Errepresioa

  • Katalin Atxurra eta Teresa Erkiaga Amagaz Kataluniara ihesi eta aita kartzelan

    Teresa Erkiaga Korta (1927) Lekeitio

    Hamalau urtera arte izan zuen eskolara joateko aukera. Tartean bi urtez ebakuatuta egon ziren Katalunian. Lekeition jende askok egin zuen ihes, Teresaren ama lau ume hartuta joan zen: Bilbora, Meruelora (Kantabria), Kataluniara eta Frantziara. Batetik bestera zebiltzala bizitakoak ondo gogoan ditu. Bitartean, beraien aita preso izan zuten.

  • Katalin Atxurra eta Teresa Erkiaga Euskalduna izate hutsagatik kartzelara

    Teresa Erkiaga Korta (1927) Lekeitio

    Beraien aita kartzelan egon zen beste asko bezala. Esukalduna izatea arrazoi nahiko ei zen preso hartzeko. Bi lekeitiar ere fusilatu egin zituzten. Bueltan, Okamikanekoan bitartez lortu zuen beharra. Nahiz eta pentsaera ezberdina izan, jatorrak ziren. Hiru urte egin zituen preso.

  • 1590 Larrinagatik etxera tuberkulosiarekin

    Ricardo Duñabeitia Gandarias (1929) Muxika

    Osaba Anastasio eta Hilario Larrinagako espetxera eraman zituzten preso gerra garaian. Gaixotu egin ziren bertan, tuberkulosiarekin, eta etxera bidali zituzten. Baserrian, gaixorik, etxeko guztiekin batera egon ziren, besteak kutsatzeko arriskuarekin.

  • Pakita Artola Egiburu Herritarren arteko laguntza gerra garaian eta gerra ondorengo arazoak

    Pakita Artola Egiburu (1923) Alegia

    Gerra garaian gorriekin borrokatu zutenek ez zuten lanik aurkitzen bueltatzen zirenean. Alegiako medikua karlista zen eta beldurrez zegoen Tolosatik gorriak etorri eta hil egingo ote zuten; errepublikano batek lagundu zion. Hala ere, gero errepublikanoek gaizki pasa zuten karlistak Tolosara sartu ziren garaian.

  • Pakita Artola Egiburu Tolosako kartzelan gorriak zigortu zituzten eta ondoren ez zien inon lanik ematen

    Pakita Artola Egiburu (1923) Alegia

    Tolosako kartzelan, gorriei izugarrizko zigorrak jartzen zizkietela esaten zuten. Alegiako zenbait gizon bertan zigortu zituzten. Bertan lanik ematen ez ziela eta, batzuek alde egin zuten. Alegiako zenbaiten kasuak aipatzen ditu. Gerra bukatu zenean, erreketeak etorri ziren, eta denei lana eman zien, bertakoei eman beharrean.

  • Pakita Artola Egiburu Errepublikanoen bandera eta ikurrinak erre zituzten gerra hasieran

    Pakita Artola Egiburu (1923) Alegia

    Gerra hasi zenean, askok herritik alde egin zuten. Sartu zirenek bandera errepublikanoak eta ikurrinak erre zituzten.

  • Pakita Artola Egiburu Gerra garaian, etxekoek asko sufritu zuten

    Pakita Artola Egiburu (1923) Alegia

    Pakitaren aita Bilbon zegoela, amari ez zioten etxean sartzen utzi Frantziatik itzuli zenean. Semea errekete zeukala esan zuenean utzi zioten sartzen. Aita itzuli zenean, Tolosako kartzelan sartu zuten. Tolosan asko fusilatu zituzten.

  • Pakita Artola Egiburu Aitaren epaiketa

    Pakita Artola Egiburu (1923) Alegia

    Aitaren epaiketa iritsi zen; eta, azkenean, askatzea lortu zuten, lekuko askoren aitorpenak entzun ondoren.

  • Pakita Artola Egiburu Albizturen txapel gorria jarrita instrukzioa egiten ibiltzen ziren

    Pakita Artola Egiburu (1923) Alegia

    Pakita Albizturen egon zen garaian, etxeko bi ahizpak ilea moztuta zeuden. Umeak instrukzioak egiten edukitzen zituzten. Pakitak ez zuen sekulan txapel gorririk jarri. Albizturen hiru hilabete pasa zituen lehengusuen etxean.

