Errepresioa

  • Gerra: frontean eta presoaldia

    Julian Santa Cruz Alzaga (1914) Iurreta

    Bere gazte denbora gehiena gerran pasatu zuen. Aurretik basoko lanetan aritzen zen bere aitagaz batera, Asturiasko minetarako apeak egiten. Gerra irteterakoan, frontera joan zen. "Mungia batailoia"n, hainbat frontetan egon zen: Lekeition, Artxandan, Solluben, Bizkargin... Santoñan preso hartu zuten eta kontzentrazio-esparruetan egon zen; Andaluzia aldetik trintxerak egiten ibili zen. Hiru urtez etxera etorri barik egon zen.

  • 639 Gerra garaian aita kartzelan

    Ignazio Erauskin Arruabarrena (1921) Ordizia

    Gerra garaian aita Donostiako kartzelan egon zen 7 hilabetez eta etxera itzultzeko inork utzitako diruz ordaindu behar izan zuten isuna. Gerra garaiko pasadizo bat kontatzen du.

  • Gerra denborako fusilamenduak

    Trini Munduate Altuna (1913) Ordizia

    Herriko kartzela udaletxe azpian izan zen. Gerran hil zitzaion anaia kartzelan egon zen preso; preso hartu aurretik udaletxeko agintariak fusilatzekotan ibili ziren, azkenean libre utzi bazituzten ere.

  • 318 Erreketeak Soraluzen

    Nikanor Iñurrieta Goikoetxea (1920) Soraluze

    Familia kontuak. Aita, EAJ-ko alkateordea. Ama, haurdun. Irailaren 22an, erreketeak sartu ziren Plazentzian. Aita atxilotu eta lau urtean "Fuerte de San Cristobalgo" espetxean izan zuten.

  • 318 Santoñan atxilotu zituzten

    Nikanor Iñurrieta Goikoetxea (1920) Soraluze

    Santoñan atxilotutakoak asko ziren eta banatu egin zituzten. Batzuk Castro-Urdialesera eraman zituzten; beste batzuk bertan geratu ziren. Han geratutakoak, Miranda de Ebrora eraman zituzten. Lan-banaketa. Barrakoiak. Cara al Sol.

  • 318 Batallón de Trabajadores

    Nikanor Iñurrieta Goikoetxea (1920) Soraluze

    Atxilotutakoen izenak hartu eta informeak eskatzen zituzten bakoitzaren jaioterrira. Bera etxera bidali zuten; anaia "Batallón de Trabajadores"era.

  • 318 Gerra garaian preso

    Nikanor Iñurrieta Goikoetxea (1920) Soraluze

    Gazte sasoi guztia gerran edo preso pasa zuten. Preso egon zirenean, zein egoeratan bizi izan ziren. Garbitasun eza.

  • Kartzelako kontuak

    Felipa Saturnina Berrostegieta Goiburu (1912) Leintz Gatzaga

    Kartzelan egon zen 22 hilabetez gurasoekin batera. "Begi guztiek ez daue batera negar egitten". Kartzelako kontuak.

  • Kartzelatik irten zireneko kontuak

    Felipa Saturnina Berrostegieta Goiburu (1912) Leintz Gatzaga

    Kartzelatik itzultzean, gorriak zirelako, 100.000 pezeta ordaindu behar izan zituzten.

  • Gatzagatik kartzelara eramandako mutilak

    Felipa Saturnina Berrostegieta Goiburu (1912) Leintz Gatzaga

    Anaiak eta Gatzagako beste mutil batzuk kartzelara eraman zituzten; baina, Oreja politikariaren laguntzari esker, etxera itzuli ziren. Gerrara eramandako beste mutil batzuk nola hil zituzten.

  • Gerrako kontuak

    Felipa Saturnina Berrostegieta Goiburu (1912) Leintz Gatzaga

    Aitaren bila etorri ziren bide bazterrean hiltzeko asmoz. Horrelakoak sarri gertatzen ziren; zergatiak (gorrotoa, besteak beste).