Errepresioa

  • Jesus Astiazaran Fusilatu aurreko agur eskutitza

    Jesus Astiazaran Bilbao (1924) Bermeo

    Aitaginarreba fusilatu eta amaginarreba preso hartu ostean, hiru etxebizitzako baserria erre zieten. Auzoko batzuei eskerrak egin zuten aurrera. Bere aitaginarrebak emazteari agur esateko gutuna idatzi zion eta horixe erakusten eta irakurtzen du Jesusek.

  • Jesus Astiazaran Komentuko moja guztiak bortxatu

    Jesus Astiazaran Bilbao (1924) Bermeo

    Gerra Zibilean, 19 egunez etxetik kanpo egon ziren. Mairu asko egon ziren inguruetan. Meñakabarrenako komentuan egon ziren moja guztiak bortxatu zituzten mairuek, gainerakoak ere dardakadan zeuden.

  • Pilar eta Begoña Arana Erdaraz jakin barik aita kartzelara

    Begoña Arana Bengoetxea (1922) Pilar Arana Bengoetxea (1911) Bermeo

    Eskolan dena e egin behar izaten zuten erdaraz. Aitak ez zekien erdaraz eta 23 hilabetez izan zuten kartzela espia zelakoan. Heriotza-zigorrera kondenatu zuten.

  • Jesus Arkotxa Gerra-kontseiluak epaitua

    Jesus Arkotxa Mendiluze (1922) Bermeo

    16 urte bete zituen egunean kartzelara sartu zuten beste 14 lagungaz batera. Bera eskolapioen kartzelara eroan zuten. Gerra-kontseiluak epaitu zutenean egindako galderak eta bertako azalpenak aipatzen ditu. Sei urte eta egun bateko zigorra ezarri arren, hiru hilabeteren ostean aske utzi eta etxera bueltatu zen.

  • Jesus Arkotxa Kartzelako egoera

    Jesus Arkotxa Mendiluze (1922) Bermeo

    Kartzelan igarotako denboraldia ez ei zen oso gogorra izan, nahiz eta hango jateko ez izan etxekoarekin konparagarria.

  • Jesus Arkotxa Kartzelan bisita gutxi

    Jesus Arkotxa Mendiluze (1922) Bermeo

    Kartzelan zegoela bisita gutxi izan zituen. Behin soldadu zegoen lagun bat joan zitzaion bisitan. Kartak, ostera, bai jasotzen zituzten; aita arduratzen zen idazteaz. Kartzelak hiru solairu zituen, zigorraren arabera sailkatuta. Bermeotar asko batu ziren bertan.

  • 1353 Julian lehengusua Kuban fraidetu zen

    Antonio Zubizarreta Berraondo (1921) Aretxabaleta

    Arrasateko artzapeza zubipe batean hil zuten. Pedro Paulo Zubizarreta zen osabaren izena, Arantzazuko Guardiana. Antonioren lehengusu bat, Julian, Kubara joan zen eta frantziskotar bihurtuta itzuli zen handik.

  • 974 Bonbardaketa inguruetan; Bernabena baserria erre zuten

    Jesusa Lasagabaster Billar (1926) Aretxabaleta

    Aita kalera joan zen batean, Espainiako militarrek harrapatu eta behartu zuten eurekin Bedoñara joatera, bidea erakutsiz. Hango baserri batean, morroiak ugazaba salatu zuen, etxean arma bat zuelako. Horren ondorioz, etxeko jabea fusilatu egin zuten, Jesusaren aitaren erreguei jaramonik egin gabe. Fusilatuak 11 seme-alaba zituen. Oso saminduta geratu zen Jesusaren aita.

  • 974 Morroiak salatu eta jabea fusilatu

    Jesusa Lasagabaster Billar (1926) Aretxabaleta

    Aita kalera joan zen batean, Espainiako militarrek harrapatu eta behartu zuten eurekin Bedoñara joatera, bidea erakutsiz. Hango baserri batean morroiak ugazaba salatu zuen, etxean arma bat zuelako. Horren ondorioz etxeko jabea fusilatu egin zuten, Jesusaren aitaren erreguei jaramonik egin gabe. Fusilatuak 11 seme-alaba zituen. Oso saminduta geratu zen Jesusaren aita.

  • 1356 27 urterekin, kalera bizitzera

    Pedro Urteaga Arregi (1931) Aretxabaleta

    Barriara desterratutako abade nazionalista baten kontuak azaltzen ditu Pedrok. 27 urte zituela, Zerrajeran hasi zen lanean, eta kalera etorri zen bizitzera. Jubilatu arte jardun zuen Zerrajeran lanean.

