Errepresioa
-
Presoei ogitartekoak banatzen Santanderren
Luciana Larreategui Arizaga (1912) Eibar
Santanderko zezen plazan zeuden presoak lekuz aldatu behar zituztela jakin zutenean, ogitartekoak prestatu zituzten txokolatearekin. Presoak ilaretan ateratzen zituzten zezen plazatik. Luzianak erdira sartu eta ogitartekoak banatzen zizkien. Presoak kartzeletara eraman zituzten.
-
Zaldibarko preso batek eman zion erlojua
Luciana Larreategui Arizaga (1912) Eibar
Santanderko zezen plazako leihotik preso batek deitu zion. Ez daki nola, baina barrura joan zen. Zaldibarko preso batek poltsikoko erloju dotore bat eman zion gordetzeko. Etxera bidean bi soldadu etorri zitzaizkien eta erlojua eskatu zioten, fusilarekin mehatxatuta. Kapeladun gizon dotore bat etorri eta soldaduekin hitz egin zuenean, bakean laga zituzten. Urteak pasatu eta gero norbait etorri zitzaion erlojuaren bila.
-
Anaia zaharra gudari
David Barandiaran Iturriotz (1927) Amasa-Villabona
Teruelen barrena ibili zen bere anaia, "batallon de trabajadores" barnean.
-
Emaztearen aita fusilatu egin zuten
David Barandiaran Iturriotz (1927) Amasa-Villabona
Frantziara ihes egin zuten paper-lantegiko zenbaitek, eta, emaztearen aita, Euskal Herrira bueltatu nahian, fusilatu egin zuten.
-
Osaba atxilotu zutenekoa
Klarita Arin Amundarain (1931) Amasa-Villabona
Arrasaten artzapez zegoela, atxilotu eta Ondarretako kartzelara eraman zuten.
-
Osabaren heriotza
Klarita Arin Amundarain (1931) Amasa-Villabona
Oiartzungo kanposantuan hil zuten bere osaba. Askotan jaoten zen Klarita kanposantura. Lehenik eta behin Ondarretara eraman zuten, baina isilpean. Gero jakin zuten Oiartzunen hila zela.
-
Euren hilobia egitera behartuta
Klarita Arin Amundarain (1931) Amasa-Villabona
Osaba, fusilatu aurretik, bere hilobia egitera behartu zuten falangistek.
-
Zapata-denda utzi eta arrantzan
Jose Inazio Ugalde Mujika (1935) Amasa-Villabona
Soldaduskatik itzultzerakoan, lantegian hasi zen lanean zapata-dendako soldata osatzeko. Beranduago zapata-denda anaiari utzi eta zazpi hilabetez itsasoan arrantzan ibili zen. Legatzak harrapatzen zituzten, Pasaiatik aterata. Hogei egun pasatzen zituzten itsasoan. Lehorrean egun bat pasa ondoren berriro itsasoratzen ziren. Dirua galdu zuela dio eta horregatik aurreko bizitzara itzuli zen.
-
Bost urte langile-batailoian
Juanito Arantzamendi Mugartegi (1916) Ondarroa
Frontean zebilela atxilotu eta langile-batailoietara eraman zuten. Urte bi eta piku egin zituen lehen langile-batailoian; eta, gerora, beste bi urte eta erdi bigarrenean.
-
Trintxerak zelan egin
Juanito Arantzamendi Mugartegi (1916) Ondarroa
Trintxerak zelan egiten ziren azaltzen du. Pikatxoia eta pala erabiltzen zituzten.
-
Hildakoak lurperatu eta gutunak etxera
Juanito Arantzamendi Mugartegi (1916) Ondarroa
Hildako jendea beraiek egindako zuloan lurperatzen zuten. Ofizialak arduratzen ziren senitartekoak abisatzeaz. Frontean zegoela, etxekoekin karta bidez komunikatzen zen. Guztira, 5 urte eta 2 hilabete egin zituen. Langile-batailoietan ez zuten jornalik izan.
