Errepresioa

  • Rufina Irazu Ezinikusiak eta mendekuak, gerra garaian

    Rufina Irazu Amundarain (1923) Asteasu

    Erreketeak anaiaren bizikletaren bila ere joan ziren. Etxea miatu, eta bat eraman zuen anaiarekin borrokan ibiltzen zen mutilak. Erreketea zen. Apustu kontuengatik anaiari gorrotoa ziola uste du, eta mendeku hartu zuela. Santa Ageda apustularia. Neskame hamar urterekin. Asteasun eskuindar bat hil zuten, komunistek eramanda. Horren errua botatzen zioten anaiari eta. Ezinikusiak, mendekua.

  • Rufina Irazu Emakumeei ilea moztu eta errizino-olioa eman

    Rufina Irazu Amundarain (1923) Asteasu

    Gerra garaiko ankerkeriak. Hil zuten fraidearen arrebari ilea moztu zioten, eta Asteasuko beste emakume batzuei ere bai. Errizino-olioa. Politikan ez ziren sartzen beraiek, irratirik ere ez zuten.

  • Roke Etxeberria Bi anaia gerran

    Roke Etxeberria Alkain (1928) Andoain

    Anaia "Batallón de Trabajadoresen" egon zen Santander aldean. Bi anaiek egin zuten alde etxetik gerra hasi zenean, Rokek gogoan du aitak anaiari esandakoa arma bat etxera ekarri zuen egunean.

  • Tiburtzio Izagirre Arrratibel Gerra denboran, morroi izandakoa atxilotu eta desagerrarazi

    Tiburtzio Izagirre Arratibel () Ataun

    Gerra denboran, Urkiolako mutila eta beste herritar batzuk eraman zituzten atxilotuta. Beren baserrian morroi egondakoa zen Urkiolako mutila. Ez zuten gehiago haren arrastorik atera.

  • Tiburtzio Izagirre Arrratibel San Martingo apaizaren bila gerra denboran

    Tiburtzio Izagirre Arratibel () Ataun

    Gerra denboran ezkutatu egin ziren zenbait. Ataungo don Martin apaizaren bila ere etorri omen ziren, baina bikarioa karlista zen eta alde egiteko esan zien, berak erantzuten zuela eta.

  • Eugenio Iza-Martina Urretabizkaia Nazionalistak eta karlistak

    Eugenio Iza Mujika (1935) Arama

    Politikak garrantzi handia zuen: nazionalisten eta karlisten artean, esaterako, gorroto handiak sortzen ziren. Gerra ondoren, gauez eraman eta hildakoak hainbat izan ziren Ordizian.

  • Eugenio Iza-Martina Urretabizkaia Nafar erreketeen oroitzapen txarra

    Eugenio Iza Mujika (1935) Martina Urretabizkaia Etxeberria (1936) Arama

    Nafar erreketeak Goierrin sartu zirenean sarraski handia egin zuten, lapurretak eta abar. Jendea baserrietan eta ezkutatu zen, baina hala ere atxilotu eta desagerrarazitakoak izan ziren.

  • Eugenio Iza-Martina Urretabizkaia Gerra Zibila, gorrotoaren lurraldea

    Eugenio Iza Mujika (1935) Arama

    Urbasan "Pilatosen Balkoia" izeneko amildegitik behera botatakoak izan ziren gerran. Gerra Zibila azkena da. Gorrotoak luzaro irauten du.

  • Joxe Manuel Erkizia Aita fusilatu zutela esan zieteneko estutasuna

    Joxe Manuel Erkizia Uria (1923) Andoain

    Gerra hasi zenean, anaia bat frontera joan zen, 17 urte zituela; eta aita ezik etxeko beste guztiak Zumaiara joan ziren. Han zirela, aita fusilatu zutela esan zieten; baina gezurra zen. Zergatik esan zieten hori azaltzen du: aita ozta-ozta libratu zen heriotzatik.

  • Joxe Manuel Erkizia "Fusilatzeko ez zen askorik behar"

    Joxe Manuel Erkizia Uria (1923) Andoain

    Gerra garaian, jendea fusilatzeko ez zen askorik behar. Gizon bat ia-ia fusilatu egin zuten, erdaraz ez zekienez, ezin zuelako bere burua defendatu. Azkenean, Joxe Manuelen aitak lagundu zion, eta salbatu egin zen.

