Errepresioa

  • Aintzane Telleria Aitona ezkutatuta frankisten beldurrez

    Aintzane Telleria Madariaga (1931) Bermeo

    Aitita PNVko zinegotzia izana zen, eta ezkutatuta egon zen frankistak sartu zirenean: batzuetan, basoan; eta, beste batzuetan, kortan egindako zulo batean.

  • 65 Aitaren nondik norakoak gerra garaian

    Esther Goikolea Zabala (1943) Arrasate

    Aita Zerrajeran hasi zen lanean. Frontetik Bilbora zaurituak eramaten zituen bere autoan. Gerrako kontuak. Santoña; "Puerto de Santamaría"ko kartzelan egondakoa. Kartzelatik itzuli zenean, ezin izan zen Zerrajeran sartu berriz lanera.

  • 1309 Mugatik ihesean

    Lazaro Garate Aristondo (1927) Zestoa

    Trukuman baserriko seme bat preso sartu zuten; eta, handik ateratzeko, falangean sartu zen. Hango pasadizoak. Mugatik ihes egin zutenekoa.

  • 1310 Amak presoei jana eman eta anaiak zaindu egiten zituen

    Matilde Aizpurua Zubizarreta (1926) Zestoa

    Gerra hasi zenean, bainuetxeko hotelean atxilotuta zeuden presoei jana eramaten zien Matilderen amak, dirua lortzeko. 17 urteko anaia fusila hartu eta bainuetxera joaten zen presoak zaintzera.

  • 1306 Koiote taberna lantoki eta bizileku

    Kontxita Izeta Legarda-ereño (1939) Zestoa

    Zestoako Koiote taberna Kontxitaren etxekoek hartu zuten Kontxitak urtebete zuela eta bertan bizi izan ziren. Koiote izenaren nondik norakoa azaltzen du. Hasieran, Toki-alai izena zuen tabernak, baina gerra garaian euskarazko izenak debekatu egin zituzten.

  • 515 'Uztapide'ren inguruko kontuak

    Antonio Barandiaran Aldasoro (1936) Inazio Barandiaran Aldasoro (1931) Beasain

    Langileen Batailoiaren musikaren bat gogoratzen dute. Gazte-gazteak ziren orduan; eta, beraz, ez ziren bertan egon, telebistatik entzunda gogoratzen dute. Basarri eta Uztapide bertsolariei abesarazi egiten zieten, eta haien zale izanik, hortik ere gogoratzen dute musika. Uztapide ezkon-bidaian Madrilera joan zen, eta Antonio eta Inazioren osabaren etxean eman zuen gau bat, Inazio bertan zegoela soldadutza egiten. Oso ahots ona zuen, eta bertsolari ona zen, garai hartakoa. Egungo bertsolaritza asko aldatu da. Zaila gertatzen zaie gaur egungo bertsolaritza ulertzea.

  • Maritxu Txintxurreta Anaia Santanderren harrapatu zuten

    Maritxu Txintxurreta Goenaga (1918) Oñati

    Gerra garaian, ihesean, Santandertik Asturiasera joan ziren; han hondartzan lo egin eta Avilesera joan ziren. Handik Burdeosera joatekoak zirela, anaia Juane eta Oñatiko Arralde taxista etorri ziren. Gizonok borrokan jarraitzea erabaki, eta Santanderrera itzuli ziren. Anaia Santanderren harrapatu zuten eta Zaragozara bidali zuten mekaniko gisa.

  • Lore Egurrola Etxean giltzapetuta, soldaduengandik babesteko

    Lore Egurrola Urkiola (1924) Ondarroa

    Erreketeen arropak, zorriz betetakoak, nola garbitzen zituzten kontatzen du. Alemaniarrak eta italiarrak etorri zirenean, amak ez zien irtetzen uzten, emakumeak bortxatzen zituztelako. Neska gazte bat abortatzerakoan hil zen.

  • Lore Egurrola Erreketeak etxean

    Lore Egurrola Urkiola (1924) Ondarroa

    Zazpi errekete izan zituzten etxean bizitzen. Loreren amak alabak giltzaz ixten zituen logelan, soldaduengandik babesteko. Behin aita gauez etxeratu zen amarekin egotera eta berriz ihesi joan zen.

  • Lore Egurrola Aitari etxera ez joateko abisatu ziotenekoa

    Lore Egurrola Urkiola (1924) Ondarroa

    Logelan itxita hilabeteak pasatu zituzten. Erreketeek eramaten zieten jatekoa: arroza eta bakailaua. Aita etxera zetorren batean, bere lagun errekete batek abisua eman zion, zazpi errekete etxean zituela zain. Gehiago ez zen etxera agertu. Senarra izango zena eta aita Etxanon zeuden frontean.

