Errepresioa
-
Soldaduei laguntzera derrigortuta
Elias Arriola Ostolaza (1930) Mendaro
Soldaduek Eliasen aita eta inguruko baserrietakoak materiala eramatera derrigortzen zituzten. Ez omen zen ezetz esaterik. Mendaron herritar batzuk arrazoi jakinik gabe hil zituztela kontatzen du. Beldur handia zuten. Arno aldean jendea ezkutatu omen zen.
-
Bi mutil fusilatu gerra denboran
Kontxita Zaldua Zabala (1924) Urnieta
Soldaduak etorri zirenean, haien kantak ikasi zituzten. Udan etortzen ziren familia oneko bi mutil fusilatu egin zituzten gerra denboran, Santa Barbaran. Anaia bat 18 urterekin joan zen gerrara; azkenekoak izan ziren. La Quinta del Biberón esaten zitzaien.
-
Emakumeei ilea moztu zieten zigor gisa
Bernardina Aldasoro Ormazabal (1923) Mutiloa
Gerran, bonbak bota zituzten Mutiloan. Zenbait lekutan, emakumeei ilea moztu zieten, zigor gisa. Ilea moztu ostean, batzuei galipota bota zieten buruan.
-
Kartzelako bizi-baldintza negargarriak
Reme Gaztelumendi Goikoetxea (1925) Pasaia
Gerra garaian, kartzelan egon zen jendea baldintza negargarrietan bizi zen. Remeren senarra preso egon zen, eta hark bizitakoak kontatzen ditu.
-
San Cristobaletik ihes egin ala ez?
Reme Gaztelumendi Goikoetxea (1925) Pasaia
"La fuga de San Cristobal": Remeren senarra han zen, eta berak ere ihes egiteko asmoa zuen, baina ez joateko aholkatu zioten. Azkenean, geratzea erabaki zuen; ihes egin zuten guztiak harrapatu eta hil egin zituzten.
-
Antonio... eta abizena entzuteko beldurra
Reme Gaztelumendi Goikoetxea (1925) Pasaia
Gerra garaian, Remeren senarra kartzelan egon zen. Guardia zibilak gauero ibiltzen ziren begira; noizean behin, preso bat hartu eta fusilatu egiten zuten. Behin, aita-seme batzuk kartzelan egon, eta semea fusilatu zutenekoa kontatzen du.
-
Kolikoak izateagatik, tuberkulosoen gelara
Reme Gaztelumendi Goikoetxea (1925) Pasaia
Gerra garaian, Remeren senarra atxilotu egin zuten. Izan ere, senarra batzokian ibiltzen zen: Euskadiko dirua Bilboko bankura eraman zuten, eta salatu egin zuten. Kartzelan zegoela, koliko izugarriak izaten zituen; behin, oinazearen oinazez, behin ezin izan zuen jaiki, eta tuberkulosoak zeuden gelara eraman zuten. Zorionez, ez zen kutsatu. Handik urte batzuetara, giltzurruna kendu zioten.
-
Familia sakabanatuta
Kontxa Intxausti Peña (1919) Ormaiztegi
Janaririk ez zegoenez, emakumeak, zaharrak eta umeak itsasontzian apuntatzeko eskatzen zuten. Gurasoak ezik beste guztiak han joan ziren. Bi anaiek Frantziara pasatzea lortu zuten. Beste bat, ordea, harrapatu eta "Batallón de Trabajadoresen" sartu zuten.
-
Baserritarra hil, espioitzat hartuta
Kontxita Zaldua Zabala (1924) Urnieta
Behin, Kontxita anaiarekin batera joan zen komentura kuxkuxean, eta ikusi zuen nola sakristiako arropak eta gauzak botatzen eta apurtzen ziharduten Frente Popularreko soldaduek. Espioia zelakoan hil zuten baserritarraren kasua.