  • Domingo Iriarte Astola Anaia "trabajadoretan" min hartuta

    Domingo Iriarte Astola (1927) Aramaio

    Txominen anaia bat Katalunia aldean "trabajadoretan" zela bonba batekin zauritu eta ezkerreko eskua kaltetu zuen. Ezkerraldeko titia ere galdu omen zuen. Santa Agedako mediku batek sendatu zion eskua.

  • Domingo Iriarte Astola Anaiaren medikuetako ibilerak

    Domingo Iriarte Astola (1927) Aramaio

    Txominen anaia bat Katalunia aldean "trabajadoretan" zela bonba batekin zauritu eta ezkerreko eskua kaltetu zuen. Ezkerraldeko titia ere galdu omen zuen. Haren medikuetako gorabeherak kontatzen ditu. Santa Agedako mediku batek sendatu zion eskua.

  • Julian Alegria Aita, fusilamendutik ihesi, `Gaztelutarra´ baporean

    Julian Alegria Uriarte (1924) Bermeo

    1937an ebakuazioa egon zen, tarteka jendea fusilatzera eramaten zutelako. Derioko hilerrira eramaten zituzten. Zulo handi bat egin eta han sartzen zituzten denak. "Fosas comunes". Bere aita milizianoa zen eta`Gaztelutarra´ baporean Kantabria aldera ihes egin behar izan zuen, beste askoren antzera.

  • Estanis Manarikua Itxasalde batailoiko tenientea

    Estanis Mañarikua Belakortu (1913) Mañaria

    Gerra hasieran, Mañarian egon zen. Itxasalde batailoiko tenientea izan zen. Laredon harrapatu zuten, eta hiru urte eta erdiz egon zen Laredoko eta Puerto de Santa Mariako kartzeletan. Preso zegoela, obretara eraman zuten lanera. Mañariarik bera bakarrik joan zen boluntario. Itxasalde Ondarroan fundatu zen eta bizkaitarrak ziren denak: gernikarrak, ondarroarrak, lekeitiarrak...

  • Estanis Manarikua 40 preso mañariar

    Estanis Mañarikua Belakortu (1913) Mañaria

    Frontean 40 ogerleko inguru kobratzen zituztela uste du. Espainiako kartzela gogorrenetarikoan egon zen: Dueson eta Puerto de Santa Marian. 40 bat preso mañariar egon ziren, bere aita tartean. Bere amari ere isuna jarri zioten.

  • Estanis Manarikua Laredotik Cadizera ganaduen trenean

    Estanis Mañarikua Belakortu (1913) Mañaria

    Laredoko kartzelatik Cadizera trenez joan ziren. Bidaia hori dakar gogora. Bagoi bakoitzean, ganaduaren bagoian, 40 pertsona joan ziren. Bi egun inguru iraun zituen bidaiak.

  • Demetrio Garmendia Sarasola Frontetik gutunak erdaraz

    Demetrio Garmendia Sarasola (1919) Baliarrain

    Gerra garaian ezin zuten esan non zebiltzan. Gutunetan "¡Viva Franco, arriba España!" esanez hasi behar izaten zuten, eta dena erdaraz idatzi behar zen. Kapilauak gutunak irakurtzen zituen. Norbaiten laguntza behar izaten zuen Demetriok erdaraz idatzi ahal izateko.

  • Demetrio Garmendia Sarasola Ihes egiten saiatzeagatik zigorrak

    Demetrio Garmendia Sarasola (1919) Baliarrain

    Baimenarekin joan ondoren itzuli ez zen Azkoitiko bati gertatu zitzaiona kontatzen du. "Pelotón de castigo" batera eraman zuten eta han, eztanda egin gabeko munizioak biltzen edo hildakoak lurperatzen jartzen zituzten. Zigorraren ondoren, hiru urteko errekargua.

  • Demetrio Garmendia Sarasola Gerra garaiko fusilamenduak

    Demetrio Garmendia Sarasola (1919) Baliarrain

    Ofizialek bidegabekeria handiak egiten zituzten. Ebron, gorrietako batzuk kontzentrazio-esparrura eraman ordez, fusilatu egin zituztela kontatzen du.

  • Isidro Mandiola Udaletxeko karguak kartzelara

    Isidro Mandiola Solozabal (1924) Markina-Xemein

    Etxebarriko udaletxeko kargu guztiak kartzelara sartu zituzten gerraostean. Abade askok ere ihes egin behar izan zuen.