Errepresioa

  • Manoli Calafell Salaketa faltsuak

    Manoli Calafel Trecet (1931) Pasaia

    Gerra denborako kontuak. Pasai Donibanetik Getariara joan ziren gerratik ihes. Getarian egon ziren denboran, Manoliren aita eta osaba arrantzara ateratzen ziren. Egun batean, alto eman zioten eta etxera joateko agindu. Antza, gizonak Frantziara pasatzen zituztela salatu omen zuen norbaitek. Salaketa faltsua zen.

  • Jesus Arkotxa 16 urterekin preso

    Jesus Arkotxa Mendiluze (1922) Bermeo

    Bere kuadrillakoak ebakuatuta joan ziren Frantziarantz; baina bera etxean gelditu zen, hagina kenduta minez zegoelako. Elantxobera heldu orduko, harrapatu eta preso hartu zituzten. Galdeketan Jesusen izena aipatu zuten, eta bera ere atxilotu egin zuten 16 urte bete zituen egun berean. Sei urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, baina hiru hilabeteko kondena baino ez zuen bete Bilboko komandantzian. Hiru solairutan banatuta egon zen komandantzia.

  • Ines Lezea Amak soldaduekin argazkia atera

    Ines Lezea Txurruka (1932) Mutriku

    Gerrako kontuak. Inesen amak Eibarren bizitakoak. Ama soldadu "gorrien" sukaldari lanetan ibili zen. Soldaduekin argazki bat atera zuen. Argazkia kuartelera eta udalera iritsi zen. Argazkia zela eta, hamabostean behin kuartelean aurkeztu behar izaten zuen amak. Kuarteleko gorabeherak. Udalean argazkia jaso zuena beren etxejabea zen, eta argazkia apurtu egin zuen.

  • Kandido Urreizti Gerran, osaba sakan batetik bota

    Kandido Urreizti Osa (1926) Mutriku

    Gerra zibileko kontuak ditu hizpide. Kandidoren osaba bat sakan batetik behera bota zuten. Patxi Etxeberria Urreizti "Mote" zen osaba, eta farmazeutikoa zen.

  • Sebastian Ituarte Saturraraneko emakume presoei esnea eramaten

    Sebastian Ituarte Aranbarri (1938) Mutriku

    Saturraraneko kartzelara joaten ziren, bertako presoei esnea eramatera; emakumeak eta umeak izaten ziren gehienak.

  • 1353 Hiru aretxabaletar Oiartzunen fusilatu zituzten

    Antonio Zubizarreta Berraondo (1921) Aretxabaleta

    Akixotar bat, batzokiko lehendakaria zena, Oiartzungo kanposantuaren kontra fusilatu zuten. Isidro Garziaetxabe eta Alberditar bat ere hantxe bertan fusilatu zituzten. Herrian bertan ez zen fusilatzerik izan, baina bost miliziano hil zituzten Santa Lutzian borrokan, Isurieta buruan.

  • 1353 Nazionalista izateagatik zigortuak

    Antonio Zubizarreta Berraondo (1921) Aretxabaleta

    Antonioren izeba baten ahizpari, Mari Klarari, ilea moztu zioten nazionalista izateagatik. Isidro, Pantxikaren gizona zenak, harategian pistola atera zuenekoa. Ganorarik gabeko hilketak egon zirela dio Antoniok. Oñatiko komandanteak Antonioren osaba frantziskotarra begi txarretik hartu zuen, konfesatokitik erregimenaren aldeko propaganda egitea ukatu zuelako.

  • 1219 Gerra denboran gizon bat etxean ezkutuan; aita fusilatzetik libratu zuten mutil batzuek.

    Leandra Elizburu Bilbao (1923) Aretxabaleta

    Gerra garaian, gizon bat, Akiso, izan zuten ezkutatuta etxean eta bere aita fusilatzera eraman zuten; gorrien aldeko Kale ondoko eta Malkorreko mutil batzuek, ordea, esan zuten ez fusilatzeko, eta bizirik jarraitu zuen. Bizi guztirako izan dute mutil horiekiko esker ona. Etxean ezkutuan izan zuten gizonari buruz hitz egiten du, hiru-lau egunez izan zuten gordeta eta erreketeak bere bila aritu ziren Aretxabaletan.

  • Bitore Urkijo Agirreren espia zelakoan ama atxilotu

    Bitore Urkijo Egarista (1925) Bermeo

    Bere ama Jose Antonio Agirreren espia zelakoan atxilotu eta sartu zuten preso.

