Errepresioa

  • Gregorio Biteri Mendieta Aita eta anaiaren kartzelako kontuak

    Gregorio Biteri Mendieta (1922) Legutio

    Elosuko beste etxe batera ezkondu zen; baina, aita bere etxean bakarrik geratu zenean, orain bizi diren etxera etorri ziren. Aita eta anaia Gasteizen kartzelatu zituzten, eta geroago Murgiako komentu batera eraman. Han aita meza-laguntzaile eta semea sukaldari jarri ziren eta laster askatu zituzten.

  • 1690 Guardia zibila etxean bazkaltzen

    Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide

    Aitak, kartzelatik irten zenean, hamabostean behin Legutioko kuartelera joan behar izaten zuen. Areatzatik etorritako guardia zibil batek etxean bazkaldu zuen, eta handik gutxira hil egin omen zen.

  • 1690 Zorri erraldoiak kartzelan

    Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide

    Bilbora joateko, asto gainean joaten zen tranbiaraino. Abelintxuren osaba bat gaixorik etorri zen kartzelatik, eta urte gutxira hil zen. Aitak esaten zuenez, kartzelan txakur handi bat (pezetaren 10 zentimoko txanpona) zorrien gainean jartzen bazuten, zorriok txanpona mugitu egiten zuten. Egositako erremolatxak jaten zituzten kartzelan.

  • 1690 Emakume bi eta 18 gizon ubidear preso

    Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide

    Aita Segoviako kartzelan egon zen preso. Garai haietan, 18 ubidear egon ziren espetxean. Aita abertzaleei botoa emateagatik hartu zuten preso. Emakume bi zeuden atxilotuen artean. Erreketeak sartu zirenean, emakume batzuei ilea moztu zieten.

  • 1690 Aita Bilbon eta Segovian preso

    Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide

    Gorriak zeuden alde batetik, eta karlista eta erreketeak bestetik. Aita Bilboko karmeldarren komentuan egon zen preso, eta handik Segoviako kartzelara eraman zuten.

  • 1690 Aita kartzelatik bueltan

    Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide

    San Pedro egun batean bueltatu zen aita kartzelatik etxera. Bera nola agurtu zuen gogoan du, baita herriak eman zion harrera ere. Amak manta bat bidali zion senarrari kartzelara, bi zatitan erdibituta, osorik handiegia zelako.

  • 1690 Etxean ez zuten goserik pasatu

    Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide

    Bilbon lauzpabost hilabete eman zituen preso bere aitak. Etxean ardiak zituzten, eta aurrera atera ziren goserik pasatu gabe. Herrian okerrago bizi izan zirenak egon ziren.

  • 1690 Herriko idazkaria Derion hil zuten

    Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide

    Udaletxeko idazkaria euskalduna zen eta Derion hil zuten. Haren familiak gaizki pasatu zuen aurrera ateratzeko. Hainbat herritar egon ziren kartzelan. Ubide bizi-alargunen herria zela dio.

  • 1690 Francorekin umeak beldurtzen

    Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide

    Zeanuriko hiru osaba kartzelan egon ziren. Abelintxuren amamak bere ilobak beldurtzeko 'Franco, Franco dator'! esaten omen zien.

  • 1690 Aita Gorbeian artzain

    Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide

    Aita kartzelatik irten eta gero, Gorbeiara artzain joan zen, eta Guardia Zibilak eskuak lotuta ekarri zuen Ubidera. Gerra uztailean hasi zen, eta azaroan ebakuatu zituzten Trapagaranera.

  • 1690 Trapagaranen bizitzeko leku finkorik gabe

    Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide

    Trapagaranera oinez joan ziren astoarekin eta ardiekin. Hurrengo udaberrira arte, han eta hemen egon ziren, leku finkorik gabe. Handik itzuli eta aita kartzelaratu zuten. Etxeko inork ikusi gabe eraman zuten preso.

  • Itziar Goiri Salatari bategatik Sukarrietako emakumeak kartzelan

    Itziar Goiri Tribis-Arrospe (1938) Leonor Izagirre Iturbe (1921) Sukarrieta

    Sukarrietako emakumeak herriko beste emakume batek salatu ostean kartzelaratu zituzten. Itziarren amak hilabete gutxi batzuk egin zituen barruan, baina beste batzuk urte luzez egon ziren. Larrinagako eta Saturrarango kartzeletan egon ziren. Itziarren koinata bati 50 pezetako isuna jarri zien "Edurne" izenarekin sinatu zuelako.

