Errepresioa
-
"Trabajadoreak" baserrian
Maddi Garmendia Lopetegi (1929) Lezo
Gogoan du Jaizkibelgo bidea egiten ari ziren "trabajadoreak" (Langileen Batailoiak) baserrian egon zirela, eta musika jotzen eta kantari jarduten zutela. Haiei entzuteko irrikatan egoten ziren. Txekorra harrapatu zutela ere entzuna du.
-
Eskolan neska artean; Espainiako bandera lepoan hartuta
Jose Angel Mendia Dilla (1926) Gernika-Lumo
Amak ematen zizkionez eskolak, beti egoten zen neskatila artean. Eskolara inspektorea joaten zenean, jai izaten zuen Jose Angelek. Gerra sasoian, Otxandion egon zen osabarenean, eta han joan zen lehenengo aldiz mutilekin eskolara. Igandero mezara joaten ziren eskolatik; behin, Alfredo Donado maisuak Espainiako bandera eramateko eskatu zion eta zer egiten zuen jakin barik kasu egin zion. Atentzioa deitu zioten eta gerora ez zuen gehiago eraman. Txapel gorriarekin joaten ziren eskolara.
-
Hendaiar neska gazte batek austriar soldadu bati desertatzen lagundu zion
Extefana Irastorza (1925) Hendaia
Austriako eta Poloniako soldaduei antzematen omen zitzaien ez zirela alemaniarrak, aurpegiko tristuragatik. Haietako batek hegoaldera pasatzeko laguntza eskatu zion Extefanaren lagun bati. Hark arropak beltzez tintatu zizkion eta hegoaldera pasatzen lagundu zion. Neska hura salatu egin zuten, eta alemanek galdezkatua izan zen, baina ez zioten zigorrik ezarri.
-
Aita gerran ibilia
Maria Luisa Sancho Olareaga (1929) Tolosa
Pasaian jaio, eta bi urterekin Tolosara amaren jaiotetxera eman zuten. Gerra denboran, ama baserrira bueltatu zen aita errepublikanoekin zelako. Aita atxilotu egin zuten Santanderreko bidean, eta Gasteizen bi urte egin zituen preso.
-
Anaiak soldadu II: haietako bat libratzeko legea
Dolores Lopetegi Aiestaran (1916) Lezo
Anaietako bat libratzeko aukera izan zuten. Joxe anaia ekarri zuten etxera, ondoezik zegoelako Valladoliden. Aita ere joan zen hara, albaitariak gomendatuta. Anaiari txapa-fabrikara bila joan zitzaion Guardia Zibila, desertoretzat salatuta. Aitak ez zuen jakin nahi zein zen salatzailea.
-
Anaiak soldadu III: promesa Santo Kristori
Dolores Lopetegi Aiestaran (1916) Lezo
Beste anaia bat ere soldadu eraman zuten. Egurra txikitzen ibiltzen zen, eta Atotxako ospitalean egon zen, eskuan min hartuta. Bisitan joan zen Dolores, eta soldadu zaurituak ikusita, ikaratu egin zen. Santo Kristori eskatu zion anaiak ondo bueltatzeko; egunero seietako mezara joaten zen. Bide txarrak.
-
Gerran hil zituzten karlistak
Bitoriana Artola Agirre (1918) Lezo
Gerra Lezon. Bizilagunei gertatu zitzaiena: bi karlista eraman zituzten, eta aguazila, eta denak hil. Abertzale asko kartzelan, Juanito Berasarte tartean.
-
Gerrako presoak Jaizkibelen lanean
Bitoriana Artola Agirre (1918) Lezo
Gerrako presoak Jaizkibelen lanean. Beraiek arropa garbitzen zieten batzuei. Barrakoiak. Bizkaitar asko.
-
Osaba Martxiel kartzelara Franco zetorren bakoitzean
Martxiel Garmendia Legorburu (1926) Lezo
Osaba Martxiel kartzelara eraman ohi zuten Franco Donostiara etortzen zen bakoitzean. Horregatik, Tarragonara joan zen bizitzera. Errepublikanoa zen. Gizon ona eta dotorea ei zen.
-
Baserri bateko hiru kide hil soldadu frankistek
Gregorio Arruti Legorburu (1927) Lezo
Baserri bateko hiru kide garbitu zituzten soldadu frankistek, batek gerrikoan lauburua zeramalako edo. Baserritik ia irten gabeko jendea zen.
-
"Trabajadoreak" sagardotegian lotan
Gregorio Arruti Legorburu (1927) Lezo
Langileen Batailoietako 175 preso ("trabajadoreak") egon ziren lotan luzaroan sagardotegian. Goizero, formatu eta Jaizkibelgo errepidea egitera joaten ziren.
-
Sagar-arbolak su-egurretako "trabajadoreak"
Gregorio Arruti Legorburu (1927) Lezo
Langileen Batailoiak sagastira joan eta arbolak botatzen zituzten su-egurretarako. Gutxienez hogeita hamar arbola hondatu zizkieten. Baratzetik edo sorotik ere harrapatzen zituzten gauzak. Isil-isilik egon behar.
-
"Langileen Batailoia" Lezon
Jose Inaxio Lizarazu Irazu (1930) Lezo
Lezon egon zen "Langileen Batailoia", Jaizkibelgo bidea egiten. Soldaduek festak egiten zituzten batzuetan. Lezoko emakume bat batailoiko langileetako batekin ezkondu zen.
-
Gerrako eskapadak
Juan Urzelai Zabaleta (1917) Legazpi
Juan kartzelan egon zen gerra garaian. Behin eraso egin zioten, baina zortea izan zuen, eta onik atera zen.
-
Espia zelakoan, zigortuta
Juanita Iñurritegi Errasti (1921) Legazpi
Juanita, espia zelakoan, salatu egin zuten. Zigor gisa, gorriei janaria prestatu behar izan zien. Orduan etxean nola moldatu ziren azaltzen du.
-
Frankistek etxea garbitzera behartu
Juanita Iñurritegi Errasti (1921) Legazpi
Frankistak sartu zirenean, apaiz-etxea eta abar garbitzera behartu zuten Juanita.
-
Gerra garaiko bizimodua
Juanita Iñurritegi Errasti (1921) Legazpi
Espia zelakoan, Juanita zigortu egin zuten. Orduko bizimoduaz hitz egiten du.
-
Ama eta hiru semeak gerran fusilatu zituzteneko izugarrikeria
Nikolas Lopetegi Aiestaran (1924) Lezo
Gerra etorri zenean, Nikolasek 8 urte zituen. Erreketeek tiro egin zuten beraien baserriaren aurka. Nola edo hala, beraiek lortu zuten babestea; baina lagun batzuk (ama eta hiru seme) fusilatu egin zituzten. Gerora jakin zuten karabineroaren familiartekoak zirelakoan hil zituztela.
-
Ikurrina, gerrikoa eta tiroa
Nikolas Lopetegi Aiestaran (1924) Lezo
Ama bat eta bere hiru seme fusilatu zituzten gerra garaian Lezon. Semeek gerrikoan ikurrina zeukaten; eta, leku horretan bertan, tiroaren zuloa zeukaten. Nikolasek gorde egin zituen gerriko horiek.
-
Hain gutxi behar zen fusilatzeko...
Nikolas Lopetegi Aiestaran (1924) Lezo
Gerra garaian, ez zegoen bromarik; edozein txorakeriagatik fusilatzen zuten jendea. Fusilatutako gizon batzuen istorioa kontatzen du.


