Errepresioa
-
Aita hiru aldiz preso
Miren Josune Tolaretxipi Lizarralde (1926) Donostia
Gerra urteak. Aitona gaixo zegoen, eta ez zuten alde egin. Aita hiru aldiz egon zen kartzelan. Ondarretako kartzelan zegoela hil zen aitona. Espioitzan ibili zelako hartu zuten preso bigarrenez. Urtebete heriotza-zigorrera kondenatuta. Amnistiarekin irten zen. Ama nola hil zen.
-
Ikastolara polizia joan zenekoa
Karmele Esnal Zulaika (1932) Orio
Behin polizia joan zen Karmelek ikastola zuen pisura. Lagunen seme-alabak zirela esan zuen. Material didaktiko gisa Xabiertxo erabiltzen zuten, edo honen kopia mekanografiatuak.
-
Ia egunero polizia ate-joka
Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil
Oso kontuz ibili behar izan ziren garai batean, polizia atzetik baitzuten ezkutuko ikastolek. Umeak ezkutatzen, atea ez zabaltzen, ikasleak ezkutzatzen... ibili behar izaten zuten. Hartara, beste familien etxean eman behar izaten zituzten eskolak. Eskolaritateko kartilla eskatzen hasi ziren mehatxu gisa. Donostiako parrokoak babesa eskaini zien eta elizaren lokalak erabili ahal izan zituzten.
-
Orixe Jakintza Elkartea, ikastolaren aurrekari
Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil
Elizaren babesa lortu zuten ezkutuko ikastolek, eta eskolak elizaren lokaletan ematen hasi ziren. Ondoren, Orixe Jakintza Elkartea sortu zuten gurasoek, ikastola legalizatzeko. Inspektoreak Mari Karmenen ikasleei azterketa sakon bat pasa zien, eta Formación del Espíritu Nacional irakatsi behar zutela esan zien.
-
Paseo berriko ikurriña poz iturri
Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil
Abertzaletasun giroan hazi eta hezi ziren ikastolako umeak.
-
Elvirak ikastolen alde iluna ikusi
Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil
Ikastolen sorrera, ETA erakundea, hezkuntza metodologia... Gizartea asko aldatu zen eta Elvira Zipitria gauza askoren kontra agertu zen.
-
Txibatoek bertsolariak salatzen zituzten
Patxi Etxeberria Zubiria (1930) Orio
Kartzelara eraman zituzten bertsolariak ez zituzten botatako bertsoen edukiagatik atxilotu, txibatoek esandakoagatik baizik. Behin Patxiri deitu zioten gobernutik, bertan aurkeztu zedin, baina Patxi ez zen aurkeztu, eta ez zioten berriro deitu.
-
Joxe Agirre eta Joxe Lizaso, kalabozoan
Patxi Etxeberria Zubiria (1930) Orio
Amezketako kalabozoan sartu zituzten Joxe Agirre eta Joxe Lizaso bertsolariak. Joxe Agirrek bertso saioa zuen, eta taxistak bertara eramango zuela esan, baina poliziarengana eraman zuen hau.
-
Imanol Lazkano kalabozora eraman zuten
Patxi Etxeberria Zubiria (1930) Orio
Imanol Lazkanori autoa lapurtu zioten, honek salaketa jarri, eta hurrengo goizean kalabozora eraman zuten, autoaren ondoan hildako Guardia Zibil bat agertu baitzen. Hogeita lau bat orduz izan zuten lotuta.
-
Nazionalistek herritik ihes
Teodoro Mujika Salaberria (1924) Zizurkil
Gerraren ondorioz bi nazionalista hil zituzten Zizurkilek, gainontzekoek ihes egin zuten eta hiltzetik salbu gelditu ziren. Apaizak garbitu zien aurpegia.
-
Fusilatuak eta kartzelaratuak
Encarna Yarza Zendoia (1915) Amasa-Villabona
Amasan ez, baina Villabonan lau bat pertsona hil zituzten. Kartzelara ere eraman zituzten batzuk, itsasontzi batean.
-
Gerraren gaia sekretu bat zen familian
Arantxa Urretabizkaia Bejarano (1947) Donostia
Aita gerra garaian kartzelara eraman zuten, komandantea baitzen. Heriotz zigorra zuen honek. Amak gutun bidez ezagutu zuen hau, Burgosko kartzelan zela. "Manzanas" delako batek torturatu zuen. Arantxa jaio zenean kartzelan zen aita. Hala ere, etxean ez zen kontu hauez hitz egiten, ezkutuko gaia zen.
-
Nortasun agiria, obligazio
Arantxa Urretabizkaia Bejarano (1947) Donostia
Aitak ez zuen pasaporterik egin nahi izan bukaera-bukaerara arte.
-
Senarra Bilbon atxilotu
Mikaela Arretxe (1917) Ondarroa
Erreketeek Bilbo hartu eta Mikaelaren senarra atxilotu egin zuten. Umea amaren etxean utzi eta senarra bisitatzera joaten zen Bilbora. Askatu zutenean, Batallón de Trabajadoresen sartu zuten.
-
Gerra (V): Zestoan fusilatutakoak
Juan Larrañaga Alberdi (1921) Zestoa
Milizianoak mozkortu, eta hurrengo egunean fusilatu egin zituzten. Gero Iraetan 7 hil zituzten. Eta zer egin zuten gorpuekin.
-
Santoñan preso
Sabin Gabiola Plaza (1918) Amoroto
Bizkargin trintxerak egiten ari zireneko pasadizoa kontatzen du. Trintxerak egiten aritu zenean, ez zuen armarik izan. Santoñan nazionalek harrapatu zituzten eta Laredora eraman zituzten. Makarroiak zer ziren han ikasi zuen. Karrantzan zeudeneko pasadizo bat kontatzen du.
-
Preso alde batetik bestera
Sabin Gabiola Plaza (1918) Amoroto
Laredon kanpaleku baten eduki zituzten nazionalek. Handik Logroñora eraman zituzten, gero Bilbora, Teruelera eta Caceresera. Handik, berriz, Ciudad Realera eraman zituzten. Han zeudela bukatu zen gerra. Fronte bien bitartean, ortu handiak zeuden eta handik elikatzen ziren. Kontrarioekin karta-jokuan ibiltzen ziren.
-
Badajozeko triskantzak
Sabin Gabiola Plaza (1918) Amoroto
Badajozen zegoela ezagutu zuen tankea zer zen. Han ikusi zuen gizon bati begi biak nola atera zizkioten. Triskantza handiak ikusi zituen han.
-
Gerra Zibila: fusilatzeak eta ihesaldiak
Antonio Berasategi Mintegi (1923) Astigarraga
Gerra graian herritik ihes egin zuen jende asko ez zen berriro bertara itzuli, beste batzuk, ordea, gerra amaitutakoan itzuli zien, pixkanaka-pixkanaka. Gauerdian etxetik atera zituztenak ere baziren Astigarragan, ezkutuan fusilatzeko.
-
Gerra emakumen ikuspegitik
Antonio Berasategi Mintegi (1923) Astigarraga
Gizon gehienak gerrara eraman zituzten, eta beraz, herrian nagusiki haurrak eta umeak gelditu ziren, libratutako gizon batzuekin batera. Emakumeak zigortzeko modurik ohikoena ilea moztea izaten zen.