  • Itziar Goiri Kartzelako ezkutuko mezuak fardel zikinen artean gordeta

    Itziar Goiri Tribis-Arrospe (1938) Leonor Izagirre Iturbe (1921) Sukarrieta

    Kartzelan zeudenak han egindako eskulanak bidaltzen zituzten etxera. Itziarren ama seme jaioberriagaz egon zen kartzelan. Aita bilbotarra zen eta haren familia joaten zen bertara oihalezko fardelak eramatera. Fardel zikinen artean ezkutatzen zituzten ezkutuko mezuak. Don Antonio abadeak ere antza, galtzerdietan sartuta ateratzen zituen mezuak. Abade hori ere preso egon zen Leonorren senarragaz batera.

  • Itziar Goiri Itziarren ama Arana Goiriren emazteagaz kartzelan

    Itziar Goiri Tribis-Arrospe (1938) Leonor Izagirre Iturbe (1921) Sukarrieta

    Sabino Arana Abiña auzoko ermitan ezkondu zen. "Sabiñesie" deitzen zioten bere emazteari, baina bigarrenez ezkontzerakoan galdu egin zuen ezizen hori. Itziarrek ama seme jaioberriagaz batera egon zen Gerra Zibilean kartzelan eta "Sabiñesie" ere eurekaz batera egon zen.

  • Itziar Goiri Leonorren neba miñoia, heriotza-zigorrera kondenatua

    Itziar Goiri Tribis-Arrospe (1938) Leonor Izagirre Iturbe (1921) Sukarrieta

    Leonorren neba bat Agirre lehendakariaren eskolta izan zen eta Iruñeako San Kristobalgo gotorlekuan izan zuten preso heriotza-zigorrera kondenatua. Orduan Itziarren amak lagundu zion Leonorren amari gutun bat idazten soldadutza polizia foral, miñoi, modura egin zuela idatziz.

  • Itziar Goiri Itziarren ama kartzelatik gaixo irten eta nebari bularra beste emakume batek eman zion

    Itziar Goiri Tribis-Arrospe (1938) Leonor Izagirre Iturbe (1921) Sukarrieta

    Itziarren ama seme jaioberriagaz kartzelan izan zuten. Emakumeen Batzako presidente izan zen bere ama. Tifusak jota irten zen kartzelatik eta larri egon zen ama. Bitartean bere nebari herriko beste emakume batek eman zion bularra, Eusebiak, Betanzostarren ama.

  • Pantxi Sangroniz Neba Lizarran preso

    Pantxi Sangroniz Mentxaka (1913) Sondika

    Bere neba zinegotzia zen eta Lizarrako (Nafarroa) kartzelan egon zen. Hura bisitatzera joan zen ahizpa eta koinatagaz batera.

  • Pantxi Sangroniz Neba kartzelatik ateratzeko sinadurak behar

    Pantxi Sangroniz Mentxaka (1913) Sondika

    Bere neba zinegotzia zen eta Lizarrako (Nafarroa) kartzelan egon zen. Sinadura-bilketa egin zuten kartzelatik ateratzeko. Sinadura haiek lortzeko bidean bizitakoak aipatzen ditu.

  • Inazio Arregi Berriozabal Guardia zibilek aita egurtu eta preso hartu

    Inazio Arregi Berriozabal (1934) Legutio

    Gerra garaian, aita behiekin zihoazela guardia zibilek hartu, arbolara lotu eta egurtu egin zuten. Gasteizko kartzelara eraman zuten eta heriotza-zigorrera kondenatu. Udaletxeko EAJko zinegotzia zen. Langile-batailoietan izan zuten Gasteizen presa bat egiten.

  • Juan Martin Bermeosolo Ereñon atxiloketarik ez; Arteagan bi fusilatu

    Juan Martin Bermeosolo Gabiola (1925) Ea

    Gerra garaian ez zen egon atxiloketarik eta liskarrik Ereñon. Baina Arteagan bai, han bi pertsona fusilatu ei zituzten.