Errepresioa

  • Koldo Torre Indultatu ondoren, soldadu

    Koldo Torre Iturbe (1933) Bermeo

    Aita-eta, Ondarretatik indultuaz atera zituztenean, urtebetez soldadu bidali zituzten. Gasteizen egon zen, Zalditerian. Arraindunen kamioian egiten zuen joan-etorria, ez zegoen ezertarako dirurik eta.

  • Basilio Urbistondo Gerran preso, eta geroago Langileen Batailoian

    Basilio Urbistondo Lasa (1917) Azpeitia

    Gerran, 1937an, preso hartu zuten, eta 11 hilabete egon zen kontzentrazio-esparru batean. 1940-1943 bitartean, Afrikara eraman zuten Langileen Batailoiarekin.

  • Basilio Urbistondo Preso egon zenean pasatako gosea

    Basilio Urbistondo Lasa (1917) Azpeitia

    Preso eduki zuteneko oroitzapenez hitz egiten du: gosea pasa zuten, gotzainak janaria eman zien...

  • Basilio Urbistondo Santanderren kontzentrazio-esparruan

    Basilio Urbistondo Lasa (1917) Azpeitia

    Santanderren kontzentrazio-esparruan eduki zituzten preso. Milizianoek eguneko 10 pezeta jasotzen zituzten.

  • begona-monasterio Matxitxakokoak

    Begoña Monasterio Zubillaga (1916) Bermeo

    Matxitxakon egon ziren batzuk aipatzen ditu. Asko luzaroan egon ziren kartzelan, heriotza-zigorrarekin; jatekoa-eta eramaten zieten andre batzuek.

  • Jose Anton Renteria Amama kartzelan; emakumezkoen zigorrak

    Jose Anton Renteria Anduiza (1939) Bermeo

    Bere amama Larrinagan (Bilbo) izan zuten preso. Santa Eufemiako sakristauaren bitartez handik ateratzeko laguntza lortu zuten, baina gerora ere bizi gogorra izan zuen. Kanoiekin Bermeoko ur-deposituak lehertu zituzten eta emakumezkoak joan ziren Lanerako kakak batzen, bere amama tartean.

  • Gurutz Ganzarain Salataria eskua ematera, eta txapel gorriarekin futbolean jokatzera

    Gurutz Ganzarain Ansa (1927) Andoain

    Gerra garaian, aita kartzelan egon zen; eta, Andoaina bueltatu zenean, bera salatu zuen gizona eskua ematera inguratu zitzaion; Gurutzen aitak agur hari uko egin zion. Gerra garaian, "pelaioak" desfilatzen ibili ziren herrian, harrotuta. "Pelaioak" eta "margaritak" nola ibiltzen ziren aipatzen du. Etxean txapel gorri handi bat zeukaten, eta harekin baloi bat sortu zuen Gurutzek. Txapel harekin ibiltzen ziren futbolean auzoko mutilak.

  • Gurutz Ganzarain Andoaingo karlisten jarreraren larritasuna

    Gurutz Ganzarain Ansa (1927) Andoain

    Gerra Andoaina iritsi aurretik, beldurra zegoen herrian. Zerrenda bat eginda zeukaten herriko karlistek Andoainen, familia bakoitzeko gizon bat fusilatzeko. Gerora, karlista haiek konturatu ziren egin zutenaren larritasunaz.

  • Gurutz Ganzarain Gurutzen aitaren epaiketa eta hitzaren indarra

    Gurutz Ganzarain Ansa (1927) Andoain

    Aita Ondarretako kartzelatik Burgosko kartzelara eraman zuten. Harako bidean, aitak Gurutz ikusi zuen autobusetik eta eskuarekin agurtu zuen. Gerran epaiketarik gabe fusilatzen zituzten gizonak: Gurutzen aita izan zen lehenengotarikoa epaiketa izan zuena. Epaiketa hartan aitaren eta epailearen jokaerek garrantzi handia izan zuten. Epaiketan gertatutakoa kontatzen du Gurutzek.

  • begona-ponziano Monarkikoak etxean ezkutatuta gerra denboran

    Begoña Ponziano Angel (1920) Bermeo

    Nazionalisten aholkuz, gerra denboran (Francotarrak heldu aurretik) monarkikoak ezkutatuta egon ziren etxean, atentatuen beldurrez.

  • begona-ponziano Erdaraz ez jakiteagatik, trenez erratu eta kartzelara

    Begoña Ponziano Angel (1920) Bermeo

    Bermeotar bati gertatutako istorio gogorra. Bilbora ihes egin zuen lehendabizi. Frankistak sartu zirenean, Bermeora itzuli nahi izan zuen trena hartuta. Baina Iruñera presoekin zihoan trenean sartu zen erratuta eta luzaroan egon zen espetxean, erdaraz ez jakiteagatik. Begoñak zaindu zuen familiaren bitartekaritzaz askatu zuten.