  • Jesus Arkotxa 16. urtebetetzean kartzelara

    Jesus Arkotxa Mendiluze (1922) Bermeo

    Bere lagun batzuk itsasontzi baten ezkutatuta Frantziara joan ziren gerra garaian. Bermeoko komandantzian parte eman eta beste ontzi bat beraien atzetik joan zen. Baina harrapatu orduko Elantxoben bajatu ziren bere lagunak. Hala ere, laster harrapatu zituzten. Jesusen etxera ere joan zen Guardia Zibila bere bila. Atxilotu, hamar egun Bermeon pasa eta kartzelara eroan zuten 16 urte bete zituen egun berean. Bermeoko kartzelan non zegoen azaltzen du. Hamalau bat lagun atxilotu zituzten.

  • Jesus Arkotxa Kartzelatik kanposantura

    Jesus Arkotxa Mendiluze (1922) Bermeo

    Kartzelan zegoela, Derioko kanposantura eroan eta hildakoak bazirela entzuten zuten.

  • Jesus Aranburu Pontejosera atxilo

    Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria

    Pontejoseko abiazio basera eraman zuten atxilo Jesus, Santander inguruan, eta handik bidali ahal izan izan zien familiakoei lehendabiziko eskutitza, fronteak zelarik ez baitzuen aukerarik izan.

  • Jesus Aranburu Pontejosen preso Cóndor Legioarentzat lanean

    Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria

    Soldatu alemanen zaintzapean ziren Pontejoseko base militarrean atxilo hartuta zeudenak. Durango eta Gernika bonbardatu zituen Cóndor Legioa bertan zen.

  • Jesus Aranburu Pontejosen Alemanak jaun eta jabe

    Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria

    Pontejoseko base militarrean militar alemanen araudia gailentzen omen zen.

  • Jesus Aranburu Abioiak bonbaz hornitzen

    Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria

    Lehenik bonbak prestatzen eta abioiak bonbaz hornitzen gero, halaxe ibili ziren Jesus eta Pontejosera atxilo hartutako gainontzekoak. Hegazkinetako bonbak airean aktibatzen omen ziren, "istripuak saihesteko".

  • Jesus Aranburu Gerran frontean egotetik preso izatera

    Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria

    1936ko gerran hainbat frontetan ibili zen borrokan: Aian, Eibarren, Elgetan, Zornotzan, Bilbon, Santanderren... Santanderren zegoela, italiarrak sartu ziren eta han gelditu zen: preso eduki zuten hainbat lekutan hainbat urtez.

  • Jesus Aranburu Preso zegoeneko bizimodua

    Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria

    Garai hartan, lanak egitera behartzen zituzten, azpiegiturak eta eraikuntzak egiten eta konpontzen. Preso zegoela, zer baldintzatan bizi ziren azaltzen du: lo-lekuak, jatekoa... Preso zegoela, batak bestea zaintzen zuen.

  • Jesus Aranburu Batailoia eta heriotza-zigorrak

    Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria

    Bere konpainian, ideologia ugaritako gizonak zeuden: komunistak, PNVkoak, CNTkoak... "Primer Batallon mixto de Ingenieros" izena zuen konpainia hark. Preso egon zenean, Angel Osesen epaiketa izan zen, eta bi heriotza-zigor eman zizkioten. Momentu gogorrak izan ziren.

  • Bitore Urkijo Ama kartzelan eta aita ebakuatuta

    Bitore Urkijo Egarista (1925) Bermeo

    Bitorek 12 urte zituela, ama kartzelaratu egin zuten. Aita eta neba Frantziara joan ziren eta berak 7 urteko ahizparen kargu egin behar izan zuen. Bizimodu gogorra izan zuten umetatik. Eskolara ere gutxi joan ziren. Ama Emakumeetako kide zen eta batzokian asko aritzen zen. Beraien gurasoek ordaindu zuten sasoi hartako batzokia.

  • Bitore Urkijo Nazionalen garaipenak ospatzeko desfileak

    Bitore Urkijo Egarista (1925) Bermeo

    Nazionalek herri bat hartzen zutenean, hori ospatzeko desfilea egin behar izaten zuten. Tortosako herria hartu zutenean, baina, herria ezagutzen ez zuenez, "Tortola nuestro es" esan zuen.