  • Terese Lertxundi Ondarroarrak Saturrarango kartzelara jatekoa eramatera

    Terese Lertxundi Kaltzakorta (1930) Ondarroa

    Saturrarango kartzelako presoak ez ziren bertokoak, madrildarrak eta ziren asko eta asko. Ondarroako jendeak jatekoa eramaten zien. Kartzelan bertan jaiotako bi ume Ondarroako familietan hazi ziren.

  • Joxe Mari Ezeiza Mila pezetako isunak

    Joxe Mari Ezeiza (1925) Amasa-Villabona

    Gerra garaian isunak izan ziren nazionalak sartu zirenean, ez ondorenean. Mila pezeta ordaintzeko eskatu zieten askori, abertzale izatearren. Jendeak gosea pasatu zuen eta ogiaren gosea denek.

  • Joxe Mari Ezeiza Claudio Saizarren kontrako errepresioa

    Joxe Mari Ezeiza (1925) Amasa-Villabona

    Claudio Saizar langileen batailoira, soldadutzara eta erbestera bidali zuten. Nor zen azaltzen du. Dokumentazioak dioena eta errealitatea ez datozela bat dio.

  • Joxe Mari Ezeiza Saizar eta Etxenike fusilatuak

    Joxe Mari Ezeiza (1925) Amasa-Villabona

    Valeriano Saizar eta Etxenike nola fusilatu zituzten kontatzen du.

  • Joxe Mari Ezeiza "Barrio Rojo" auzoa

    Joxe Mari Ezeiza (1925) Amasa-Villabona

    "Barrio rojo" izena jarri zioten auzoari eta harrotasunez esaten zuten bertakoak zirela. Gernikako arbola abestearren bere adinekoei Barbetar batek kargu hartu zien.

  • Joxe Mari Ezeiza Ilea moztu eta zigortu zituztenak

    Joxe Mari Ezeiza (1925) Amasa-Villabona

    Ilea moztu eta zigortu zituzten emakumeen izenak ematen ditu. Berak ez zuen ikusi.

  • Joxe Mari Ezeiza Nekazari Bazkunako ikurrinaren istorioa

    Joxe Mari Ezeiza (1925) Amasa-Villabona

    Nezakari Bazkunako argazkiari begira. Argazkian agertzen den ikurrina lurperatu egin zuten baina Barbek zirkulu karlista lokalera eraman eta han eduki omen zuen.

  • Fermina Arrillaga Aitona fusilatu

    Fermina Arrillaga Iraola () Amasa-Villabona

    1936. urtean aitona fusilatu egin zuten, errepublikarra zelako. Tolosako kartzelara eraman zuten atxilotutakoan. Fiantzarekin atera eta hilabete beranduago Ondarretako kartzelara eraman zuten. Bera-bidasoan fusilatu egin zuten.

  • Fermina Arrillaga Amona alargun

    Fermina Arrillaga Iraola () Amasa-Villabona

    Aitona abertzale izateagatik atxilotu eta fusilatu egin zuten Beran. Amona alargun gelditu zen, eta kostata egin zuen aurrera semeekin. Osaba ere Martutenen egon zen preso, autobusari harri bat botatzeagatik.

  • Teresa Arregi Aitari kartzelara bisita

    Teresa Arregi () Amasa-Villabona

    Santoñako kartzelan egon zen Teresaren aita. Gero, Ondarretako kartzelara eraman zuten. Aitaren anaia ere, osaba, kartzelara eraman zuten.

  • Milagros Telleria Azurmendi-Gregori Telleria Mintegi Espainiako bandera eramatera behartu anaia

    Milagros Telleria Azurmendi (1927) Gregori Telleria Mintegi (1922) Zerain

    Anaiari militarrek Espainiako bandera eman zioten eramateko, eta Oñati aldera zihoala, bandera utzi eta etxera itzuli zen. Milagros pozik bizi izan zen etxetik kanpo egon zen berrogei egunetan, kantuan, dantzan eta jolasean nahikoa eginez.