Errepresioa

  • Maria_Igartza Hainbat antzuolar Bilbon preso

    Maria Igartza (1915) Antzuola

    Antzuolan Gerra Zibilean bi aldeetako jendea ibili zen. Elizan armak aurkitu zituzten eta hainbat lagun eraman zituzten Bilbora, Larrinagako kartzelara.

  • Joxe Manuel Erkizia Andoainen fusilatutakoak eta gerrara eramandakoak

    Joxe Manuel Erkizia Uria (1923) Andoain

    Andoainen 20 bat lagun hil zituzten gerra garaian. Gerra hasi zenean, gazteak frontera eraman zituzten, arma gutxi batzuekin. Frontea pixkanaka Andoaina hurbiltzen joan zen.

  • Gregorio Madariaga Lamariano Osabak frontean eta kartzelan

    Gregorio Madariaga Lamariano (1930) Antzuola

    Hainbat osaba izan zituen frontean eta ostean kartzelan. Osaba bat bi aldiz kondenatu zuten heriotza zigorrera eta lau kartzela ezagutu zituen. Gainerako osabak Ondarretako kartzelan egon ziren.

  • Julian Maguregi Gerran Frantziara ihes egin beharra

    Julian Maguregi Amesti (1924) Markina-Xemein

    Hogeita hamaseian Markinatik Deriora eraman zuten "Esperanza" fabrika, harik eta Franco pasatu arte. Julianen arrebak eta anaia Deriora joan ziren beharrean. Handik Santanderrera joan behar izan zuten eta gero Frantziara. Urte betera itzuli ziren. Itzuli ziren asko kartzelara sartu zituzten eta beste batzuei ilea moztu zieten.

  • Gregoria Gandiaga Irratiak eta arropa zuriak entregatu beharra

    Gregoria Gandiaga Onaindia (1919) Markina-Xemein

    Behin, gerra hasi berritan, bonbak botatzen ikusi zituen Gregoriak Lekeition. Beste behin, esku bonba bat hartu zuen etxekoei erakusteko. Neskame zegoen etxekoak abertzaleak ziren eta bitxiak ezkutatu behar izan zituzten. Gerra sasoian, irratia eta arropa zuriak entregatzeko agindua zabaldu zuten.

  • Gregoria Gandiaga Baliozko gauzak kendu eta ilea moztu

    Gregoria Gandiaga Onaindia (1919) Markina-Xemein

    Frontea sartu zenean, milizianoak sartu zitzaizkien etxera. Markinan ez zuten ezer apurtu, baina Gernikan dena apurtu zuten. Markinako batzuei ilea moztu zieten, zaharrei-eta. Baliozko gauzak ere kentzen zituzten, arropa zuriak eta, eta batzuei lursailak ere bai.

  • Gregoria Gandiaga Aitaginarreba preso

    Gregoria Gandiaga Onaindia (1919) Markina-Xemein

    Gerra amaitu zenean uralita eta alanbra-hesiak eramaten zituen jendeak Akarregiko frontetik. Aitaginarrebak ere uralita hartu eta tejabanan gorde zuen. Karlistek denuntzia jarri zioten eta preso eraman zuten. Arropa zuriak eta izarak entregatzeko agindua eman zuten francotarrek.

  • Gregoria Gandiaga Errazionamendu gogorragoa batzuentzat

    Gregoria Gandiaga Onaindia (1919) Markina-Xemein

    Errozaionamenduan libra bat orio eta libra bat azukre ematen zuten. Gero, esne kondentsatua ematen hasi ziren. Irratia edukitzearren ere ordaindu behar izaten zuten. Hala ere, ezberdin tratatzen zituzten herritar batzuk eta besteak.

  • Laurentzi Aretxabaleta Eskean eta lapurretan ibili beharra

    Laurentzi Aretxabaleta Goikoetxea (1930) Markina-Xemein

    Eskean eta lapurretan ibili behar izan zuen Laurentzik umea zela. Kalean lotsatu egiten zen eta baserrietara joaten zen eskean. Baserrietan ere gosea zegoen, baina ogia ematen zioten. Osabak ihes egin zuen, baina izeko harrapatu egin zuten, ilea moztu eta kartzelaratu egin zuten. Amama geratu zen euren seme-alabekin. Laurentziren arreba zaharrak neskame joan ziren eta anaia ardizain.

  • Laurentzi Aretxabaleta Aitaren itzulera kartzelatik

    Laurentzi Aretxabaleta Goikoetxea (1930) Markina-Xemein

    Aita zapataria zen. Kartzelatik etorri zenean ez zioten lokala zabaltzen utzi. Ganbaran ekin zion beharrari eta Laurentzi hasi zitzaion laguntzen. Hilero eskutitza idatzi behar izaten zion kartzelako zuzendariari, zer egiten zuen, zer diru irabazten zuen eta zertan gastatzen zuen azaltzeko.

