Errepresioa

  • Ana Mari Lezeartua Kartzelatik bueltan beldurra eta amesgaiztoak

    Ana Mari Lezertua Sustaeta (1940) Mutriku

    Iparkalean (antzinako Katu-kalea) jaio zen Ana Mari. Aita kartzelatik bueltatu zenean, amesgaiztoak izaten zituen eta edozein zarata edo hotsekin beldurtzen zen. Presokideen fusilamenduak ikusi zituen.

  • Ana Mari Lezeartua Fusilamenduak Mutrikun

    Ana Mari Lezertua Sustaeta (1940) Mutriku

    San Juan Txiki kanposantuan fusilatu zuten. Mutrikuko abade bat goizeko ordubietan eraman zuten herriko beste batzuek eta hura ere fusilatu zuten. CNT-koek fusilamendu omen zutela esaten zen. Kalbaixo inguruan soldadu asko hil ziren eta fusilamenduak izan ziren. Bide ondotik hasita lehenengo gurutzearen azpian hildakoen gorpuak zeudela esaten zuen amak.

  • Ana Mari Lezeartua Izeba Saturraranen egon zen preso

    Ana Mari Lezertua Sustaeta (1940) Mutriku

    Ana Mariren izeba bat, Kontxa Campos, Saturrarango emakumeen kartzelan egon zen preso bere ahizparekin batera. Ahizpak, Mari Campos, lau seme-alabekin bidali zuten kartzelara eta horietako hiru (nagusienak), herriko familiekin bizi izan ziren. Txikiena berarekin egon zen kartzelan.

  • Joseba Mirena Agirre Saturrarango kartzelako soldaduen etxolak

    Joseba Mirena Agirre Mugerza (1935) Mutriku

    Saturrarango emakumeen kartzelatik pasatzen ziren maiz. Soldaduen etxolak non zeuden eta nolakoak ziren.

  • Joseba Mirena Agirre San Juan Txikiren fusilamendua

    Joseba Mirena Agirre Mugerza (1935) Mutriku

    San Juan Txiki fusilatzera eraman zuten soldaduak azpeitiarrak omen ziren. Kanposantura heltzean, ihes egiten saiatu zuen baina paretaren kontra fusilatu zuten. Ez du beste fusilamendurik gogoratzen.

  • Preso hartu zituzten

    Avelino San Sebastian Barandiaran (1906) Antzuola

    Hondartzan egon behar izan zuen hilabetez. Bere ama azaldu zen behin. Trenean sartu eta Zaragozara eraman zuten. Herriko batekin topo egin zuen han. Beherakoarekin egon ziren denak. Trintxerak egitera eramaten zituzten.

  • Preso Bilboko kartzelan

    Avelino San Sebastian Barandiaran (1906) Antzuola

    Bilboko kartzelara ekarri zituzten. Kartzelako gorabeherak kontatzen ditu. 1940an 30 urterako kondenatu zuten. Sakristau lanetan ipini zuten.

  • Presoen arteko mezulari

    Avelino San Sebastian Barandiaran (1906) Antzuola

    Erresistentziako zuzendaritza atxilotu zuten eta Bilboko kartzelan sartu. Zigor-gelatik zigor-gelara, mezulari-lanetan jardun zuen.

  • Makiak kartzelan

    Avelino San Sebastian Barandiaran (1906) Antzuola

    Makiak zeuden kartzelan. Frantziatik zetozela harrapatu zituzten. Poliziek informazioa kendu zieten eta makiek Ormaiztegin zuten hitzorduan infiltratu ziren. Makiek laguntzen zioten.

  • Gehiegizko lanari planto

    Avelino San Sebastian Barandiaran (1906) Antzuola

    Irunera lanera eraman zuten. Zaindariaren lagun egin zen. Lana ordu gehiagoz eta ezer kobratu gabe egin behar izan zuten. Lan gehiago egiteari planto egin zioten.

  • Etxerako baimena

    Avelino San Sebastian Barandiaran (1906) Antzuola

    Etxera joateko baimena jaso zuen, baina zaindari batekin. Lortu zuen bakarrik joatea.

  • Laredon Antzuolarrak preso

    Justo Lizarralde Eskibel (1917) Antzuola

    Santanderreko fronterantz joan ziren. Ampueron dantzan aritu ziren, gerra bukatu zelakoan. Laredon Antzuolako asko zeuden preso; izendatu egiten ditu batzuk. Tropa italiarrekin izandako gorabehera kontatzen du.

  • Anttoni Nazabal Gerra garaian errepresio handia herrian

    Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia

    Aitak Castellonen egin zuen soldaduska. Afrikan ere egon zen eta 20 arte zekien kontatzen arabieraz. Zaldibian errepresio handia egon zen gerra garaian. Hondasunen bahiketa ohikoa izan zen. Fusilatuak ere egon ziren.

  • Fusilatzetik libratutakoak

    Maria Alberdi Barinaga (1930) Berriz

    Beraien osaba bat markesarengana joan zen eta haren kontaktu batzuen bitartez, berriztarren fusilamenduak geratzea lortu zuen. Felipe Alberdiri eta Evaristori buruzkoak aipatzen ditu.

  • Tomas Jainaga Aita kartzelan eta etxea prezintatu nahi

    Tomas Jainaga Iza (1925) Berriz

    Bere aita Karrantzan harrapatu zuten, trintxerak egiten ari zela eta kartzelaratu egin zuten. Amama eta amamaren neba baserrian topatu zituzten, gizonezko bat etxea prezintatzera joan zenean. Isunak ipini zizkieten.

  • Tomas Jainaga Kartzelako fusilamenduak

    Tomas Jainaga Iza (1925) Berriz

    Aitak kontatzen zien kartzelan egunero bat fusilatzen zutela eta tiroak entzuten zituztela.

  • Krispin Arregi Izeba Saturrarango kartzelan

    Krispin Arregi Mendiolagarai (1936) Amorebieta-Etxano

    Bere izeba bat, Frantziska, Saturraranen egon zen kartzelan, semea eta guzti.

  • Krispin Arregi Apaizaren zitalkeria

    Krispin Arregi Mendiolagarai (1936) Amorebieta-Etxano

    Gerra ostean gauza zatar asko gertatu zirela dio. Apaizak sinatu ez zituen dokumentuengatik bi lagun hil zituztela eta, berari apaizak higuina ematen ziola dio.

  • Brigida Egizabal Gerra garaiko bizipenak

    Brigida Egizabal Zubero (1924) Igorre

    Gerra garaiko bizipenak. Soldadu batek behia kendu gura izan zion aitari eta berak aurre egin zion. Nebak soldadu izan zituen. Ahizpa Larrinagako kartzelan egon zen, milizianoei arropa jostearren.

  • Brigida Egizabal Ahizpa Larrinagako kartzelan

    Brigida Egizabal Zubero (1924) Igorre

    Beste jostun askoren antzera, Brigidaren ahizpa ere Larrinagako kartzelan egon zen, gudariei arropa jostearren. Ama joaten zitzaion bisitan. Berak 12-13 urte inguru zituen eta ez zioten uzten joaten. Nebak frontean ibili ziren. Ahizpa gazteagoa eta bera etxean.