Errepresioa
-
Frontetik gutunak erdaraz
Demetrio Garmendia Sarasola (1919) Baliarrain
Gerra garaian ezin zuten esan non zebiltzan. Gutunetan "¡Viva Franco, arriba España!" esanez hasi behar izaten zuten, eta dena erdaraz idatzi behar zen. Kapilauak gutunak irakurtzen zituen. Norbaiten laguntza behar izaten zuen Demetriok erdaraz idatzi ahal izateko.
-
Ihes egiten saiatzeagatik zigorrak
Demetrio Garmendia Sarasola (1919) Baliarrain
Baimenarekin joan ondoren itzuli ez zen Azkoitiko bati gertatu zitzaiona kontatzen du. "Pelotón de castigo" batera eraman zuten eta han, eztanda egin gabeko munizioak biltzen edo hildakoak lurperatzen jartzen zituzten. Zigorraren ondoren, hiru urteko errekargua.
-
Gerra garaiko fusilamenduak
Demetrio Garmendia Sarasola (1919) Baliarrain
Ofizialek bidegabekeria handiak egiten zituzten. Ebron, gorrietako batzuk kontzentrazio-esparrura eraman ordez, fusilatu egin zituztela kontatzen du.
-
Udaletxeko karguak kartzelara
Isidro Mandiola Solozabal (1924) Markina-Xemein
Etxebarriko udaletxeko kargu guztiak kartzelara sartu zituzten gerraostean. Abade askok ere ihes egin behar izan zuen.
-
Emakumeei ilea moztu
Isidro Mandiola Solozabal (1924) Markina-Xemein
Gerraostean, Markinako eta Barinagako zenbait emakumeri ilea moztu zioten.
-
Aita frontean, ama kartzelan eta umea kendu
Petra Goiti Goiti (1929) Mañaria
Gerra sasoian, denbora askoan egon ziren aitaren berri izan barik, frontera joana baitzen. Mañariako hainbat andre eraman zituzten kartzelara, beraien ama ere tartean. Uritik ekarritako umea zuten, adoptatutakoa; eta, kartzelan amarekin zegoela, gaixotu eta kendu egin zieten. Petra eta bere neba-arrebak osaba-izekoekin gelditu ziren.
-
Aita preso
Adrian Amantegi Arteaga (1928) Mañaria
Bere aita karmeloko kartzelan egon zen urtebetez. Frankisten moduan pentsatzen ez zuten asko kartzelaratu zituzten. Bere ama bisitan joaten zenean, ez zioten ustez euskaraz berbetan. sasoi hartan Adrian eta bere neba-arrebak Belgikan egon ziren; beraz, ez zuten aita espetxean ezagutu. Mañarian denda eta taberna zuten, batzokia ere bertan zuten. Kartzelatik gaixorik irten zen eta handik gutxira hil zen.
-
Inspektorearen bisita
Euskal Udalekuak: sukaldariak () Lazkao
Maribi: behin bera eta umeak mendian zirela, inspektorea etorri zen. Senarra zegoen etxean. Paella-ontzi batean ikurrina zegoen marraztuta eta hestuasun handia pasatu zuen, inspektoreak ikusiko zuen beldurrez. Azkenean ez zuen ikusi.
-
Soldadu 18-24 urte izan zituen bitartean
Gabriel Nogues Martikorena (1920) Lasarte-Oria
Anaia preso hartu zuten kontzentrazio-esparruan. Gabrielek urte eta erdi eman zuen frontean erreketeekin. Gerra bukatu zenean, ordea, soldadutzara deitu zuten berriro. 18-24 urte izan zituen bitartean, soldadu egon zen Gabriel.
-
Milizianoak fusilatu egin zituzten erreketeek
Patxi Bolaño Olea (1927) Irun
Nazionalak sartu zirenean, errepublikazale asko fusilatu zituzten. Pikoketan lurperatu zituzten. Milizianoen artean ez zen baserritarrik. Kaletarrak ziren gehienak. Emakume gazteak ere bazeuden tartean, bi. Lagun baten arreba zen bat.
