Errepresioa

  • 309 Gerra garaiko pasadizoak

    Natividad Aranberri Laskurain (1915) Soraluze

    Maltzagan kontrola. Anaiak 16 lagun ezkutatu zituen trenean. Gerra garaiko kontuak.

  • Julian Arruti 2 Tropek Azpeitia hartu

    Julian Arruti Ezenarro (1926) Azpeitia

    1936ko irailaren 20an Francoren aldeko tropak Azpeitian sartu ziren. Tropak nondik sartu ziren aipatzen du. Altxamenduaren kontrako batzuk Izarraitz aldetik egin zuten ihes. Errekete kuadrilla batek gizon bat hil omen zuen Izarraitz aldean.

  • 1369 Kaleak eta kuartela garbitzera zigortuta

    Domeke Elexpuru Altube (1919) Aramaio

    Cáritasekoek arropa eta janariak ekartzen zizkieten. Etxera itzuli zirenean, ez zegoen militarrik herrian, Guardia Zibilak bakarrik. Domekeren bila etxera etortzen ziren, Nazionalen ospakizunetan dantza egitera joan zedin. Frantzian egondako denak, herriko kaleak garbitzera behartu zituzten. Ilerik ez zieten moztu. Kaleak astero eta kuartela astean birritan garbitu behar izaten zuten.

  • Mauri Lasaga Belategi Aita gerra denboran betiko ezkutatu

    Mauri Lasaga Belategi (1922) Aramaio

    Aita gerra denboran etxetik eraman zuten aitorpena ematera, eta ez zuten gehiago bere berririk izan. Aita etxetik eraman zutenak aramaioarrak ziren, baina gero ukatu egin zuten aita eraman izana. Aramaiotik Arrasatera eta handik Bergarara eraman zutela badaki Maurik, baina Bergaran ezkutatu omen zen.

  • Maria Anjeles Beitia Oruna Fusilatuak Aramaion

    Maria Angeles Beitia Oruna (1918) Aramaio

    Galdeketa egin zioten frankistek, baina bera lasai zegoen, ez zekielako herriko berri. Hainbat pertsona hil zituzten. Gero mitinetara joaten behartzen zituzten, baina bera ez zen inoiz joan.

  • Paula Unzueta Aita atxilotu zutenekoa

    Paula Unzueta Etxebarria (1926) Aramaio

    Aita atxilotu egin zuten San Martin egun batez. Atxilotu zutenetako bat lehengusua zuen. Aramaioko kartzelan sartu zuten. Zortzi egun inguruan herrian eduki eta gero, Gasteizera eraman zuten. Han hilabete egin ostean jaregin zuten.

  • Pedro Karetxe Urrejola Bonba bat sekula-belarra ereiten

    Pedro Karetxe Urrejola (1930) Aramaio

    Ganbaran sekula-belar haziekin betetako zaku bat zegoen zintzilika eta bonba batek etxe osteko soroan erein zituen haziok. Pedroren etxe inguruan harrapatutako sei miliziano fusilatu ondoren, bonba-zulo batera bota zituzten.

  • Nikolas Pujana Aita preso. Gerratik bueltako eskola eta jolasak

    Nikolas Pujana Goikoetxea (1925) Otxandio

    Aitak zapadoreetan lubakiak egiten aritu zen. Eurak etxera itzuli ziren, baina aita Santanderren preso hartu zuten; laster askatu zuten. Aitak gero Bizinai tailerrean egin zuen lan, eta bera eskolan ibili zen 14 urtera arte. Eskolan, neskak alde batean eta mutilak bestean jarrita, Cara al Sol abesten zuten. Gaiztakeriak apropos egiten zituzten zortzi egun eskolarik gabe egotera zigor zitzaten. Frontea egon zen lekuetan bala bila ibiltzen ziren, gero sutara botatzeko.

  • Juanito Zelaia Gerrako isunak eta hildakoak

    Luisito Zelaia Balenziaga (1925) Markina-Xemein

    Nazionalak sartu zirenean, hainbat herritar atxilotu zituzten. Hauteskundeetako propaganda dela-eta, hainbati isun gogorrak ezarri zizkieten. Inguruko hainbat lagun ere hil ziren gerra garaian eta horiek aipatzen ditu.

  • Juanito Zelaia Ilea ebaki zioten emakumeak

    Luisito Zelaia Balenziaga (1925) Markina-Xemein

    Aizmendiko Ramonari eta Urloko Mariari atxilotu eta ilea ebaki zioten gerra garaian.

  • 1148 Aita lau urtez preso zinegotzia zelako

    Maria Garate Zabala (1910) Markina-Xemein

    Gerra hasi zenean, bere aita zinegotzia zen eta lau urteko kartzelaldia ezarri zioten. Markinan, Larrinagan, Karmelon, Deustun, Cadizen eta Sevillan egon zen preso. Gerran ez zuten etxetik alde egin.

