Errepresioa

  • Isabel Agirrebeitia "Agur" esateagatik salatua

    Isabel Agirrebeitia Uribe (1926) Feli Uribe Alberdi (1928) Durango

    Gerraostean, etxerantz zihoala, Durangoko Matilde Zabarteri "agur" esateagatik salatu egin zuten. Bere neba itsasontziko kapitaina zen eta salaketa kentzea lortu zuten.

  • Isabel Agirrebeitia Edozergatik atxilotu

    Isabel Agirrebeitia Uribe (1926) Feli Uribe Alberdi (1928) Durango

    Jendea edozergatik eramaten zuten kartzelara. Feliren gizonaren arrebak ere atxilotu zituzten, Iñaki Azkuna Bilboko alkatearen ama eta izekoa.

  • Simon Lorenzo Dorronsoro Goikoetxea Salaketa oker baten ondorioz, hiltzeko arriskuan egon ziren

    Simon Lorenzo Dorronsoro Goikoetxea (1919) Berrobi

    Nafarrak denbora askoan egon ziren inguruko mendietan. Goiko baserri batera joaten ziren janari bila, eta hango beheko baserrian (Simonen baserrian) gorriak bizi zirela salatu zuten. Baserriko mutilzaharrak gorriak hiltzeko eskatu zien Nafarrei; baina haiek ondoko etxean galdetu zuten, eta gorriak ez zirela jakin zuten. Galdera hari esker libratu ziren.

  • Teresa Jaio Kantabriatik bueltan etxea okupatuta eta aita atxilotuta

    Teresa Jaio Rementeria (1924) Durango

    Etxetik alde egin zuten gerran, eta bueltatzerakoan, beraien etxea okupatuta zegoen; hori dela-eta Momotxobekora joan ziren 15 egunerako. Beraien aita atxilotu egin zuten, eta etxean izan zuten Erandioko soldadu bat udaletxera joan zen bere aitaren alde egitera. Etxean zituztenak ateratzea lortu zuten.

  • Apin Urreta 15 ogerleko buruko kartzelatik ateratzeko

    Apin Urreta Solagaistua (1926) Durango

    Bere anaia eta bi arreba Frantziara joan ziren ihesi. Handik bueltatu eta kartzelara sartu zituzten. 15 ogerleko eskatu zizkieten bakoitza askatzearen truke. Askatu ostean, berriro sartu zituzten kartzelara "reunión clandestina" egin zutelakoan.

  • Luis Irazola 27 pezetako isuna eta kartzela euskaraz egiteagatik

    Luis Irazola Zamalloa (1931) Durango

    Ama bati 27 pezetako isuna eta kartzela ezarri zioten, alabari "Edurne" deitzeagatik. Eta beste bati "Garbiñe" deitzeagatik ere bai. Herriko falangista bat izaten zen salatzailea.

  • Joxe Forcada Beldurrik gabe itzulitakoen patua

    Joxe Forcada Arrieta (1930) Andoain

    Andoaindik jende askok egin zuen alde. Gerora, asko bueltan etorri ziren. Itzulitako asko fusilatu egin zituzten; Andoainen, guztira, 18.

  • Joxe Forcada Osabek gerran pasa beharrekoak

    Joxe Forcada Arrieta (1930) Andoain

    Bi osaba frontean ibili ziren borrokan, eta kontzentrazio-esparruetan egon ziren; beste bat desagertu egin zen borrokan. 1942 inguruan itzuli ziren osabak esparru haietatik. Langileen Batailoietako baldintzak eta lanak aipatzen ditu.

  • Josefina Agirre Aitonaren ordezko abadea fusilatu zuten

    Josefina Agirre Urizar (1927) Paskual Uribe Jaio (1926) Durango

    Arabako Gopegin eta Berrizen abade egondakoa zen aitonaren anaia. Gaixorik hil zen; eta bere ordezkoa zen Jose Sagarna gipuzkoar gaztea frankistek fusilatu zuten. Etxean duten kaliza Okarantzaneko seme batek egindakoa da.

  • Milagros Zubillaga Durangoko emakumeen kartzela

    Milagros Zubillaga Solagaistua (1925) Durango

    Durangoko emakumeen kartzela ez zuen ezagutu Milagrosek. Eurak Kantabriatik itzuli zirenerako kenduko zutela uste du. Emakumeen kartzela Zornotzako komentu batean zegoela dio.

  • Martin Zabala Gerrako garai latzak

    Martin Zabala Agirre (1926) Andoain

    Garai latzak pasatzea tokatu izan zaie: errepublika, gerra... Andoainen 17 gizon fusilatu zituzten, gizon zintzo askoak. Errepublika etorri zenean, apaizak ez zituzten onartzen. Gero, ordea, gerra iritsitakoan, mendekua etorri zen. Gerra bukatu eta egoera normaldu arte urte batzuk pasa ziren.

