Errepresioa
-
Tropak plazan formatuta
Maria Igarza Zubiate (1924) Elorrio
Elizaren arkupetik jotzen zuten diana. Tropak plazan formatu eta mendira joaten ziren. Orduan ikasi zuen "Eusko Gudariak" kantua, baina ez zitzaien burutik pasatu ere egin frankistak sartu zirenean kantatzerik.
-
Mendrakarrak gerra denboran preso
Antonia Kortazar Agiriano (1918) Elorrio
Bere osaba eta beste auzotar batzuk gerra denboran preso hartu eta kartzelan eta hortik zehar luzaroan nola ibili ziren kontatzen du.
-
Osaba Meagan eraila
Maria Luisa Aginaga Zabaleta (1939) Lasarte-Oria
Etxean ez zen gerrari buruz hitz egiten, Soldaduek osaba eraman zuten eta Meagan erail zuten. Osaba jeltzalea zen. Fraide batek gertatutakoari buruzko eskutitz bat idatzi zuen.
-
Ama atxilotu zutenekoa
Ikerne Artetxe Zubikarai (1932) Ondarroa
Abertzale gogorra izan zen aita. Euren etxean elkartzen ziren lagunak. Gau batean guardia forala etorri eta ama atxilotuta eraman zuten, bularreko umearekin batera. Hamar hilabete eman zituen Ondarretan.
-
Saturrarango presoen umeak
Jesus Artetxe Malaxetxebarria (1928) Patxi Etxaburu Ajarrista (1929) Ondarroa
Saturrarango presoak ume txikiekin edo haurdun etorri ziren asko. Haurrek hiru urte zituzten arte bakarrik eduki zitzaketen han. Falangeko andreek-eta ostu egin zituzten hainbat ume hiru urte betetzen zituztenean. Beste hainbat ume Ondarroako familiek hartu zituzten zaintzeko. Horietako batzuk Ondarroan geratu ziren bizitzen. Izen batzuk aipatzen dituzte.
-
Kanposantuko fusilamenduak
Bittori Zabala Zalakain (1924) Andoain
Gerran, etxetik ikusten zuten nola fusilatzen zuten jendea kanposantuan. Andoainen, hainbat hil zituzten; baina arrazoi politikoengatik baino, ezinikusiengatik eta inbidiengatik.
-
Atunetan zebilela atxilotu zuten aita
Rosario Badiola Alkorta (1926) Ondarroa
Rosarioren aita atunetara joaten zen gerra garaian. Itsasoan atxilotu eta Gijóneko zezen-plazan egon zen atxilotuta. Arrantzale gazte bi, aldiz, gerrara bidali zituzten eta han hil ziren.
-
Kartzelan tatuajeak egiten zituzten
Ana Mari Lezertua Sustaeta (1940) Mutriku
Aitarekin kartzelan zegoen gizon batek, tatuajeak egiten zizkien beste presoei. Aitari besoetan hiru egin zizkion: aingura bat, itsasontziko lema bat eta emaztearen irudi bat.
-
Ondarretan preso ihes egiten saiatzeagatik
Ana Mari Lezertua Sustaeta (1940) Mutriku
Gerraostean, aita Ondarretako (Donostia) kartzelan egon zen preso. Galdames itsasontzian harrapatu zuten, Frantziara ihes egiten zuen bitartean. Aita nazionalista zen. Ondarretan, Martin "Tolon" mutrikuarrarekin batera egon zen ia hiru urtez.
-
Xaboiaren barruan mezuak bidaltzen
Ana Mari Lezertua Sustaeta (1940) Mutriku
Ondarretan, Ana Mariren aitarekin batera beste mutrikuar bat preso zegoenez, bi emazteak txandakatu egiten ziren janaria eramateko. Behin, bestearen emazteak xaboiaren artean ezkutatuko mezua aurkitu zuen guardiak. Gerra bukatu zenean atera zuten aita kartzelatik.
-
Kartzelatik bueltan beldurra eta amesgaiztoak
Ana Mari Lezertua Sustaeta (1940) Mutriku
Iparkalean (antzinako Katu-kalea) jaio zen Ana Mari. Aita kartzelatik bueltatu zenean, amesgaiztoak izaten zituen eta edozein zarata edo hotsekin beldurtzen zen. Presokideen fusilamenduak ikusi zituen.
-
Fusilamenduak Mutrikun
Ana Mari Lezertua Sustaeta (1940) Mutriku
San Juan Txiki kanposantuan fusilatu zuten. Mutrikuko abade bat goizeko ordubietan eraman zuten herriko beste batzuek eta hura ere fusilatu zuten. CNT-koek fusilamendu omen zutela esaten zen. Kalbaixo inguruan soldadu asko hil ziren eta fusilamenduak izan ziren. Bide ondotik hasita lehenengo gurutzearen azpian hildakoen gorpuak zeudela esaten zuen amak.
-
Izeba Saturraranen egon zen preso
Ana Mari Lezertua Sustaeta (1940) Mutriku
Ana Mariren izeba bat, Kontxa Campos, Saturrarango emakumeen kartzelan egon zen preso bere ahizparekin batera. Ahizpak, Mari Campos, lau seme-alabekin bidali zuten kartzelara eta horietako hiru (nagusienak), herriko familiekin bizi izan ziren. Txikiena berarekin egon zen kartzelan.
-
Saturrarango kartzelako soldaduen etxolak
Joseba Mirena Agirre Mugerza (1935) Mutriku
Saturrarango emakumeen kartzelatik pasatzen ziren maiz. Soldaduen etxolak non zeuden eta nolakoak ziren.
-
San Juan Txikiren fusilamendua
Joseba Mirena Agirre Mugerza (1935) Mutriku
San Juan Txiki fusilatzera eraman zuten soldaduak azpeitiarrak omen ziren. Kanposantura heltzean, ihes egiten saiatu zuen baina paretaren kontra fusilatu zuten. Ez du beste fusilamendurik gogoratzen.
-
Preso hartu zituzten
Avelino San Sebastian Barandiaran (1906) Antzuola
Hondartzan egon behar izan zuen hilabetez. Bere ama azaldu zen behin. Trenean sartu eta Zaragozara eraman zuten. Herriko batekin topo egin zuen han. Beherakoarekin egon ziren denak. Trintxerak egitera eramaten zituzten.
-
Preso Bilboko kartzelan
Avelino San Sebastian Barandiaran (1906) Antzuola
Bilboko kartzelara ekarri zituzten. Kartzelako gorabeherak kontatzen ditu. 1940an 30 urterako kondenatu zuten. Sakristau lanetan ipini zuten.
-
Presoen arteko mezulari
Avelino San Sebastian Barandiaran (1906) Antzuola
Erresistentziako zuzendaritza atxilotu zuten eta Bilboko kartzelan sartu. Zigor-gelatik zigor-gelara, mezulari-lanetan jardun zuen.
-
Makiak kartzelan
Avelino San Sebastian Barandiaran (1906) Antzuola
Makiak zeuden kartzelan. Frantziatik zetozela harrapatu zituzten. Poliziek informazioa kendu zieten eta makiek Ormaiztegin zuten hitzorduan infiltratu ziren. Makiek laguntzen zioten.
-
Gehiegizko lanari planto
Avelino San Sebastian Barandiaran (1906) Antzuola
Irunera lanera eraman zuten. Zaindariaren lagun egin zen. Lana ordu gehiagoz eta ezer kobratu gabe egin behar izan zuten. Lan gehiago egiteari planto egin zioten.