  • 1148 Gerran etxea miatu eta gauzak konfiskatu

    Maria Garate Zabala (1910) Markina-Xemein

    Gerran ez zuten etxetik alde egin. Behin, ea etxean neska askoko etxea zen galdetuz etxea miatu behar zietela esanez sartu zitzaien etxera. Etxean soldaduek bidera botatako hainbat gauza eta errazionamenduan jasotako ardoa topatu zien. Arratsalde berean kamioi batekin etorri ziren goizean topatutako horiek hartzeko. Karmengo Amaren koroa ere beraien etxean izaten zuten gordeta eta hori ikusterakoan eta haren jabea non zegoen galdetu zien. Abadea kartzelan zegoela esaterakoan, errekara jaurtitzeko esan zien. Baina horren jabetza ez zen abadearena komentuarena baizik.

  • 1148 Aita etxean bertan atxilotu zuten

    Maria Garate Zabala (1910) Markina-Xemein

    Bere aita gerra hasi zenean, herriko zinegotzia zen. Markinako errekete bat eta falangista bat etorri ziren beraien aitaren bila etxera preso eramateko. Biharamun goizean ikusi zuten aita kamioneta batean zeramatela. Beste hainbat ere atxilotu zituzten. Lehenengo gaua Markinako kartzelan igaro zuen. Bilbon kartzelatik hurre bizi zen ezagun batek asko lagundu zion aitari han izan zuten bitartean.

  • 1148 Kartzelara eramango zutelakoan, fusilatu zuten bere senargaia

    Maria Garate Zabala (1910) Markina-Xemein

    Bere senargaia zena Derion fusilatu zuten. Kartzelara eramango zutelakoan entregatu zuen bere burua Markinan, baina hasieratik ezarri zioten heriotza zigorra. Haren aurkako salaketan jartzen duen guztia gezurra zen.

  • 1148 Ilea moztu eta lan egitera derrigortutako emakumeak

    Maria Garate Zabala (1910) Markina-Xemein

    Hainbat emakumeri ilea moztu zien, espainiar bandera zuen txapela jantziaraziz. Mariari ez zioten ilea moztu, lan egitera behartu zuten.

  • 1148 Aita eta senargaia kartzelara bisitatzera

    Maria Garate Zabala (1910) Markina-Xemein

    Aita eta senargaia biak batera izan zituen preso Larrinagako kartzelan. Astean bitan joaten zen bisitan, 10 minituko bisitak ziren.

  • martzelino-zenarruzabeitia Gerrako ibilerak

    Martzelino Zenarruzabeitia Zarate (1913) Amorebieta-Etxano

    Gerra garaian, Algortara joan zen eta handik Karrantzara, sanitario bezala lan egitera. 1937ko abuztuaren 17an, preso hartu zuten Limpias-en eta Laredon hilabete batez preso egon ondoren, Zaragozako San Juan de Mozarrifar-eko kontzentrazio-esparrura eraman zuten beste hilabete batez. Handik, Gironara eraman zuten lan-batailoiaren barruan. Bertan zegoela bukatu zen gerra eta 1939ko abenduaren 27an, etxera bueltatu zen.

  • Langileen batailoian pare bat urtez

    Olga Arizmendiarrieta Urriategi (1932) Eibar

    Pare bat urtez igaro zituen Santik frontean, langileen batailoian, behartutako lanak egiten . Bilbora etortzeko baimena izan zutela eta zaintzarik gabe ere etortzeko aukera izan zutela kontatzen du haren alabak baina, itzuli ezean, lankideak fusilatzeko mehatxupean izan zela dio.

  • 885 Gerran fusilatutako abade "gorriak"

    Kontxa Laspiur Zabala (1924) Eibar

    Oso gutxi joaten da elizara, baina ez dago ados Aita Santuak hartutako erabakiekin. Gorriak hil zituztenak kanonizatu zituen eta abade gorriak ez, nahiz eta hauek ere elizatarrak izan. Horrelako jarrerek, Kontxa elizatik aldentzera eramaten dute.

  • 867 Apaizen eraginez hasi zen musika kontuetan

    Benito Etxabe Etxabe (1928) Zumaia

    Komunio handia don Joakin Dorronsoro apaizarekin egin zuten. Komunio handira don Nemesio Etxaniz etorri zen. Hark ume guztiak musika ikasten jarri zituen. Alkate karlista jari zenean, bota egin zuten don Nemesio, nazionalista zelako. Horren ostean don Inazio Goikoetxea etorri zen eta harekin hasi ziren musika kontuak lantzen. Don Angelengana joaten zen Zumaiara musika ikastera; baserritar guztien artean ordaintzen zituzten bere klaseak. Handik aurrerakoak bere kasa ikasi zituen.