Errepresioa
-
Langile batailoiak: barrakoiak
Mikel Salaberria Kortaberria (1932) Lezo
Langile batailoiei buruzko azalpenak. Barrakoiak. Urik ez zutenez, errekara joaten ziren garbitzera. Sarna zabaldu zen herrian. 800dik gora langile izan ziren Lezon.
-
Langile batailoiak: bideak egiten
Mikel Salaberria Kortaberria (1932) Lezo
Langile bataloiko langileak lanean ikusten zituzten bideak egiten. Dena eskuz. Galarazi egiten zieten hara arrimatzea. Egin zituzten lanak. Aurretik beste batailoi batzuetan egonak ziren batzuek. Barrakoiak nolakoak ziren. Urte asko egin zituzten han. Hildakoak ere izan ziren. Gosea pasatu zuten.
-
Langile batailoiak: militarrak herrian
Mikel Salaberria Kortaberria (1932) Lezo
Langile batailoietako presoekin ez zuten harreman handirik. Ezin zuten asko mugitu, kontrolatuta zeuden. Herrian militarrak ibiltzen ziren; etxeetan egiten zuten lo. Gure Bordan egoten ziren. Arropa eta jatekoa herrian zituzten, eta soldaduek mandoekin igotzen zituzten.
-
Langile batailoiak: gosea
Mikel Salaberria Kortaberria (1932) Lezo
Denborarekin pixka bat hobetu den langile batailoietako presoen egoera. Don Mateo Alberdi apaizaren anaia zen kapitainetako bat, Lezokoa: Fermin Alberdi. Hark zertxobait lagundu ote zuen. Lapurreta txikiak, gosearen gosez.
-
Osaben kontuak
Mikel Salaberria Kortaberria (1932) Lezo
Osaba Frantzian ibili zen; Pasaiako aduanako langilea zen, eta gero Santanderrera bidali zuten, zigortuta. Santanderko sutea. Beste osaba bat lanetik bota zuten, grebaren bat egin zuelako.
-
Gerra garaia
Asuncion Razkin Imaz (1926) Etxarri Aranatz
Etxarrira ez zen gerra ailegatu, baina mugimendukoen kuartela egon zen, eta soldaduak etortzen ziren eskopetekin. Emakume batzuei ilea moztu zieten, eta gizon batzuk Urbasa aldera eraman zituzten. Andre asko senarrik gabe geratu ziren.
-
Gerra Zibila Etxarrin
Jesus Amado Larraza Lizarraga (1918) Etxarri Aranatz
Gerra Zibilak Etxarrin giro ezin txarragoa jarri omen zuen. Ezin ikusiak eta mendekuak ugariak izan omen ziren. Halako herri txikia izanik ere 13 bat fusilamendu izan omen zirela adierazten du. Horietako bi kontatzen ditu, Altsasuko Barberito izenaz ezagutzen zutenarena eta basoan lanean ari zen mutil batena, Murillo izeneko harroputz baten mendeku ergela (zergatia kontatzen du). Emakume batzuei ilea moztu ere egin zieten. Erreketeek bere etxe ondoko Maritxu izeneko emakumeari nola moztu zioten deskribatzen du.
-
Anaia fusilatu zuten
Jesus Amado Larraza Lizarraga (1918) Etxarri Aranatz
Amadok semea eta ilobak kartzelan eduki ditu, baina ez da ongi oroitzen. Bai ordea gogoan du anaia fusilatu zutenekoa. Anaia libre bezala utzi zuten kontzentrazio eremu batetik. Etxera itzuli beharrean Frantziara pasatzen saiatu zen, eta harrapatu zuten. Ondarretako kartzelan sartu zuten. Amadok astero egiten omen zion bisita. Gerra ondotik, gauzak okertu eta fusilatu zuten. Zeukaten Citroen kotxe batean nola ekarri zuten Etxegaratetik gogoratzen du. Iruñean lurperatu zuten.
