Errepresioa

  • Encarna Yarza Zendoia Fusilatutako herritarrak

    Encarna Yarza Zendoia (1915) Amasa-Villabona

    Alkatea hil egin zuten, nazionalista, eta alkate karlista jarri. 16-17 urteko mutila, txistularia, hil zuten, euskal kantak jotzen zituelako. Eliza nazionalen alde zegoen, eta haiek esaten zutena egiatzat zuten. Arin apaiza ere hil zuten, Ararsaten. Isildu, beste erremediorik ez.

  • Axun Zuloaga Gerra Aiara iritsi zeneko oroitzapen tristeak

    Axun Zuloaga Azkue (1922) Ignazio Zuloaga Azkue (1928) Mari Ixabel Zuloaga Azkue (1925) Aia

    Gerra hasieran, ez zuten beldurrik pasa; gerora, ordea, bai. Nazionalak Aian sartu zirenean, Aiako udaletxeko idazkaria jipoitu zuten; gazte batzuk kanposantuan hil zituzten.

  • Axun Zuloaga Apaizaren nahigabea

    Axun Zuloaga Azkue (1922) Ignazio Zuloaga Azkue (1928) Mari Ixabel Zuloaga Azkue (1925) Aia

    Gerra Aiara iritsi zenean, 4 apaiz fusilatu nahi izan zituzten; egun bat barkatu zieten azkenean, baina apaizetako bat hil egin zen nahigabeak eta kezkak jota.

  • Teodoro Aranburu Kontrako bandoetan egon arren, lagun

    Teodoro Aranburu Otaegi (1928) Usurbil

    Herriko Xapaterori buruz hitz egiten dute: ezkerrekoa zen eta oso lagun zuen eskuineko apaiz militarra; gerran elkarri lagundu zioten, biak bizirik ateratzeko. Elkar salbatzeko egindakoak kontatzen ditu Teodorok. Garai hartan, Oria "Rusia pequeña" zen.

  • Teodoro Aranburu Batzuek salatu eta besteak fusilatu

    Teodoro Aranburu Otaegi (1928) Usurbil

    Gerra garaian fusilatu zituzten gazteak izendatzen dituzte. Herriko jendeak salatu zituen gazte haiek.

  • 696 Herrian geratutako emakumeak bidali egiten zituzten

    Juanito Arrieta (1905) Elgoibar

    Herrian geratzen ziren emakumeak bidali egiten zituzten euren umeekin batera; izan ere, senarra non zegoen galdetu eta ezin zuten erantzun. Trenbidetik Maltzaga aldera joaten ziren.

  • 655 Gerra zibileko oroitzapenak

    Maria Sukia Nazabal (1923) Pedro Sukia Nazabal (1929) Ordizia

    Gerra zibila gutxi gogoratzen dute. Franco Ordiziatik pasatzen zeneko anekdotak kontatzen ditu. Bonbardaketak izaten ziren bitartean, nola ezkutatzen ziren azaltzen dute. Ordiziako fusilatuak aipatzen dituzte.

  • Patxi Gabilondo Lasa Gerrako kartzelak eta zigorrak

    Patxi Gabilondo Lasa (1927) Ordizia

    Gerra garaian, Ordiziako alkate izandakoa kartzelan egon zen denbora askoan. Joseba Rezolari hiru heriotza-zigor jarri zizkioten, baina ez zuten hil azkenean.

  • Elu Gaztañaga Martinez Errizino-olioa eta ilea moztu zigor gisa

    Elu Gaztañaga Martinez (1916) Ordizia

    Errizino-olioa edanaraztea eta ilea moztea izan ohi zen emakumeen aurkako zigorra. Jende asko fusilatu zuten, gehiago Beasainen Ordizian baino. Tartean bere bi lagun, Eli Gallastegiren jarraitzaileak.

  • Elu Gaztañaga Martinez Elizkoiak izateak eta aita karlista izateak salbatu zituen

    Elu Gaztañaga Martinez (1916) Ordizia

    Komandantziara aurkeztu behar izan zuten Ordizian. Baina aita karlista zutenez, eta dentista, ez ziren hain gogorrak izan eurekin. Gainera, elizkoiak ziren, beren lagun karlistak bezalaxe, eta horrek ere lagundu zien.