-
Soldadu atxilotzaileak eta atxilotuak amak gertatutako afaria jan
Claudio Egidazu Gongeta (1925) Elorrio
Francoren armadako bi soldaduak atxilotu eta berehala, oilategi batean ezkutatuta zeuden beste bi ere harrapatu zituzten. Atxilotzaileak eta atxilotuak, amak prestaturiko bazkaria jan ondoren, Kanpanzarrera joan ziren. Ez daki gero zer gertatu zen. Elorrioko kanposantuan fusilatu ote zituzten entzun zuen.
-
Gerra hasieran, aita eta bi anaia atxilotu
Pedro Eriz Arbulu (1925) Elorrio
Karlistak ziren eta aita eta bi anaia atxilotuta eraman zituzten. Asko sufritu zuten etxean. Kartzelara bisitak.
-
7 karlista fusilatu
Pedro Eriz Arbulu (1925) Elorrio
Elorrioko zazpi karlista fusilatu zituzten. Frontean, berak dakienez, 3 gudari hil ziren.
-
Gerrateko kontuak
Martxel Eguen Belar (1928) Felisa Errasti Onagoitia (1926) Elorrio
Martxel mutikoa zelarik, trintxerak non zeuden erakusteko agindu zieten "nazionalek". Preso hartu zuten auzotar baten istorioa. Aita Amorebietan preso izan zuten, karlistei eman ei zielako botoa.
-
Senide ugari kartzelan
Iñaki Gallastegi Gorroño (1928) Elorrio
Arreba, osaba eta bi koinatu kartzelan egon ziren gerraostean.
-
Errekete batek hiru miliziano atxilotu
Eusebio Arietaleanizbeaskoa Agirrezabal (1922) Elorrio
Prismatikoekin hegazkinei begira egoten ziren. Lehengusina bat prakak josten ari zen errekete bati; eta hiru miliziano agertu zirenean, aurre egin eta atxilo eraman zituen.
-
Boxeoan ametsetan
Jose Txintxurreta Garmendia (1929) Iurreta
Boxeoa ez du gustuko; baina behin, ametsetan, ispiluaren aurka boxeoan, eskua ebaki zuen. Aita ehiztaria zuen, eta gerra denboran eskopeta Guardia Zibilari ez emateagatik, ortuan zuloa egin eta gorde zuen.
-
Gerra garaian izebak herritik bota nahi
Adora Osa Arrizabalaga () Zumaia
Gerra garaian, osabak ihes egin zuenean, izebak herritik bidali nahi izan zituzten. Baina izeba bata elbarria zen. Hiru urte zituela erori eta hanka hautsi zuen, eta, ondorioz, hanka ez zitzaion behar bezala hazi. Beste izeba, berriz, erdi-gaixoa zen. Azkenean lortu zuten herritik ez bidaltzea. Aita frontera eraman zuten ordu txikitan bila etorrita. Negar asko egin zuten. Borrokarik gabe konpondu behar direla gauzak dio.
-
"Guardia de asalto"ek aita hil zuten
Julian Ipiña Llanos (1929) Ea
7 urte zituela, aita lanetik etxerako bidean zetorrela "guardia de asalto"ek kotxea gelditu eta 4 lagunetik 3 fusilatu eta bat hanka gabe utzi zuten.
-
Gerran, anaia kartzelan 38 hilabetez
Joxe Mari Lertxundi Zuloaga (1932) Aia
Anaia gerran harrapatu egin zuten, eta 38 hilabete eman zituen kartzelan. Astero, etxetik arrautzak bidaltzen zizkioten kartzelara, han gosea baitzegoen. Garai hartan, epaiketarik gabe hiltzen zituzten gizonak kartzelan.