-
Fusilamentuak
Manuel Mundiñano Ezkutari (1918) Etxarri Aranatz
Gauza gutxirengatik fusilatzen omen zen jendea. Bere anaia eta beste batzuk, lanean sartzeko UGTn izena eman zutelako fusilatu nahi izan zituztela dio. Herriko jauntxoa zen Gayarre botikariari esker ez omen zituzten fusilatu. Leizean ere ba omen dira asko bertan botatakoak.
-
Emakumeei ilea moztu
Manuel Mundiñano Ezkutari (1918) Etxarri Aranatz
Gerra ondotik emakumeei ere ilea mozten zieten. Izen batzuk ematen ditu.
-
Kartzelatik bueltan
Aurora Bascaran Martínez (1933) Eibar
Benigno Bascaran eta Eibartar sozialistak kartzelatik irten zirenean herrian egindako ongi etorria kontatzen du Aurorak.
-
Gerraosteko errepresioa
Aurora Bascaran Martínez (1933) Eibar
Sendatu eta lanean eta politikan sartu zen berriro Benigno Bascaran. 1950ean atxilotu egin zuten eta Martutenen zazpi hilabete pasa zituen. Irunera eraman zituzten lehenengo eta aitak bertan bizi izandako anekdota bat kontatzen du Aurorak.
-
Gerra garaiko errepresioa
Antonia Mendiola Larrañaga (1921) Etxarri Aranatz
Herritik mutil asko joan ziren gerrara, eta jende asko hil zen. Arbizuar bat hil zuten. Bere ahizparen nobioa ere hil egin zuten. Kartzela ere sartu zituzten batzuk. Emakumeei ilea moztu zieten.
-
Gerra garaiko kontuak II
Antonia Mendiola Larrañaga (1921) Etxarri Aranatz
Garai hartan manifestazioak egiten ziren, eta behartuta joaten ziren. Kartzelara sartu zituzten; guztiak hil zituzten ondoren, zazpi edo zortzi gizon.
-
Gerra garaiko heriotzak
Antonia Mendiola Larrañaga (1921) Etxarri Aranatz
Jendea hil eta bide bazterretan uzten zuten. Errepublikaren denboran alkate izandakoa eta maistra bat hil zituzten. Lehenengo atxilotu egin zituzten, ez zituzten hil nahi, baina behartu egin zieten.
-
Kartzelan gerraostean
Gaspar Alvarez Lucio (1918) Eibar
Gerra bukatu eta kartzelan sartu zuten Gasparren batailoia. Komandantea hil zuten, baina beste guztiak bizirik irten ziren. Kargu altuko gizon asko kartzelatu zituzten.
-
Kartzelan konforme
Gaspar Alvarez Lucio (1918) Eibar
Kartzelan egon zenean gipuzkoarrekin egon zen. Eibartar asko zeuden beraiekin. Kartzelan ongi jaten zuela eta gustura egoten zela kontatzen du Gasparrek.
-
Fusilatutako herritarrak
Encarna Yarza Zendoia (1915) Amasa-Villabona
Alkatea hil egin zuten, nazionalista, eta alkate karlista jarri. 16-17 urteko mutila, txistularia, hil zuten, euskal kantak jotzen zituelako. Eliza nazionalen alde zegoen, eta haiek esaten zutena egiatzat zuten. Arin apaiza ere hil zuten, Ararsaten. Isildu, beste erremediorik ez.
-
Gerra Aiara iritsi zeneko oroitzapen tristeak
Axun Zuloaga Azkue (1922) Ignazio Zuloaga Azkue (1928) Mari Ixabel Zuloaga Azkue (1925) Aia
Gerra hasieran, ez zuten beldurrik pasa; gerora, ordea, bai. Nazionalak Aian sartu zirenean, Aiako udaletxeko idazkaria jipoitu zuten; gazte batzuk kanposantuan hil zituzten.
-
Apaizaren nahigabea
Axun Zuloaga Azkue (1922) Ignazio Zuloaga Azkue (1928) Mari Ixabel Zuloaga Azkue (1925) Aia
Gerra Aiara iritsi zenean, 4 apaiz fusilatu nahi izan zituzten; egun bat barkatu zieten azkenean, baina apaizetako bat hil egin zen nahigabeak eta kezkak jota.