  • Lore Egurrola Ama kartzelara eraman nahi izan zutenekoa

    Lore Egurrola Urkiola (1924) Ondarroa

    Ama haurdun zegoela, etxetik atera zuten kartzelara eramateko. Kalean konortea galdu eta jausi egin zen. Erreketeek etxera ekarri zuten. Errekete bat neska gazte bat bortxatzen saiatu zenekoa kontatzen du.

  • Lore Egurrola Amaren erditzea frontearen erdian

    Lore Egurrola Urkiola (1924) Ondarroa

    Etxean bertan izan zuen amak umea, berak bakarrik, tiroetatik babesteko leihoan koltxoia ipinita zeukala. Gau guztia negarrez eman zuten umeek, ama kartzelara eraman nahi izan zutenean.

  • Lore Egurrola Biraoak kalean

    Lore Egurrola Urkiola (1924) Ondarroa

    Ondarrutik joateko esan zietenean, pozik joan ziren, beraien alderdikoengana zihoazelako. Kalean andre batzuek oihukatu zietena gogoan geratu zitzaion.

  • Lore Egurrola Etxean lapurretan

    Lore Egurrola Urkiola (1924) Ondarroa

    Aita preso egon zela etxera etorri eta gero jakin zuten. Amama etxean utzi zuten Ondarrutik alde egin zutenean, izebaren zaintzapean. Izebak Itziarrera eraman zuen amama. Izeba Ondarrura itzuli zenean, etxea zabalik eta hutsik topatu zuen.

  • Lore Egurrola Etxerako altzari berriak Azpeititik

    Lore Egurrola Urkiola (1924) Ondarroa

    Izeba Isabelek altzariak ekarri zituen Ondarruko etxerako neskame egon zen lekutik, Azpeititik. Bere koltxoia beste etxe bateko balkoi batean ikusi zuen.

  • Rosario Urrusolo Kartzelaratu zituzten emakumeak

    Rosario Urrosolo () Ondarroa

    Nazionalak sartu zirenean, emakume batzuk kartzelara eraman zituzten, lehenengo herrikora. Izenak ematen ditu. Isabel izeneko bat haurdun zegoen eta hura kartzelatik gurutze gorrira eraman zuten. Kofradia zaharra soldaduz beteta egoten zen. Alemaniar injeniari bat etxean eduki zuten, Martin Campos alkateak bidalita.

  • Rosario Urrusolo Preso bati jatekoa eramatera

    Rosario Urrosolo () Ondarroa

    Isabeli jatekoa eramatera joaten zen egunero hiru-lau aldiz gurutze gorrira. Italiar ofizial batekin topo egiten zuen egunero eta gau batzuetan autoz eraman zuen Rosario gurutze gorriraino. Isabelen erditzean egon zen.

  • Rosario Urrusolo Herriko kartzelatik Donostiara ume eta guzti

    Rosario Urrosolo () Ondarroa

    Erditu ostean, Isabel eta beste emakume batzuk kartzelara eraman zituzten. Ume txiki eta guzti joan zen Isabel. Gainontzeko seme-alabak herritarrek hartu zituzten etxean. Kukurruku eztula harrapatu zuten.

  • Itziar Goiri Arana Goiriren alarguna kartzelan

    Itziar Goiri Tribis-Arrospe (1938) Leonor Izagirre Iturbe (1921) Sukarrieta

    Espainiako Gerra Zibilean Bilboko Maria Muñoz kaleko kartzelan egon zen Itziarren ama. Seme jaioberriarekin eraman zuten bertara. Han Sabino Arana Goiriren alarguna, Nikole Atxikallende, ere egon zen. Itziarren amak esan zion ez esateko Arana Goiriren alarguna zenik, bigarren senarraren alarguna zela baizik; izan ere, bigarrenetaz ezkondu zen.

  • Maddi Garmendia Lopetegi Ikurrina zinturoian zeramatelako hil

    Maddi Garmendia Lopetegi (1929) Lezo

    Aita Jaizkibel aldean ibili zen armada errepublikanoari laguntzen. Hiru lagun hil omen zituzten frankistek, gerrikoan ikurrina eramateagatik. Bere familia baserritik Donibanera jaitsi zen fronteak iraun zuen garaian, eta bitartean beste familia batek okupatu zuen beren baserria.