-
Fusilamenduak: bidegabeak eta gizagabeak
Reme Gaztelumendi Goikoetxea (1925) Pasaia
Gerra garaian, fusilamenduak izan ziren. Fusilatutako gizon baten istorioa kontatzen du: gorrientzat egin zuen lan, eta horregatik hil zuten. Esaten denez, fusilatutako gizonak itsasora botatzen zituzten.
-
Frontetik kartzelara
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Santanderreko frontetik oinez itzuli zen eta herri batera jaitsi zirenean atxilotu eta Santanderreko kontzentrazio kartzela baten sartu zituzten. Bertan zegoela jo eta nolako tratua jaso zuen kontatzen du Candidok.
-
Kartzelan fusilatuak
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Kartzela desberdinetan egon izan zen. Candidorekin Santanderreko kartzelako sotoan sartu zituztenetatik denak hil egin zituzten Candido izan ezik. Eibartar asko Martinez Guardia Zibil sarjentuari esker salbatu izan zirela jakin izan zuen aurrerago. 34 hilabete eman zituen kartzelan; Santander, Hondarretan eta errekan lanean egon zen.
-
Fusilatua izateko beldurrez
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Gerraostean artzelan zela, presoak gauez fusilatzen zituzten eta bertan pasatako beldur eta estutasunak kontatzen ditu Candidok.
-
Fusilatzeko prest
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Kartzelan zegoela, batzuetan kideren bat fusilatu behar zutela jakiten zuten. Horregatik, aurreko egunean bizarra kendu eta ilea eta arropek konpontzera animatzen zuten. Candidok bizarginarengana joan behar izan zuenekoa kontatzen du.
-
Herrian fusilatuak
Maria Oiarzabal () Andoain
Karteroa eta delineatzailea hil egin zituzten komunistak zirelako. Hurrengo egunean enterratu zituzten Sorabillako kanposantuan. 17 hildako izan zirela gogoratzen du Mariak.
-
Aita preso
Maite Ezkurdia Don (1931) Amasa-Villabona
Maiteren aita gerrara joan zen. Harrapatu egin zuten, eta kartzelan egon zen hainbat urtez. Bilbon (bi tokitan), Burgosen eta Astorgan egon zen preso. Bilbon preso egon zen denboran, ama bisitan joaten zitzaion. Aita aske gelditu eta estazioan ikusi zueneko oroitzapena.
-
Aita, ama, aitona eta izeba kartzelan
Maite Ezkurdia Don (1931) Amasa-Villabona
Gerra denboran, Maite eta anaia amonarekin bakarrik gelditu ziren etxean aldi batez. Aita, ama, aitona eta izeba atxilotuta egon ziren. Aitona Zarauzko komandatziara eraman zuten, eta egun batzuen buruan bueltatu zen etxera. Izebak zortzi egun egin zituen atxilotuta. Ama, berriz, Donostiako Prim kaleko San Jose babesetxean egon zen zortzi hilabetez. Inbidiak eta salaketak.
-
"Langileen Batailoia" Jaizkibelen
Amalia Cordero Corral (1925) Lezo
Langileen Batailoikoak Jaizkibelgo bidea egiten izan ziren Lezon. Inguruko etxe guztiak begiratu zituzten soldaduek. Orduan apaizarekin bizitakoak kontatzen ditu.
-
Langileen Batailoikoen sufrimendua
Amalia Cordero Corral (1925) Lezo
Langileen Batailoia Jaizkibelen egon zen; soldaduek udaletxe azpira ekartzen zituzten langile haiek eta jo egiten zituzten.
-
Komunioa
Maite Ezkurdia Don (1931) Amasa-Villabona
1939an egin zuen komunioa. Gerra denbora zen. Maiteren aita kartzelan zegoen. Diru eskasia zegoen. Koloretako arroparekin egin zuen komunioa. Baziren soineko zuriarekin egiten zutenak. Ume garaiko oroitzapen onak ditu.


