Errepresioa
-
Tolosako kartzelan gorriak zigortu zituzten eta ondoren ez zien inon lanik ematen
Pakita Artola Egiburu (1923) Alegia
Tolosako kartzelan, gorriei izugarrizko zigorrak jartzen zizkietela esaten zuten. Alegiako zenbait gizon bertan zigortu zituzten. Bertan lanik ematen ez ziela eta, batzuek alde egin zuten. Alegiako zenbaiten kasuak aipatzen ditu. Gerra bukatu zenean, erreketeak etorri ziren, eta denei lana eman zien, bertakoei eman beharrean.
-
Errepublikanoen bandera eta ikurrinak erre zituzten gerra hasieran
Pakita Artola Egiburu (1923) Alegia
Gerra hasi zenean, askok herritik alde egin zuten. Sartu zirenek bandera errepublikanoak eta ikurrinak erre zituzten.
-
Gerra garaian, etxekoek asko sufritu zuten
Pakita Artola Egiburu (1923) Alegia
Pakitaren aita Bilbon zegoela, amari ez zioten etxean sartzen utzi Frantziatik itzuli zenean. Semea errekete zeukala esan zuenean utzi zioten sartzen. Aita itzuli zenean, Tolosako kartzelan sartu zuten. Tolosan asko fusilatu zituzten.
-
Aitaren epaiketa
Pakita Artola Egiburu (1923) Alegia
Aitaren epaiketa iritsi zen; eta, azkenean, askatzea lortu zuten, lekuko askoren aitorpenak entzun ondoren.
-
Albizturen txapel gorria jarrita instrukzioa egiten ibiltzen ziren
Pakita Artola Egiburu (1923) Alegia
Pakita Albizturen egon zen garaian, etxeko bi ahizpak ilea moztuta zeuden. Umeak instrukzioak egiten edukitzen zituzten. Pakitak ez zuen sekulan txapel gorririk jarri. Albizturen hiru hilabete pasa zituen lehengusuen etxean.
-
Ondarroarrak Saturrarango kartzelara jatekoa eramatera
Terese Lertxundi Kaltzakorta (1930) Ondarroa
Saturrarango kartzelako presoak ez ziren bertokoak, madrildarrak eta ziren asko eta asko. Ondarroako jendeak jatekoa eramaten zien. Kartzelan bertan jaiotako bi ume Ondarroako familietan hazi ziren.
-
Mila pezetako isunak
Joxe Mari Ezeiza (1925) Amasa-Villabona
Gerra garaian isunak izan ziren nazionalak sartu zirenean, ez ondorenean. Mila pezeta ordaintzeko eskatu zieten askori, abertzale izatearren. Jendeak gosea pasatu zuen eta ogiaren gosea denek.
-
Claudio Saizarren kontrako errepresioa
Joxe Mari Ezeiza (1925) Amasa-Villabona
Claudio Saizar langileen batailoira, soldadutzara eta erbestera bidali zuten. Nor zen azaltzen du. Dokumentazioak dioena eta errealitatea ez datozela bat dio.
-
Saizar eta Etxenike fusilatuak
Joxe Mari Ezeiza (1925) Amasa-Villabona
Valeriano Saizar eta Etxenike nola fusilatu zituzten kontatzen du.
-
"Barrio Rojo" auzoa
Joxe Mari Ezeiza (1925) Amasa-Villabona
"Barrio rojo" izena jarri zioten auzoari eta harrotasunez esaten zuten bertakoak zirela. Gernikako arbola abestearren bere adinekoei Barbetar batek kargu hartu zien.
-
Ilea moztu eta zigortu zituztenak
Joxe Mari Ezeiza (1925) Amasa-Villabona
Ilea moztu eta zigortu zituzten emakumeen izenak ematen ditu. Berak ez zuen ikusi.
-
Nekazari Bazkunako ikurrinaren istorioa
Joxe Mari Ezeiza (1925) Amasa-Villabona
Nezakari Bazkunako argazkiari begira. Argazkian agertzen den ikurrina lurperatu egin zuten baina Barbek zirkulu karlista lokalera eraman eta han eduki omen zuen.
-
Aitona fusilatu
Fermina Arrillaga Iraola () Amasa-Villabona
1936. urtean aitona fusilatu egin zuten, errepublikarra zelako. Tolosako kartzelara eraman zuten atxilotutakoan. Fiantzarekin atera eta hilabete beranduago Ondarretako kartzelara eraman zuten. Bera-bidasoan fusilatu egin zuten.
-
Amona alargun
Fermina Arrillaga Iraola () Amasa-Villabona
Aitona abertzale izateagatik atxilotu eta fusilatu egin zuten Beran. Amona alargun gelditu zen, eta kostata egin zuen aurrera semeekin. Osaba ere Martutenen egon zen preso, autobusari harri bat botatzeagatik.
-
Aitari kartzelara bisita
Teresa Arregi () Amasa-Villabona
Santoñako kartzelan egon zen Teresaren aita. Gero, Ondarretako kartzelara eraman zuten. Aitaren anaia ere, osaba, kartzelara eraman zuten.
-
Espainiako bandera eramatera behartu anaia
Milagros Telleria Azurmendi (1927) Gregori Telleria Mintegi (1922) Zerain
Anaiari militarrek Espainiako bandera eman zioten eramateko, eta Oñati aldera zihoala, bandera utzi eta etxera itzuli zen. Milagros pozik bizi izan zen etxetik kanpo egon zen berrogei egunetan, kantuan, dantzan eta jolasean nahikoa eginez.
-
Gerrak eragindako zorigaiztoak
Luzia Imaz Mujika (1913) Segura
Gerra garaian, Beasainen hiru gizon hil zituzten, batere errurik gabe. Orduan, jendeak mendira egin zuen ihes. Gerrak 3 urte luze iraun zuen.
-
Nazionalistak herritik bidali zituztenekoa
Juana Gereñu Azarola (1923) Segura
Gerra garaian, nazionalista izateagatik, hainbat lagun herritik bidali zituzten; bazihoazela, burla handiak egin zizkieten.
-
Osaba Santoñatik Madrilgo kartzelara
Julio Zabaleta Yarza (1933) Natividad Zabaleta Yarza (1936) Legazpi
Osaba bat Santoñara joan zen gerra garaian, gudariekin, eta Madrilen kartzelaratu zuten. Donostiako osaba izeba batzuek ere alde egin zuten Donostiatik, beldurrez, jende askok egin zuen ihes gerraren beldur.
-
Idiazabalgo bi neskari ilea moztu zigor gisa
Antonia Mujika Urrestarazu (1916) Idiazabal
Idiazabalgo bi neskari ilea moztu zieten gerra denboran.