  • Laurentzi Aretxabaleta Presoei ez zien inork lagundu

    Laurentzi Aretxabaleta Goikoetxea (1930) Markina-Xemein

    Aitak, kartzelan zegoela, gauero ikusten zuen presoak Derioko kanposantura eramaten zituztela bertan fusilatzeko. Beraz, Larrinagako kartzelan zeudenek eskutitz bat idatzi zuten Markinara laguntza eske. Mugartegi abokatuak erantzun zuen: errejimenarentzat arriskutsuak zirela. Horregatik, Laurentzi alkate zela Mugartegi izena zuen kalea kendu egin zuen.

  • Laurentzi Aretxabaleta Herriko lau gizon sartu zituzten preso

    Laurentzi Aretxabaleta Goikoetxea (1930) Markina-Xemein

    San kristobalgo kartzelara Markinako lau gizon eraman zituzten, denak seme-alaba mordoa zituztela. "Revelión militar" zen egozten zieten kargua. Aita gorrien komitekoa izan zelako hartu zuten atxilo.

  • Laurentzi Aretxabaleta Aita ikustera joan eta sartzen utzi ez

    Laurentzi Aretxabaleta Goikoetxea (1930) Markina-Xemein

    Laurentzi umea zen eta ez zen sekula joan aita ikustera kartzelara; bere arrebak bai, ostera. Inoiz arrebak bertaraino joan ziren eta ez zieten sartzen utzi. Nagusitan egon da San Kristobalgo kartzela ikusten.

  • Laurentzi Aretxabaleta Nazionalak herrira sartu zirenekoa

    Laurentzi Aretxabaleta Goikoetxea (1930) Markina-Xemein

    Frontoiaren ondoan egin zituzten babeslekuak, baina eurak kanpandorrera joaten ziren. Artilleriak tiro asko jaurti zituen Kalamua menditik Markinara. Nazionalak sartu zirenean, alkateak eta komandanteak diskurtsoa egin zuten zelaian: "Hemos conquistado otro pueblo para Dios" esan zuten besoa altxatuta.

  • Laurentzi Aretxabaleta Etxea arakatu zioten

    Laurentzi Aretxabaleta Goikoetxea (1930) Markina-Xemein

    Alderdi abertzaleak klandestinitatean zeudenean, propaganda orriak banatzen zituzten. Harrapatuz gero, kartzelaldia izaten zen zigorra eta etxeak arakatu ere egiten zituzten. Behin, Laurentziren etxera sartu ziren.

  • Laurentzi Aretxabaleta Propaganda edukitzearren atxilotu

    Laurentzi Aretxabaleta Goikoetxea (1930) Markina-Xemein

    Behin, herriko parrokoa eta Laurentzi atxilotu zituzten eta gaua kartzelan eman behar izan zuten. Propaganda eduki zutelako atxilotu zituzten.

  • Florentino Legorburu Gerrako oroitzapenak

    Florentino Legorburu Etxebeste (1930) Pasaia

    Gerra hasi zenean, Florentinok sei urte zituen. Itsasontzietatik botatzen zitzuten tiroetako balak baserri aurreko iratze-metetan sartzen ziren. Donibanetik jende askok ihes egin zuen mendi aldera, Bilbora... Arrokaundietan kaleko jendea hartu zuten. Herrerako fusilamenduetako tiro-hotsak entzuten zituzten. Trabajadoreak gogoratzen ditu Jaizkibelgo bidea egiten.

  • Florentino Legorburu Soldaduak, lapurretan

    Florentino Legorburu Etxebeste (1930) Pasaia

    Arrokaundietan bizi zirela, soldaduek (trabajadoreek) arbia eta esnea harrapatzen zien. Florentinoren aitak lapurretan harrapatu, baserrira eraman eta behar zutena eskatzeko esan zien, ez lapurretan aritzeko. Donibanen ibiltzen ziren soldaduei buruzko kontuak.

  • xebe sistiaga Francoren bisitak

    Xeberiano Sistiaga Legorburu (1921) Pasaia

    Franco Donostiara joaten zen bakoitzean, Donibaneko hiru-lau lagun Ondarretako espetxera eramaten zituzten, bat edo beste bere borondatez joaten omen zen. Urte batean, Franco yate batean pasa zen badiatik, alde banatan San Pedroko eta Donibaneko traineruak zituela, herrian kanpaiak jotzen zituzten bitartean.

  • Manoli Calafell Aitona atxilotu

    Manoli Calafel Trecet (1931) Pasaia

    Gerra denborako kontuak. Norbaitek Manoliren aitona salatu eta kartzelan sartu zuten. Donostian, Ondarretako kartzelan egon zen aitona. Manoli joaten zen aitonari jana ematera. Aitonari jarritako salaketa: barkuarekin jendea Frantziara eramatea leporatzen zioten. Epaiketako egunean ez zen azaldu salaketa jarri zuena, eta aitona libre utzi zuten.