-
Heriotza-zigorra ihes egiten saiatzen zirenei
Juanito Arantzamendi Mugartegi (1916) Ondarroa
Beraien batailoian gutxiri ezarri zieten heriotza-zigorra. Ihes egiten saiatzen zirenei ezartzen zioten zigor hori. Ihes egiten ahalegintzea erraza ei zen, baina helburua lortzea ez hainbeste.
-
Amagaz Kataluniara ihesi eta aita kartzelan
Teresa Erkiaga Korta (1927) Lekeitio
Hamalau urtera arte izan zuen eskolara joateko aukera. Tartean bi urtez ebakuatuta egon ziren Katalunian. Lekeition jende askok egin zuen ihes, Teresaren ama lau ume hartuta joan zen: Bilbora, Meruelora (Kantabria), Kataluniara eta Frantziara. Batetik bestera zebiltzala bizitakoak ondo gogoan ditu. Bitartean, beraien aita preso izan zuten.
-
Euskalduna izate hutsagatik kartzelara
Teresa Erkiaga Korta (1927) Lekeitio
Beraien aita kartzelan egon zen beste asko bezala. Esukalduna izatea arrazoi nahiko ei zen preso hartzeko. Bi lekeitiar ere fusilatu egin zituzten. Bueltan, Okamikanekoan bitartez lortu zuen beharra. Nahiz eta pentsaera ezberdina izan, jatorrak ziren. Hiru urte egin zituen preso.
-
Larrinagatik etxera tuberkulosiarekin
Ricardo Duñabeitia Gandarias (1929) Muxika
Osaba Anastasio eta Hilario Larrinagako espetxera eraman zituzten preso gerra garaian. Gaixotu egin ziren bertan, tuberkulosiarekin, eta etxera bidali zituzten. Baserrian, gaixorik, etxeko guztiekin batera egon ziren, besteak kutsatzeko arriskuarekin.
-
Herritarren arteko laguntza gerra garaian eta gerra ondorengo arazoak
Pakita Artola Egiburu (1923) Alegia
Gerra garaian gorriekin borrokatu zutenek ez zuten lanik aurkitzen bueltatzen zirenean. Alegiako medikua karlista zen eta beldurrez zegoen Tolosatik gorriak etorri eta hil egingo ote zuten; errepublikano batek lagundu zion. Hala ere, gero errepublikanoek gaizki pasa zuten karlistak Tolosara sartu ziren garaian.
-
Tolosako kartzelan gorriak zigortu zituzten eta ondoren ez zien inon lanik ematen
Pakita Artola Egiburu (1923) Alegia
Tolosako kartzelan, gorriei izugarrizko zigorrak jartzen zizkietela esaten zuten. Alegiako zenbait gizon bertan zigortu zituzten. Bertan lanik ematen ez ziela eta, batzuek alde egin zuten. Alegiako zenbaiten kasuak aipatzen ditu. Gerra bukatu zenean, erreketeak etorri ziren, eta denei lana eman zien, bertakoei eman beharrean.
-
Errepublikanoen bandera eta ikurrinak erre zituzten gerra hasieran
Pakita Artola Egiburu (1923) Alegia
Gerra hasi zenean, askok herritik alde egin zuten. Sartu zirenek bandera errepublikanoak eta ikurrinak erre zituzten.
-
Gerra garaian, etxekoek asko sufritu zuten
Pakita Artola Egiburu (1923) Alegia
Pakitaren aita Bilbon zegoela, amari ez zioten etxean sartzen utzi Frantziatik itzuli zenean. Semea errekete zeukala esan zuenean utzi zioten sartzen. Aita itzuli zenean, Tolosako kartzelan sartu zuten. Tolosan asko fusilatu zituzten.
-
Aitaren epaiketa
Pakita Artola Egiburu (1923) Alegia
Aitaren epaiketa iritsi zen; eta, azkenean, askatzea lortu zuten, lekuko askoren aitorpenak entzun ondoren.


