Errepresioa

  • Arantxa Urretabizkaia Nortasun agiria, obligazio

    Arantxa Urretabizkaia Bejarano (1947) Donostia

    Aitak ez zuen pasaporterik egin nahi izan bukaera-bukaerara arte.

  • Senarra Bilbon atxilotu

    Mikaela Arretxe (1917) Ondarroa

    Erreketeek Bilbo hartu eta Mikaelaren senarra atxilotu egin zuten. Umea amaren etxean utzi eta senarra bisitatzera joaten zen Bilbora. Askatu zutenean, Batallón de Trabajadoresen sartu zuten.

  • 1360 Gerra (V): Zestoan fusilatutakoak

    Juan Larrañaga Alberdi (1921) Zestoa

    Milizianoak mozkortu, eta hurrengo egunean fusilatu egin zituzten. Gero Iraetan 7 hil zituzten. Eta zer egin zuten gorpuekin.

  • Sabin Gabiola Santoñan preso

    Sabin Gabiola Plaza (1918) Amoroto

    Bizkargin trintxerak egiten ari zireneko pasadizoa kontatzen du. Trintxerak egiten aritu zenean, ez zuen armarik izan. Santoñan nazionalek harrapatu zituzten eta Laredora eraman zituzten. Makarroiak zer ziren han ikasi zuen. Karrantzan zeudeneko pasadizo bat kontatzen du.

  • Sabin Gabiola Preso alde batetik bestera

    Sabin Gabiola Plaza (1918) Amoroto

    Laredon kanpaleku baten eduki zituzten nazionalek. Handik Logroñora eraman zituzten, gero Bilbora, Teruelera eta Caceresera. Handik, berriz, Ciudad Realera eraman zituzten. Han zeudela bukatu zen gerra. Fronte bien bitartean, ortu handiak zeuden eta handik elikatzen ziren. Kontrarioekin karta-jokuan ibiltzen ziren.

  • Sabin Gabiola Badajozeko triskantzak

    Sabin Gabiola Plaza (1918) Amoroto

    Badajozen zegoela ezagutu zuen tankea zer zen. Han ikusi zuen gizon bati begi biak nola atera zizkioten. Triskantza handiak ikusi zituen han.

  • Antonio Berasategi Gerra Zibila: fusilatzeak eta ihesaldiak

    Antonio Berasategi Mintegi (1923) Astigarraga

    Gerra graian herritik ihes egin zuen jende asko ez zen berriro bertara itzuli, beste batzuk, ordea, gerra amaitutakoan itzuli zien, pixkanaka-pixkanaka. Gauerdian etxetik atera zituztenak ere baziren Astigarragan, ezkutuan fusilatzeko.

  • Antonio Berasategi Gerra emakumen ikuspegitik

    Antonio Berasategi Mintegi (1923) Astigarraga

    Gizon gehienak gerrara eraman zituzten, eta beraz, herrian nagusiki haurrak eta umeak gelditu ziren, libratutako gizon batzuekin batera. Emakumeak zigortzeko modurik ohikoena ilea moztea izaten zen.

  • Antonio Berasategi Gerra garaiko desfileak

    Antonio Berasategi Mintegi (1923) Astigarraga

    Karlistek herri bat hartzean desfileak eta hitzaldiak egiten ziren, nagusiki alkateak egiten zituen hitzaldiak herriko plazan. Aita nazionalista zuen Antoniok, eta bere bi arrebak Margaritas Carlistas erakundean sartu ziren. aita eramango zuten beldurrez. Antonio, ordea, Pelayos Carlistas erakundean sartu zen.

  • Antonio Berasategi Pelayos Carlistaseko korneta-jole

    Antonio Berasategi Mintegi (1923) Astigarraga

    Pelayos Carlistaseko kide zen Antonio, aita nazionalista baitzuen, eta honen bila joan ez zitezen. Gainera, kide izanagatik soldadutzako instrukzioa egitetik libre geratu zen. Pelayotan bezalaxe, korneta jotzeaz arduratzen zen Antonio.

