Errepresioa
-
Aita atxilotuta eraman
Miren Zarraga Pagola (1932) Andoain
Gerra denborako oroitzapenak. Aita atxilotuta eraman zuten, bizilagun batek salatuta.
-
Etxera buelta
Miren Zarraga Pagola (1932) Andoain
Mirenen aitak gutunak idazten zituen, eta Gurutze Gorriaren bitartekaritzaz bueltatu ziren Frantziatik Andoainera ama eta lau anai-arrebak. Trenez iritsi eta aita ikusi zueneko oroitzapena. Herrira bueltatu zirenean, ezer gabe utzi zituztela jabetu ziren.
-
Francoren bisitak
Miren Zarraga Pagola (1932) Andoain
Pena du etxean gaztelaniaz hitz egiten zutelako. Aita Asuatik Andoainera bizitzera joan zenean, euskaraz hitz egiten zuen. Gero, ordea, jazarpen handia egon zen, eta gaztelaniaz hitz egiten hasi zen. Francoren bisitaren bat izaten zen bakoitzean Mirenen aita eta beste bost gizon kartzelan sartzen zituzten.
-
Zorriz beteta itzuli zen aita
Rosario Badiola Alkorta (1926) Ondarroa
Atxilotuta egon ondoren, zorriz beteta itzuli zen aita etxera. Harrezkero, arrantzan jarraitu zuen.
-
Nebak kontzentrazio-esparruan
Rosario Badiola Alkorta (1926) Ondarroa
Neba zaharrak kontzentrazio-esparruan egon ziren.
-
Aita karlista
Dionisio Amundarain Alegria (1922) Ibarra
Herrian karlistek agintzen zuten. Aita ere karlista zuen. Orduan esaten zutenez, familia onenak karlistak ziren. Tropek alde egin zutenean, aita etxera itzuli zen. Beste norbaiten salaketaren beldur izaten ziren. Tolosan 12 hil zituzten.
-
Gerrako kaboa eta langileen batailoia
Rafael Agirre Legorburu (1926) Lezo
Gerran, kabo batek lagundu egiten zien, janaria ematen baitzien. Aita zauritu egin zuten gerran. Langileen batailoiak hainbat obra egin zituzten Lezo inguruan.
-
Gerrako bidegabekeria ulergaitzak
Erramun Salaberria Lopetegi (1927) Lezo
Gerran ama bat eta haren hiru seme fusilatu zituzten, ikurrina zeramalako.
-
Frankistak sartu osteko errepresioa
Jose Aizpurua Murgoitio (1931) Patxi Esteibarlanda Aizpurua (1921) Elorrio
Jende asko sartu zuten kartzelan, baina ez ei zuten inor hil. Elgetan, ostera, bai.
-
Aita zinegotzi jeltzalea
Miren Mendarte Kasares (1929) Errenteria
Aita zinegotzia zen, jeltzalea, gerra hasi zenean. Lizarrako bilkura. 100.000 pezetako isuna. Aitak karlista bati lagundu zion eta mojak izan zituzten ezkutatuta etxean. Artxandan hil zuten aita.
-
Aita zergatik joan zen frontera; amaren jarrera
Miren Mendarte Kasares (1929) Errenteria
Aita batzokiko arduradunetakoa zen. Pilota-partidak, taberna eta pospolinen dantzak. Gazteak bakarrik ez uztearren joan zen frontera. Han hil zuten. Amak barkatu egin behar zela esaten zuen. Neskameak.
-
Desfileak eta burlak, gerra garaian
Miren Mendarte Kasares (1929) Errenteria
Herriak hartzen zituztenean, desfileak. Emakume batzuei ilea moztu zieten, tartean izebari. Isunak. Alkateak ematen zuen informea. Batzokia falangearen esku gelditu zen. 50eko hamarkada arte euskal dantzarik ez.
-
Soldaduak inguruan ziren bitartean, beraiek gordeta
Maria Pilar Beloki Ormazabal (1932) Andoain
Gerra iritsi zenean, Maria Pilarrek gogoan du hegazkinak pasatzen zirela Andoaindik, soldaduak etxe inguruan ibili zirela, kalteak eragin zizkietela... Soldaduak etxean ziren bitartean, beraiek gordeta egon ziren sukaldearen azpiko zulo ezkutu batean. Bi aste inguru egon ziren gordeta; eta, Frantziara alde egitekotan egon ziren arren, azkenean, etxean geratu ziren.
-
Gordeta egon zireneko bizimodua
Maria Pilar Beloki Ormazabal (1932) Andoain
Gerran, soldaduak etxera etorri zirenean, beraiek gordeta egon ziren etxe azpian. Isil-isilik egoten ziren zuloan. Jatekoa prestatzera, noizean behin, sukaldera igotzen ziren. Kaletik gertu bizi arren, urik ez zuten etxean; eta nola-hala moldatu ziren egarria asetzeko, gordeta egon zirenean.
-
Aita eta aitona atxilotu eta erdaraz komunikatzen jakin ez
Agurtza Osa Etxebarria (1930) Ondarroa
Bere aita eta haren aita ere Ondarroakoak ziren, biak arrantzaleak. Aitonak ez zekien erdaraz. Motor txiki batean joaten ziren arrantzan. Behin gizonezko bat ikusi ei zuten beraien motor txikian sartzen eta handik Pasaiara eroan zuten. Horrela jakin ahal izan zuen Agurtzaren amak aita eta aitona atxilotu zituztela. Baina Agurtzaren ama ez zen ezer egin barik geratu eta bere senarra eta aitaginarreba askatzea lortu zuen. Ama konpontzen ei zen erdaraz, baina gizon biak ere. Hala ere, berba gutxi batzukaz poliziekin ulertzea lortu zuten.
-
Gerra Zibilean etxekoak bananduta
Agurtza Osa Etxebarria (1930) Ondarroa
Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, bere ama inude zegoen Zaragozan eta beraien Ziortza-Bolibarko baserri batean. Aita langile-batailoietara eroan zuten preso. Agurtzak sei urte zituen eta ama beraien bila joan zen baserrira umeak hartu eta Frantziara joateko. Baina Agurtza gaixorik zegoenez, amak bera han utzi eta bere neba-arrebak hartuta pasatu zen mugaz bestaldera.
-
Foruko fusilamenduak
Hirune Etxebarria Bastegieta (1923) Gernika-Lumo
Foruan hiru gizon fusilatu zituzten, tartean sakristaua.
-
1936ko ekaineko bertso txapelketa
Juan Bautista Arruti Iturriotz (1925) Andoain
Gerra aurreko giroa du hizpide. 1936ko garagarrilaren (ekainaren) 5ean bertso txapelketa bat ospatu zen, eta abuztuaren 15ean sartu ziren soldaduak Goiburun. Gerora, urte askoan egon ziren bertso txapelketak galaraziak. Kartzelan egondako hainbat bertsolari izendatzen ditu.
-
Aita gorpuak lurperatzen gerran
Juanita Gangoiti Etxebarria (1923) Gernika-Lumo
Umetan baserriko infernu baten bizi omen zen. Ez du aipatu ere egin nahi. Gerrako kontuak: jende asko hil zen burdinazko gerrikoa apurtu zutenean. Bere aitak gorpuak lurperatzen zituen derrigorrean.
-
Mirandako kontzentrazio-esparruan sei hilabete
Agustin Arana Barinaga (1913) Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar
Sei hilabete egin zituzten kontzentrazio-esparru batean. Laredotik Mirandara bidali zituzten kontzentrazio-esparrura. Ume batek esandakoak gogoratzen ditu.