  • Joxe Manuel Erkizia Fusilatu aurretik idatzitako gutuna

    Joxe Manuel Erkizia Uria (1923) Andoain

    Gerran fusilatu zituzten gehienak ezagutzen zituen. Haietako bik dantzak erakusten zizkieten, eta abertzaleak izateagatik fusilatu zituzten. Gizon batek, fusilatu aurretik, gutun bat idatzi zion bere familiari: fusilatu behar zutenei barkatzeko eskatzen zien familiakoei.

  • Joxe Manuel Erkizia Arrebari ere ilea moztu nahi izan zioten zigor gisa

    Joxe Manuel Erkizia Uria (1923) Andoain

    Gerra garaian, Andoaindik Zumaiara joan ziren ihesi. Garai hartan, neskei ilea mozten zieten zigor gisa; Joxe Manuelen arreba zigortu egin nahi izan zuten; baina, osabari esker, salbatu egin zen neska-talde bat, haien artean arreba.

  • Gurutz Ganzarain Aguazila fusilatu zutenekoa

    Gurutz Ganzarain Ansa (1927) Andoain

    Gurutzen amaren lehengusina baten senarra herriko aguazila zen, gizon ona, Gurutzen esanetan, eta fusilatu egin zuten.

  • Gurutz Ganzarain Aita preso Burgos eta Leongo kartzelatan

    Gurutz Ganzarain Ansa (1927) Andoain

    Aita Burgos eta Leongo kartzeletan egon zen preso. Itzuli zenean ezin omen zen janariarekin ase.

  • Gurutz Ganzarain Maistrari ilea moztu

    Gurutz Ganzarain Ansa (1927) Andoain

    Gurutzen aitaren arreba maistra zen. Komisariara aurkezteko eskatu zioten eta ilea moztu zioten. Etxera bidali zuten gero. Gurutzek dio orduan sufritutako lotsak eta umiliazioak utzitako arrastoek gaixotu arazi eta hil zutela izeba.

  • 478 Ikasketak egiteko ezin kanpora joan

    Aitor Garmendia Goitia (1934) Beasain

    Gerraostean, Francoren diktadura garaian, beldurrak airean bizi ziren etxekoak. Ikuskapenak jasaten zituzten sarri. Egoera honetan, gurasoak ez ziren bera, seme bakarra izanagatik, ikasketak egitera kanpora bidaltzen ausartu.

  • Bixente Lizaso Espioia zelakoan, mutila hil

    Bixente Lizaso Itxaso (1931) Urnieta

    Eulako mutila soldadu zegoen eta etxera bisitan joatea pentsatu zuen. Beste bandokoekin bidean topo egin, eta fusilatu egin zuten espioia zelakoan.

  • Bixente Lizaso Maistrari ilea moztu

    Bixente Lizaso Itxaso (1931) Urnieta

    Urnietako maistra Aretxabaletakoa zen. Ilea moztuta agertu zen gerra ostean eskolan, kartzelan egon eta gero. Horrelako kasu asko izan zen.

  • Bittori Zarrabeitia Salbokonduktoa; karlista batek libratu zuen aita kartzelatik

    Bittori Zarrabeitia Lauzirika (1926) Kortezubi

    Salbokonduktoa lortu zuen bere aitak. Ebakuaziotik bueltatzean, asko eta asko kartzelaratu egiten zituzten, bere osaba bat tarteko. Baina bere aitak lagun karlista bat zuen, Manu Obarre tratantea; eta, haren laguntzaz eta haren idazkari kortezubitarraren laguntzaz, libre geratu zen.

  • Santi Madariaga Anaia eta beste lau morgatar fusilatu Ferrolen

    Santi Madariaga Makoaga (1929) Morga

    Anaia eta beste lau morgatar fusilatu egin zituzten gerra denboran. Garraio-marinan lan egiten zuten, Ferrolen suertatu ziren, eta harrapatu eta garbitu egin zituzten. Handik gutxira, kapitainak bakean uzteko agindua eman ei zuen, baina ordurako berandu zen. Denera hogei bat izan ei ziren fusilatuak marinelen artean.