  • Enrike Lujanbio Lanean ezin euskaraz hitz egin

    Enrike Lujanbio Tajdus (1930) Astigarraga

    Laneko arduradunak euskaraz hitz egitea galarazten zion Enrikeri, nahiz eta Enrikek gaztelariarik ez ondo jakin.

  • Inaxio Aramendi Hitzaldi politikora joatea behartuta

    Inaxio Aramendi Telletxea (1928) Astigarraga

    Soldaduek herri berri bat hartzen zutenean, hitzaldi politikoa egiten zen, jende askoren borondatearen kontra. Kontra zeuden hauek, askotan, behartu egiten zituzten hitzaldira joatea.

  • 973 Lanpostu batengatik fusilatua

    Arroxa Pikabea Artola (1916) Oiartzun

    Nafar asko etorri ziren gerran; erreketeak. Asko bertan gelditu ziren. Inork gutxik ezagutzen duen fusilamendua kontatu digu Arroxak.

  • 973 "Trabajadoreak"

    Arroxa Pikabea Artola (1916) Oiartzun

    Gerra garaian 'trabajadoreak' etortzen ziren Portu berrira. Lapurreta asko izaten zen. Trabajadoreen artean jatorrenak andaluziarrak ziren. Hika.

  • Anttoni Lujanbio Joxe Alberro desagertua

    Anttoni Lujanbio Alberro (1925) Astigarraga

    Aita biriketako gaitzarekin hil zen 1936an. Hilabete batzuen ostean, aiton-amonengana joan zen Anttoni amarekin eta senideekin. Irailaren 3an etxetik eraman zuten Anttoniren osaba bat eta ez zen berriz agertu. Joxe Aldabalde eta bere osaba Joxe Alberro Gamon hil zituzten egun berean.

  • 808 Altzibarko fusilamenduak

    Joxepa Zabalegi Lazkanotegi (1916) Oiartzun

    Gerran Zaiara joan ziren ihesi eta aita bakarrik gelditu zen Martinmotzenen. Joxepa joaten zitzaion laguntzera. Zaiako gainean, soldaduek aitaren berri galdetu zioten behin. Altzibarko fusilamenduak gogoratzen ditu eta baita izugarrikeria hura ikustera propio joandakoak bazirela ere.

  • 621 Gerratik ihesi

    Kaxilda Zubialde Olaskoaga (1911) Oiartzun

    Gerra garaian, senideak Irunera joan ziren, eta Kaxilda Larrezabalera, senarraren familiakoekin. Atxiloketak gertatu ziren.

  • 621 Militarrei laguntzera behartuta

    Kaxilda Zubialde Olaskoaga (1911) Oiartzun

    Kaxildaren senarrak militarrentzat lan egiteari utzi nahi zion, baina herriko karlista batek mehatxu egin zion, uzten bazuen akabo zela. Beldur handia pasatu zuten senar-emazteek. Gerrak ez duela ezer onik dio Kaxildak.

  • 800 Ikurrina zanparazten

    Maitxo Gaztañaga Etxeberria (1927) Frantxiska Iragorri Iriarte (1920) Oiartzun

    Gerra hasieran, Oiartzungo kalea erreketez bete zen. Frantxiska ogi bila joan zen batean, herriko ezagun batzuek ikurrina zanpatzeko esan zioten. Frantxiskak ez zuen egin eta ihes egin zuen handik.

  • 800 Fusilamenduak eta umiliazioak

    Maitxo Gaztañaga Etxeberria (1927) Frantxiska Iragorri Iriarte (1920) Oiartzun

    Preso batzuk fusilatu egin zituztela gogoratzen du Frantxiskak. Oroitzapen horiek txarrak dira eta izutu egiten da oraindik ere. Emakumeak ilea moztu eta kalean ibiltzen zituzten. Apaizak eskatu zuen horrelako umiliazioak ez egiteko.