Errepresioa
-
Langileen Batailoiko langileek pasatako miseriak
Nikolas Lopetegi Aiestaran (1924) Lezo
Langileen Batailoia egon zen Jaizkibelen; gorriak ikusi zituzten gizon haiek. Etxez etxe ibiltzen ziren jateko eske. Langile horien lan-baldintza gogorrei buruz hitz egiten du; oso gaizki tratatzen zituzten.
-
Langileen Batailoikoak etxean, babes bila
Nikolas Lopetegi Aiestaran (1924) Lezo
Langileen Batailoiko langileak beraien etxera etorri ohi ziren babes bila, aterpe bila. Etxean zaindu egiten zituzten, baina beldurra pasatzen zuten, errepresaliak egongo zirelakoan.
-
Melokotoia hartzeagatik, biziarekin ordaindu behar
Nikolas Lopetegi Aiestaran (1924) Lezo
Soldadutzan, Lleidan, lagun bati gertatutakoa kontatzen du. Melokotoi bat hartzeagatik, fusila lurrean utzi zuen; melokotoien jabeak salatu, eta kuartelera eraman zuten; fusilik ez zeramanez, Burgosera bidali zuten; eta han fusilatu egin zuten.
-
Gerra Legazpin
Antonio Agirre Irizar (1926) Legazpi
Hamar urte zituela lehertu zen gerra. Legazpiko jende asko ihesi joan zen herritik, beldurrez. Behin amak enkargutara bidali zuen, baina menditik tiro hotsak entzun zitezkeen eta herriko jendeak etxera itzultzeko esaten zionez, enkargurik egin gabe itzuli zen etxera. Politikaz ez zuten gehiegi hitz egiten etxean. Gerrak askotariko ondorioak izan zituen, herritik ihesi asko, atxilotuak... hala ere, Legazpin ez omen zen gertakari esanguratsu handirik gertatu.
-
Gerraren eragina Legazpin
Antonio Agirre Irizar (1926) Legazpi
Suhiltzaileen parketik goruntz, laurehun metro ingurura zegoen leku batean fusilatzen zuten jendea Legazpin. Egun bakarra egon ziren herrian, tiroka iritsi ziren herriko plazaraino, jendeak korrika alde egiten zuen bitartean.
-
Aita Ondarretan preso
Joxe Maria Osa Larrea (1923) Legazpi
Gerra denborako oroitzapenak. Joxe Mariren aita abertzalea zen, eta herriko jauntxo batek salatu egin zuen. Ondarreko kartzelan egon zen preso. Aita salatu zuen gizonarekin izandako elkarrizketari buruz hitz egiten du Joxe Marik.
-
Aita salbokondukto eske
Miren Lore Ibazeta Solabarrieta (1936) Nekane Ibazeta Solabarrieta (1925) Ondarroa
Aita preso egon zen Miren Lore oso ume txikia zela. Kartzelatik etorritakoan, salbokonduktoa behar zuela eta, agiri eske joan zeneko pasartea. Aita abertzalea zen.
-
Gerra hasi zen; fusilamenduak
Xalbadora Roldan Iturrioz (1922) Andoain
Gerra hasi zenean, ez zuten inora alde egin. Aita ez zen politikan sartu. Militar talde bat herrira nola sartu zen. Anaia zaharrena. Elkarren inbidia izan zen, eta 12 andoaindar fusilatu zituzten. Beldurra eta pena.
-
Gerra: lapurretak hutsik geratutako etxeetan
Xalbadora Roldan Iturrioz (1922) Andoain
Lapurretak etxeetan: altzariak eramaten zituzten, kamioietan. Batek eskuetan argazki bat zuen, senarra agertzen zen, eta eskatu egin zion. Fusilamenduak. Oker asko egin zituzten Andoainen.
-
Emakume abertzaleei ilea moztu zieten
Xalbadora Roldan Iturrioz (1922) Andoain
Nazionalak sartu aurretik, ez zen hildakorik izan. Gero jende asko hil zuten batere errurik gabe, "Gora Euzkadi" esateagatik. Emakume batzuei ilea moztu zieten, abertzaleak izateagatik. Bizarginari ere malkoak ihes egiten zion.
