Errepresioa
-
Preso alde batetik bestera
Sabin Gabiola Plaza (1918) Amoroto
Laredon kanpaleku baten eduki zituzten nazionalek. Handik Logroñora eraman zituzten, gero Bilbora, Teruelera eta Caceresera. Handik, berriz, Ciudad Realera eraman zituzten. Han zeudela bukatu zen gerra. Fronte bien bitartean, ortu handiak zeuden eta handik elikatzen ziren. Kontrarioekin karta-jokuan ibiltzen ziren.
-
Badajozeko triskantzak
Sabin Gabiola Plaza (1918) Amoroto
Badajozen zegoela ezagutu zuen tankea zer zen. Han ikusi zuen gizon bati begi biak nola atera zizkioten. Triskantza handiak ikusi zituen han.
-
Gerra Zibila: fusilatzeak eta ihesaldiak
Antonio Berasategi Mintegi (1923) Astigarraga
Gerra graian herritik ihes egin zuen jende asko ez zen berriro bertara itzuli, beste batzuk, ordea, gerra amaitutakoan itzuli zien, pixkanaka-pixkanaka. Gauerdian etxetik atera zituztenak ere baziren Astigarragan, ezkutuan fusilatzeko.
-
Gerra emakumen ikuspegitik
Antonio Berasategi Mintegi (1923) Astigarraga
Gizon gehienak gerrara eraman zituzten, eta beraz, herrian nagusiki haurrak eta umeak gelditu ziren, libratutako gizon batzuekin batera. Emakumeak zigortzeko modurik ohikoena ilea moztea izaten zen.
-
Gerra garaiko desfileak
Antonio Berasategi Mintegi (1923) Astigarraga
Karlistek herri bat hartzean desfileak eta hitzaldiak egiten ziren, nagusiki alkateak egiten zituen hitzaldiak herriko plazan. Aita nazionalista zuen Antoniok, eta bere bi arrebak Margaritas Carlistas erakundean sartu ziren. aita eramango zuten beldurrez. Antonio, ordea, Pelayos Carlistas erakundean sartu zen.
-
Pelayos Carlistaseko korneta-jole
Antonio Berasategi Mintegi (1923) Astigarraga
Pelayos Carlistaseko kide zen Antonio, aita nazionalista baitzuen, eta honen bila joan ez zitezen. Gainera, kide izanagatik soldadutzako instrukzioa egitetik libre geratu zen. Pelayotan bezalaxe, korneta jotzeaz arduratzen zen Antonio.
-
Lanean ezin euskaraz hitz egin
Enrike Lujanbio Tajdus (1930) Astigarraga
Laneko arduradunak euskaraz hitz egitea galarazten zion Enrikeri, nahiz eta Enrikek gaztelariarik ez ondo jakin.
-
Hitzaldi politikora joatea behartuta
Inaxio Aramendi Telletxea (1928) Astigarraga
Soldaduek herri berri bat hartzen zutenean, hitzaldi politikoa egiten zen, jende askoren borondatearen kontra. Kontra zeuden hauek, askotan, behartu egiten zituzten hitzaldira joatea.
-
Lanpostu batengatik fusilatua
Arroxa Pikabea Artola (1916) Oiartzun
Nafar asko etorri ziren gerran; erreketeak. Asko bertan gelditu ziren. Inork gutxik ezagutzen duen fusilamendua kontatu digu Arroxak.
-
"Trabajadoreak"
Arroxa Pikabea Artola (1916) Oiartzun
Gerra garaian 'trabajadoreak' etortzen ziren Portu berrira. Lapurreta asko izaten zen. Trabajadoreen artean jatorrenak andaluziarrak ziren. Hika.
-
Joxe Alberro desagertua
Anttoni Lujanbio Alberro (1925) Astigarraga
Aita biriketako gaitzarekin hil zen 1936an. Hilabete batzuen ostean, aiton-amonengana joan zen Anttoni amarekin eta senideekin. Irailaren 3an etxetik eraman zuten Anttoniren osaba bat eta ez zen berriz agertu. Joxe Aldabalde eta bere osaba Joxe Alberro Gamon hil zituzten egun berean.
-
Altzibarko fusilamenduak
Joxepa Zabalegi Lazkanotegi (1916) Oiartzun
Gerran Zaiara joan ziren ihesi eta aita bakarrik gelditu zen Martinmotzenen. Joxepa joaten zitzaion laguntzera. Zaiako gainean, soldaduek aitaren berri galdetu zioten behin. Altzibarko fusilamenduak gogoratzen ditu eta baita izugarrikeria hura ikustera propio joandakoak bazirela ere.
-
Gerratik ihesi
Kaxilda Zubialde Olaskoaga (1911) Oiartzun
Gerra garaian, senideak Irunera joan ziren, eta Kaxilda Larrezabalera, senarraren familiakoekin. Atxiloketak gertatu ziren.
-
Militarrei laguntzera behartuta
Kaxilda Zubialde Olaskoaga (1911) Oiartzun
Kaxildaren senarrak militarrentzat lan egiteari utzi nahi zion, baina herriko karlista batek mehatxu egin zion, uzten bazuen akabo zela. Beldur handia pasatu zuten senar-emazteek. Gerrak ez duela ezer onik dio Kaxildak.
-
Ikurrina zanparazten
Maitxo Gaztañaga Etxeberria (1927) Frantxiska Iragorri Iriarte (1920) Oiartzun
Gerra hasieran, Oiartzungo kalea erreketez bete zen. Frantxiska ogi bila joan zen batean, herriko ezagun batzuek ikurrina zanpatzeko esan zioten. Frantxiskak ez zuen egin eta ihes egin zuen handik.
-
Fusilamenduak eta umiliazioak
Maitxo Gaztañaga Etxeberria (1927) Frantxiska Iragorri Iriarte (1920) Oiartzun
Preso batzuk fusilatu egin zituztela gogoratzen du Frantxiskak. Oroitzapen horiek txarrak dira eta izutu egiten da oraindik ere. Emakumeak ilea moztu eta kalean ibiltzen zituzten. Apaizak eskatu zuen horrelako umiliazioak ez egiteko.
-
Fusilamenduak
Maitxo Gaztañaga Etxeberria (1927) Frantxiska Iragorri Iriarte (1920) Oiartzun
Oiartzunen fusilatu zituzten lehendabizikoak. Kartzelatik libre utzi eta gero, bidean hil zituzten. Fusilatu baten ama penak jota hil zen.
-
Fusilamendutik ihesi
Maitxo Gaztañaga Etxeberria (1927) Frantxiska Iragorri Iriarte (1920) Oiartzun
Fusilatu egin behar zuten batek ihes egin zuen, eta baserri batean gordetzeko eskatu. Etxeko andreak salatu egin zuen. Baserri ondoan akabatu zuten.
-
Zozketa: nork nor hil
Maitxo Gaztañaga Etxeberria (1927) Frantxiska Iragorri Iriarte (1920) Oiartzun
Zozketa egiten zuten, nork nor hil. Herriko gazte bati laguna hiltzea tokatu zitzaion. Ukatu egin zen, baina komandanteak bera hilko zutela esan zion.
-
Atxiloketa asko
Korneli Egimendia Aranburu (1910) Oiartzun
Gerra bukatu eta gero, 'mantxa' zeukala iruditzen zitzaien hura kartzelara eramaten zuten. Jendea kexatu egin zen eta orduan hasi ziren batzuk aske uzten, baina batzuk hil egin zituzten.


