Errepresioa

  • JL Mendizabal Ordu extrak ez sartzearren kartzelara

    Jose Luis Mendizabal Yarzabal (1935) Patxi Mendizabal Yarzabal (1927) Donostia

    Ondarretan zegoen kartzela. Patxik ere ezagutu zuen kartzela. 18 urte zituela Pasaiako portura joan zen lanera. Ordu extrak ez sartzearren lanetik bota eta kartzelan sartu zuten Patxi. Hamar bat egunez egon ziren 29 lagun. Ziega bakoitzean zazpi lagun zeuden. Patxi denen artean gazteena zen, berez 21 urtetik beherakoak ez baitzituzten onartzen. Ziega barruko baldintzak.

  • 1553 Aitaren espetxeratzea, El Duesotik Ondarretara

    Patxi Mugerza (1936) Donostia

    Eusko Gudarostea Laredon errenditu zenean, El Duesoko espetxera eraman zuten aita. Askatu eta Donostiara joatean, auzokide baten salaketa zela eta Ondarretan espetxeratu zuten, mareak gora egiten zuenean ura ziegaraino sartzen zitzaiolarik.

  • Pasaiako tertulia Gerran hildakoak

    Luisa Otero Atorrasagasti (1920) Anttoni Segurola Egia (1919) Claudia Sein Legorburu (1919) Pasaia

    Hildakorik ez zuten ikusi, baina Klaudiak gogoan du Erandion presoak bapore batean sartzen zituztela, eta tiro hotsak entzuten zirela. Fusilatu egingo zituztela pentsatzen du. Hegazkinen soinua.

  • 1577 Pasai Antxo, gerrak astindua

    Kontxita Beitia Oiarbide (1940) Donostia

    Pasaia herri apala zen, gerrak astindua. Herritar asko galtzaileak zirela nabari zen eta ez zuten hortaz hitz egiten. Bere etxean beti hitz egin izan da politikaz. Etxe apala zen.

  • Irigoien Abesti faxistak, eskolan; aita kartzelan, gerra garaian

    Joan Mari Irigoien Aranberri (1948) Donostia

    Cara al Sol kantatzen zuten, eskolara sartu aurretik. Aita galtzaileen taldekoa izan zen gerran. Bi urte egin zituen kartzelan. Oiartzungo plazan harrapatu zuten, eta Ondarretara eraman. Fusilamenduak. Gaixo irten zen kartzelatik.

  • MirenEgana Amak kartzela-zigorra ekidin eta osaba Venezuelara

    Miren Egaña Goya (1946) Donostia

    Gerrako umeekin Ingalaterrara joatearren, handik bueltan hamar urteko kartzela-zigorra ezarri zioten amari, baina ez zuen bete. Neba bat gudari zuen eta hura non zegoen jakin nahi zuten. Amaren neba hura Gernikan zegoen bonbardaketa egunean eta ikara handiz bizi izan zuten egoera, ez baitzekiten ezer. Osaba hura Venezuelara joan zen, ustez Australiara zeraman itsasontzi batean igo eta gero.

  • MirenEgana Aita gerran preso eta udaletxeko lana galdu

    Miren Egaña Goya (1946) Donostia

    Bere aita udaletxeko igeltseroa zen. Gerra hasi zenean, batailoi batean apuntatu zen. Kamioi-gidaria zen eta Bizkaia aldean egon ostean Santoñan atxilotu zuten. Bi urteko kartzela-zigorra bete zuen. Etxera bueltatzerakoan, ezin izan zuen udaletxeko lanpostua jarraitu eta Lurdes Iriondo kantariaren aitarekin hasi zen bulegari bezala lanean.

  • Gerra: frontean eta presoaldia

    Julian Santa Cruz Alzaga (1914) Iurreta

    Bere gazte denbora gehiena gerran pasatu zuen. Aurretik basoko lanetan aritzen zen bere aitagaz batera, Asturiasko minetarako apeak egiten. Gerra irteterakoan, frontera joan zen. "Mungia batailoia"n, hainbat frontetan egon zen: Lekeition, Artxandan, Solluben, Bizkargin... Santoñan preso hartu zuten eta kontzentrazio-esparruetan egon zen; Andaluzia aldetik trintxerak egiten ibili zen. Hiru urtez etxera etorri barik egon zen.

  • 639 Gerra garaian aita kartzelan

    Ignazio Erauskin Arruabarrena (1921) Ordizia

    Gerra garaian aita Donostiako kartzelan egon zen 7 hilabetez eta etxera itzultzeko inork utzitako diruz ordaindu behar izan zuten isuna. Gerra garaiko pasadizo bat kontatzen du.

  • Gerra denborako fusilamenduak

    Trini Munduate Altuna (1913) Ordizia

    Herriko kartzela udaletxe azpian izan zen. Gerran hil zitzaion anaia kartzelan egon zen preso; preso hartu aurretik udaletxeko agintariak fusilatzekotan ibili ziren, azkenean libre utzi bazituzten ere.

  • 318 Erreketeak Soraluzen

    Nikanor Iñurrieta Goikoetxea (1920) Soraluze

    Familia kontuak. Aita, EAJ-ko alkateordea. Ama, haurdun. Irailaren 22an, erreketeak sartu ziren Plazentzian. Aita atxilotu eta lau urtean "Fuerte de San Cristobalgo" espetxean izan zuten.

  • 318 Santoñan atxilotu zituzten

    Nikanor Iñurrieta Goikoetxea (1920) Soraluze

    Santoñan atxilotutakoak asko ziren eta banatu egin zituzten. Batzuk Castro-Urdialesera eraman zituzten; beste batzuk bertan geratu ziren. Han geratutakoak, Miranda de Ebrora eraman zituzten. Lan-banaketa. Barrakoiak. Cara al Sol.

  • 318 Batallón de Trabajadores

    Nikanor Iñurrieta Goikoetxea (1920) Soraluze

    Atxilotutakoen izenak hartu eta informeak eskatzen zituzten bakoitzaren jaioterrira. Bera etxera bidali zuten; anaia "Batallón de Trabajadores"era.

  • 318 Gerra garaian preso

    Nikanor Iñurrieta Goikoetxea (1920) Soraluze

    Gazte sasoi guztia gerran edo preso pasa zuten. Preso egon zirenean, zein egoeratan bizi izan ziren. Garbitasun eza.

  • Kartzelako kontuak

    Felipa Saturnina Berrostegieta Goiburu (1912) Leintz Gatzaga

    Kartzelan egon zen 22 hilabetez gurasoekin batera. "Begi guztiek ez daue batera negar egitten". Kartzelako kontuak.

  • Kartzelatik irten zireneko kontuak

    Felipa Saturnina Berrostegieta Goiburu (1912) Leintz Gatzaga

    Kartzelatik itzultzean, gorriak zirelako, 100.000 pezeta ordaindu behar izan zituzten.

  • Gatzagatik kartzelara eramandako mutilak

    Felipa Saturnina Berrostegieta Goiburu (1912) Leintz Gatzaga

    Anaiak eta Gatzagako beste mutil batzuk kartzelara eraman zituzten; baina, Oreja politikariaren laguntzari esker, etxera itzuli ziren. Gerrara eramandako beste mutil batzuk nola hil zituzten.

  • Gerrako kontuak

    Felipa Saturnina Berrostegieta Goiburu (1912) Leintz Gatzaga

    Aitaren bila etorri ziren bide bazterrean hiltzeko asmoz. Horrelakoak sarri gertatzen ziren; zergatiak (gorrotoa, besteak beste).