuta
Angel Osa Arrizabalaga (1922) Xanti Osa Arrizabalaga (1926) Zumaia
Euren bi izeba herritik bota nahi izan zituzten, anaia ihes eginda zutelako. Izeba bat elbarria zen; makuluak jasota protesta egin omen zuen udaletxean. Xantiren emaztearen familia ere bidali nahi izan zuten. Euren aita, anaia nagusia eta beste lagun batzuk, berriz, ezkutatuta egon ziren egunetan, beldurrez. Euren anaiari soldadutzarekin gertatu zitzaiona.
-
Gerran, hainbat fusilatu eta hildako Urnietan
Kontxita Igerategi Santa Cruz (1931) Urnieta
Anaiak anaien kontra ibili ziren gerran; eta orain, berriz sortuko balitz ere, berdina gertatuko omen litzateke. Berak ezagututako bost edo sei urnietar fusilatu zituzten. Gerran hil ziren beste hainbat soldadu ere ezagutu zituen.
-
Gerran ebakuatua; aita kartzelan
Josebe Jaio Barrenetxea (1927) Durango
Joseberen etxekoak gerran ebakuatuta joan ziren Torrelavegara. Aita frontean izan zuten eta ama sei seme-alaben kargu egin zen. San Rokeko auzotar askok egin zuten alde, karlistak baino ez ziren gelditu bertan. Karlista ez ziren asko kartzelara sartu zituzten. Durangoko kartzelatik Portugaletera eraman zuten beraien aita. Domeketan joaten ziren aita bisitatzera, aldiko neba-arreba bat.
-
Gerra denboran, abertzaleek gaizki pasa zuten
Txomin Garmendia Galarza (1934) Berrobi
Gerra ondoren, kontu handiz hitz egiten zen. Etxean Argia aldizkaria jasotzen zuten, eta hori gaizki ikusia zegoen. Batek baino gehiagok alde egin zuten herritik. Abertzale zirenek gaizki pasa zuten. Ilea moztutakoak ezagutu zituen.
-
Aita kartzelatik irten eta salatariaren ezkutuan bizi izan zen
Feli Uribe Alberdi (1928) Durango
Torrelavegan ebakuatuta egon ostean, etxera bueltatu ziren. Tarte horretan, Feliren amama beraien etxean egon zen bizitzen milizianoekin batera, etxea errekisa ez ziezaieten. Bere aita "separatista rojo" izatearren kartzelaratu zuten. Bertako baserriko batekoa zen bertan agintzen zuena, eta hark eroan zuen kartzelara. Urtebetez egon zen Karmeloko kartzelan (Bilbo). Ama sarritan joaten zen jatekoagaz espetxera. Abokatua 3.000 pezeta kostatu zitzaien. Kartzelatik irten eta Olabeagan egon zen hiru urtez izeko baten etxean, herrira bueltatu barik, saltariak ikus ez zezan.
-
Frantsesetan emakumeak preso
Isabel Agirrebeitia Uribe (1926) Feli Uribe Alberdi (1928) Durango
Frantsesetan emakumeak egon ziren preso, horregatik egon ziren bertako militarrak. Umeak zein andreak egon ziren, asko egon ere. Bertan egondako hainbat aipatzen dituzte.
-
Osaba gudaria preso
Isabel Agirrebeitia Uribe (1926) Feli Uribe Alberdi (1928) Durango
Beraien osaba Pedro Langileen Batailoetan egon zen, gudari zegoela preso hartu ostean. Beraien amama ez zen izan gutunak irakurtzeko gai eta pena handia zuen.
-
Zer edo zer esateagatik, auzokoa kartzelara
Isabel Agirrebeitia Uribe (1926) Feli Uribe Alberdi (1928) Durango
Feliren aita kartzelan egon arren, ez zuten desberdin tratatzen. San Roke auzoan komentario batzuk egiteagatik, auzoko bat, Txopitenekoa, atxilotu egin zuten eta pare bat gau pasa zituen bertan.
-
"Agur" esateagatik salatua
Isabel Agirrebeitia Uribe (1926) Feli Uribe Alberdi (1928) Durango
Gerraostean, etxerantz zihoala, Durangoko Matilde Zabarteri "agur" esateagatik salatu egin zuten. Bere neba itsasontziko kapitaina zen eta salaketa kentzea lortu zuten.
-
Edozergatik atxilotu
Isabel Agirrebeitia Uribe (1926) Feli Uribe Alberdi (1928) Durango
Jendea edozergatik eramaten zuten kartzelara. Feliren gizonaren arrebak ere atxilotu zituzten, Iñaki Azkuna Bilboko alkatearen ama eta izekoa.
-
Salaketa oker baten ondorioz, hiltzeko arriskuan egon ziren
Simon Lorenzo Dorronsoro Goikoetxea (1919) Berrobi
Nafarrak denbora askoan egon ziren inguruko mendietan. Goiko baserri batera joaten ziren janari bila, eta hango beheko baserrian (Simonen baserrian) gorriak bizi zirela salatu zuten. Baserriko mutilzaharrak gorriak hiltzeko eskatu zien Nafarrei; baina haiek ondoko etxean galdetu zuten, eta gorriak ez zirela jakin zuten. Galdera hari esker libratu ziren.
-
Kantabriatik bueltan etxea okupatuta eta aita atxilotuta
Teresa Jaio Rementeria (1924) Durango
Etxetik alde egin zuten gerran, eta bueltatzerakoan, beraien etxea okupatuta zegoen; hori dela-eta Momotxobekora joan ziren 15 egunerako. Beraien aita atxilotu egin zuten, eta etxean izan zuten Erandioko soldadu bat udaletxera joan zen bere aitaren alde egitera. Etxean zituztenak ateratzea lortu zuten.
-
15 ogerleko buruko kartzelatik ateratzeko
Apin Urreta Solagaistua (1926) Durango
Bere anaia eta bi arreba Frantziara joan ziren ihesi. Handik bueltatu eta kartzelara sartu zituzten. 15 ogerleko eskatu zizkieten bakoitza askatzearen truke. Askatu ostean, berriro sartu zituzten kartzelara "reunión clandestina" egin zutelakoan.
-
27 pezetako isuna eta kartzela euskaraz egiteagatik
Luis Irazola Zamalloa (1931) Durango
Ama bati 27 pezetako isuna eta kartzela ezarri zioten, alabari "Edurne" deitzeagatik. Eta beste bati "Garbiñe" deitzeagatik ere bai. Herriko falangista bat izaten zen salatzailea.
-
Beldurrik gabe itzulitakoen patua
Joxe Forcada Arrieta (1930) Andoain
Andoaindik jende askok egin zuen alde. Gerora, asko bueltan etorri ziren. Itzulitako asko fusilatu egin zituzten; Andoainen, guztira, 18.
-
Osabek gerran pasa beharrekoak
Joxe Forcada Arrieta (1930) Andoain
Bi osaba frontean ibili ziren borrokan, eta kontzentrazio-esparruetan egon ziren; beste bat desagertu egin zen borrokan. 1942 inguruan itzuli ziren osabak esparru haietatik. Langileen Batailoietako baldintzak eta lanak aipatzen ditu.
-
Aitonaren ordezko abadea fusilatu zuten
Josefina Agirre Urizar (1927) Paskual Uribe Jaio (1926) Durango
Arabako Gopegin eta Berrizen abade egondakoa zen aitonaren anaia. Gaixorik hil zen; eta bere ordezkoa zen Jose Sagarna gipuzkoar gaztea frankistek fusilatu zuten. Etxean duten kaliza Okarantzaneko seme batek egindakoa da.