-
Apaiza Arabara pasatzeko komeriak
Felipa Urkia Elorza (1922) Oñati
Goroetako apaizaren kontuak. Milizianoak han zeudela, Arabara pasatzea bururatu zitzaion, Francoren aldera. Ugaztegira joan zen laguntza bila. Anaiak lagun milizianoak zituen. Ikusi egin zuten apaiza, eta milizianoak atzetik. Tiroketa. Apaiza zulotik nola atera zuten.
-
Ondasunak eta bizia salbatzeko egin beharrekoa
Migel Irazusta Larrea (1930) Andoain
Andoainen hiru bonba bota zituztenean, non erori ziren aipatzen du. Beraiek orduan Urnietan zeuden, eta Andoaindik Joxe Goya joan zen gurasoei abisatzera etxeak lapurtzen ari zirela. Gurasoak Andoainera itzuli ziren, beraien ondasunak babestera. Handik gutxira, soldadu batzuk etorri ziren etxera gurasoen bila, baina ordurako irtenak ziren haiek; ordutik gordeta ibili behar izan zuten soldaduek harrapa ez zitzaten. Gerran Andoainen hil zituzten gizonek ez zuten inongo errurik.
-
Aita kartzelan
Edurne Bengoa Clemencot (1931) Gernika-Lumo
Gerra Zibilean Santanderrera joan ziren ebakuatuta. Aita, ostera, kartzelara sartu zuten gorria zela-eta. Etxera itzuli zenean ilea moztuta bueltatu zen.
-
Anaien ibilerak gerra garaian
Pedro Jauregi Sorondo (1922) Andoain
Gerra garaian enpresak militarizatu egin zituzten. Anaien ibilerak. Andoainen hil zuten gizona. Belabietako borroka. Anaia batek zazpi urte egin zituen langile batailoietan eta denbora horretan ez zuten ikusi. Gero Irunera eraman zuten, eta sukaldari jarri zuten. Hantxe bilatu zuen bikotekidea ere. Anaiaren emazteari buruzkoak: arrautzak saltzera joaten zen.
-
Aita atxilotuta eraman
Miren Zarraga Pagola (1932) Andoain
Gerra denborako oroitzapenak. Aita atxilotuta eraman zuten, bizilagun batek salatuta.
-
Etxera buelta
Miren Zarraga Pagola (1932) Andoain
Mirenen aitak gutunak idazten zituen, eta Gurutze Gorriaren bitartekaritzaz bueltatu ziren Frantziatik Andoainera ama eta lau anai-arrebak. Trenez iritsi eta aita ikusi zueneko oroitzapena. Herrira bueltatu zirenean, ezer gabe utzi zituztela jabetu ziren.
-
Francoren bisitak
Miren Zarraga Pagola (1932) Andoain
Pena du etxean gaztelaniaz hitz egiten zutelako. Aita Asuatik Andoainera bizitzera joan zenean, euskaraz hitz egiten zuen. Gero, ordea, jazarpen handia egon zen, eta gaztelaniaz hitz egiten hasi zen. Francoren bisitaren bat izaten zen bakoitzean Mirenen aita eta beste bost gizon kartzelan sartzen zituzten.
-
Zorriz beteta itzuli zen aita
Rosario Badiola Alkorta (1926) Ondarroa
Atxilotuta egon ondoren, zorriz beteta itzuli zen aita etxera. Harrezkero, arrantzan jarraitu zuen.
-
Nebak kontzentrazio-esparruan
Rosario Badiola Alkorta (1926) Ondarroa
Neba zaharrak kontzentrazio-esparruan egon ziren.
-
Aita karlista
Dionisio Amundarain Alegria (1922) Ibarra
Herrian karlistek agintzen zuten. Aita ere karlista zuen. Orduan esaten zutenez, familia onenak karlistak ziren. Tropek alde egin zutenean, aita etxera itzuli zen. Beste norbaiten salaketaren beldur izaten ziren. Tolosan 12 hil zituzten.