  • Martin Zabala Gizonak fusilatu eta emakumeak umiliatu

    Martin Zabala Agirre (1926) Andoain

    Gerran gizonak fusilatu egin zituzten, baina emakume batzuei ilea moztu zieten umiliatzeko. Emakume haietako bati buruz hitz egiten du: nazionalista izateagatik moztu zioten ilea, lagunek salatu zuten. Margaritek zer egiten zuten azaltzen du. Emakume batzuei olio erretxinaduna ematen zieten zigor moduan.

  • Martin Zabala Gerra garaiko desfileak Andoainen

    Martin Zabala Agirre (1926) Andoain

    Andoainen desfileak egiten ziren nazionalek herriren bat hartzen zutenean. Egun haietan, etxeetako leihoak paper horiarekin eta gorriarekin estali behar izaten zituzten.

  • Enrike Lopez Aita itsasoan atxilotu eta kartzelara

    Enrike Lopez Bilbao (1930) Bermeo

    Gerra hasi zenean, itsasora irteteko debekua ezarri zieten arrantzaleei; baina irten egin behar, jango bazen. Aita "Almirante Cervera" armada-ontzi frankistak harrapatu zuen, eta Pasaiara eraman; gero, Ondarretako kartzelara, eta azkenik Burgoskora. Urteak egin zituen kartzelan. Hori dela eta, gose handiak pasatutakoa da Enrike, beste asko bezalaxe. Ez da lotsatzen gosea pasatu zuela esaten.

  • Mari eta Pilar Pilarren amari diru-eske emakume frankista bat

    Pilar Araukua Andikoetxea (1933) Bermeo

    Behin Pilarren amari herriko emakume frankista bat joan zitzaion diru eske gerra denboran. Amak senarra gerran zuen, seme-alabak ugari eta familia mantentzeko. Emakumearen aitarengana jo zuen eta ez zuten gehiago molestatu.

  • Mari eta Pilar Emakume arrain-saltzaile bati komisarian egindako galdeketa

    Pilar Araukua Andikoetxea (1933) Bermeo

    Behin emakume arrain-saltzaile bat eraman zuten komisariara deklaratzera. Gauza bat galdetu eta beste bat erantzuten zuen. Galdeketa xelebrea. Salatzaileek gaizki amaitu omen dute, jainkoak zigortu omen ditu.

  • Inozenzio Astorkiza Asturiasera ihesi joan eta langile-batailoietan bukatu

    Inozenzio Astorkiza Zigarreta (1920) Bermeo

    La Quinta del Biberón deitzen zioten Inozenzioren belaunaldikoei, gerra joan ziren gazteenak izan ziren-eta. Aurretik aitagaz batera etxeko ganaduak hartu eta Asturiasera joan ziren ebakuatuta PNVko jendeagaz. Baina helburua ez zuten bete langile-batailoetara eroan baitzutzen bera eta aita. Hasieran Somorrostrora joan ziren, baina lekurik ez zegoela-eta Asturiasera eraman zituzten ganaduak kendu ostean. Asturias harrapatu zutenean gazteak etxera bota zituzten; hala ere, Francok laster eroan zituen frontera gazteenak.

  • Elisa Kalzada Heriotza zigorretik libratzeko "hombre buenoan" beharra

    Elisa Kalzada Ugalde (1929) Busturia

    Bere aitak kartzelatik idatzi zien heriotza zigorrera kondenatuta zegoela. Gutun horretan "hombre buenoak" behar zituztela esan zien aske geratzeko; hau da, atxilotutakoak gizon onak zirela esan behar zuen norbait joatea nahikoa zen. Herriko alkateak sinatu zituen heriotza zigorrak. Abadea ere joatekoa zen, baina ez zuen uste izan hain arin fusilatuko zituztenik. Derioko kanposantuan hil zituzten, beste hainbeste hil zituzten moduan.

  • Elisa Kalzada Hamar urtetara berreskuratu zituzten aitaren hezurrak

    Elisa Kalzada Ugalde (1929) Busturia

    Aita Derioko kanposantuan fusilatu eta hamargarren urteurrenean atera zituzten hezurrak. Haginei eta diru-zorroari esker ezagutu zuten. Aitarekin batera fusilatutako beste baten gorpuzkiak ere berreskuratu zituzten. Bertako horma-hobia batean izan zuten ama hil eta Busturira ekarri zuten arte.

  • Elisa Kalzada Aita fusilatzeko salaketa eta sententzia

    Elisa Kalzada Ugalde (1929) Busturia

    Bere aita Gerra Zibilean fusilatu zuten eta hari jarritako salaketaren eta sententziaren kopia bat erakusten du. Sententzian agertzen diren emakumeak Saturrarango kartzelan egon zien, baina heriotza zigorra barkatu zien.