  • Elu Gaztañaga Martinez Ilea moztu ziotenean, inpresioarekin hil zen neskaren kasua

    Elu Gaztañaga Martinez (1916) Ordizia

    Eluren hainbat laguni moztu zioten ilea. Horietako bat hil egin zen inpresioarekin. Neska zoragarria eta abertzalea ei zen. Berak ez omen zuen hartuko olioa inondik ere.

  • Patxi Gabilondo Lasa Gerrako fusilamenduak

    Patxi Gabilondo Lasa (1927) Ordizia

    Patxiren emaztearen anaia fusilatu egin zuten gerra garaian, nazionalista izateagatik. Erreketeak txapel gorriarekin ibiltzen ziren.

  • Patxi Gabilondo Lasa Gerran koinatua fusilatu zuten

    Patxi Gabilondo Lasa (1927) Ordizia

    Gerra garaian, Patxiren familia Ordizian gelditu zen, baina ez zieten ezer egin. Emaztearen anaia, ordea, 19 urte zituela, atxilotu egin zuten beste 3 lagunekin batera; handik 8 egunera, laurak fusilatu egin zituzten.

  • Juli Exposito Loinaz Anaia hil frankistek

    Juli Exposito Loinaz (1925) Ordizia

    Frankistek, herrira sartu zirenean, Joxe anaia hil zuten. PNVkoa eta dantzaria izatea haren erru bakarra. Familiak asko sufritu zuen gero ere.

  • Juli Exposito Loinaz Lau gazte ordiziar fusilatu Etxarrin

    Juli Exposito Loinaz (1925) Ordizia

    Ahizpei kargu hartzen zieten, anaiagatik lutoz jantzita zihoazelako. Lau ordiziar fusilatu zituzten Etxarri Aranatzera eramanda. Aitak militarrei baimena eskatu zien eta herrira ekarri zituen gorpuak. Geroago, hilerrian lurperatu zituzten.

  • Juli Exposito Loinaz Agur faxista egitera behartuta

    Juli Exposito Loinaz (1925) Ordizia

    Aita karlista zen. Militarrekin gurutzatutakoan eskua jaso behar izaten zen (agur faxista); nola behartu zituzten behin bere bi ahizpak.

  • Klara Urbieta 12 urterekin, gerra hasi eta Bilbora

    Klara Urbieta Albizu (1924) Zumaia

    12 urterekin, gerra hasi zen eta eskola utzi eta Bilbora joan behar izan zuten. Herritik bidali zituzten, eta lagun batzuen etxean egon ziren. Tropak sartu zirenekoa eta aita preso hartu zutenekoa azaltzen ditu.

  • 413 Hauteskundeetako gorabeherak

    Antonia Madariaga Agirre (1914) Mallabia

    Garai batean, hauteskundeetan zer gertatzen zen. Etxe-jabeek botoa erosten zieten baserritarrei.

  • Bernardina Aldasoro Soldaduak etxez etxe jende bila

    Bernardina Aldasoro Ormazabal (1923) Mutiloa

    Soldaduak Aztiriara joan ziren gerra garaian, eta han 6 seme-alaba zituen alarguna eraman nahi izan zuten. Baina, azkenean, haren egoeraz errukitu eta utzi egin zuten. Beste zenbait baserritan, ordea, emakumeak eraman egin zituzten.

  • 1218 Ormaiztegitik alde egin behar

    Kontxa Intxausti Peña (1919) Ormaiztegi

    Gerra sortu zenean, bakarren bat atxilotu zuten, baina Azpeitiko hotel batean eduki zuten preso. Gerra hasieran zergatik erabaki zuten etxetik alde egitea azaltzen du. Abereak saldu zituzten, eta Aizarnazabala joan ziren lehenengo; mutilak, ordea, frontera; eta aitona beste alaba baten etxera. Beraiek, geroago, Sestaora joan ziren; eta Bilbo hartu zutenean, Santander aldera joan behar izan zuten.