  • Alazne Larrinaga Oleaga Gora Euskadi "katuta"

    Alazne Larrinaga Oleaga (1932) Bermeo

    Gabonetan etxean kantatu egiten zen, eta "Gora Euskadi askatuta!" oihu egin ere bai. Behin guardia zibil batek kargu hartu zien esanez "Gora Euskadi" esan zezaketela, baina "katuta" ez.

  • Juanita Bilbao Gerraosteko mairuak

    Juanita Bilbao Olabarriaga (1923) Arratzu

    Gernikako bonbardaketa ostean mairuak zeuden herrian, praka zabalak erabiltzen zituztela nabarmentzen du. Dena egon zen apurtuta, eraikin gutxi batzuk baino ez zuten iraun tente. Mairuen beldur izaten ziren neskatila gazteak, hainbat bortxatu baitzituzten.

  • Juanita Bilbao Neba kartzelan

    Juanita Bilbao Olabarriaga (1923) Arratzu

    Neba bat hiru urtean egon zen Bilboko eskolapioen eta Logroñoko kartzelan. Baten batek salatuta atxilotu zuten. Bere senarra sei urtetik gora egon zen soldadu.

  • Ramon Olano Errurik gabe ihes egin behar

    Ramon Olano Zapiain (1927) Astigarraga

    Nazionalak indarra hartzen joan zirenean, jende askok ihes egin zuen Astigarragatik. Baziren Frantzia eta Belgika aldera zabaldu zirenak ere. Batzuk itzuli ziren, baina besteak ez. Errurik gabeko jendea ibili zen ihesi; ideia desberdinak izateagatik hil zituzten mutil gazteak gogoan ditu. Askotan inbidiagatik hil zuten jendea.

  • Ramon Olano Gerrak ematen duen boterea

    Ramon Olano Zapiain (1927) Astigarraga

    Astigarragan, gerra garaian, bertakoek esan zieten kanpokoei nor hil; boteretsu sentitzen omen ziren. Mutil gazte batzuek ozta-ozta egin zuten ihesi heriotzatik.

  • Miren Odriozola Aita kartzelara

    Miren Odriozola Jaio (1919) Ajangiz

    Bere aita EAJkoa zelako atxilotu zuten. Edozer esaten nahikoa ei zen preso sartzeko. Atxiloketa-prozesua zelan izan zen dakar gogora. Berez, auzoko batek eman behar izan zion aitari kuartelera aurkezteko errekadua, baina ez zion eman. Basoan zegoela atxilotu zuten. Mirenek 18 urte zituen eta ez zen ikaratzen.

  • Miren Odriozola Kuarteletik kartzelara

    Miren Odriozola Jaio (1919) Ajangiz

    Gerra Zibilean bere aita atxilotu eta kuartelera eroan zutenean, lehenago alkatea izan zena ere bertan aurkitu zuen. Guardia zibilak ezagunak izaten ziren, karta-jokoan baserritarrekin aritzen ziren-eta. Hala ere, ez zieten tratu hobea eman. Trenean eraman zituzten Indautxuko (Bilbo) ikastetxe batera Larrinagako kartzelara sartu aurretik.

  • Miren Odriozola Aitaren epaiketa

    Miren Odriozola Jaio (1919) Ajangiz

    Gerratean aita atxilotu eta Bilbora eraman zuten epaitzera. Herriko beste gizon bat bere aginduz hil izana leporatzen zioten. Jende asko joan zen epaiketara eta orduan gertatutakoak kontatzen ditu pasarte honetan. Heriotza-zigorra ezarri ez eta urte eta erdi egin zuen preso.

  • Miren Odriozola Aita kartzelan eta miaketak etxean

    Miren Odriozola Jaio (1919) Ajangiz

    Gerran aita atxilotu eta urte eta erdiz egon zen preso. Oraindik 10 urtetik beherako hiru ume zeuden etxean eta aurrera egin beharra zegoen. Ama asko ikaratzen zen, baina Miren ez. Beraien etxea errota ere bazen eta prezintatuta izan zuten. Behin miatzera etorri zen Guardia Zibila, baina ez zuten ezer ere aurkitu. Beste behin, guardia zibilak agertu zaizkien etxean ea ehotzen zuten galdezka. Amak baietz erantzun zien, baina Mirenek amak ez zekiela erdaraz argudiatu zuen. Hala ere, ez zitzaien ezer gertatu.