Errepresioa

  • Inazio Ernabide Laredon preso

    Inazio Ernabide Goiaga (1917) Soraluze

    Italiarrek preso hartu zituzten Laredon, Ingalaterrara eramango zituzten itsasontziaren zain zeudela. Handik Castro Urdialesko kontzentrazio-esparrura eraman zituzten. Hilabete oso gogorra eman zuten bertan; eta gero, Iratxera eraman zituzten.

  • Inazio Ernabide "Trabajadores"etan

    Inazio Ernabide Goiaga (1917) Soraluze

    San Pedro de Cardeñatik eta Lermatik pasatu ziren. Lerman eraturiko “50. Langileen Batailoia”n sartu zuten Inazio, italiarren atzetik trintxerak egiten joateko. Teniente mexikar baten agindupean, lan gogorrak egin zituzten. Norbaitek batailoitik gorrien bandora alde egiten bazuen, bere lagun bat fusilatzen zuten nazionalek, zigor eredugarri bezala.

  • Inazio Ernabide Kalte-ordaina gaur kobratu

    Inazio Ernabide Goiaga (1917) Soraluze

    1940. urteko urtarrilean lizentziatu zuten "Trabajadores"etatik. Kobratu berri du Inaziok "Trabajadores"etan egindako lanengatik kalte-ordaina.

  • Luis Payros Agirrezabal Gerra sasoian dendako euskarazko esaldia kentzeko agindua

    Luis Payros Agirrezabal (1930) Bergara

    Gerra sasoian amaren dendako erakusleihoan "Txinda gutxikin gauza asko" ipintzen zuen. Aurretik Mendiolatarrena izan zen denda. Oso abertzaleak ziren eta Frantziara ihes egin zuten. Alde egin aurretik, 1935 inguruan, Luisen amari utzi zioten denda. Falangista batzuek erakusleihoko esaldia ikusi zutenean, arratsalderako ezabatzeko edo bestela apurtu egingo zutela esan zioten amari. Felix izeneko pintoreari laguntza eskatu eta amoniakoarekin kendu zuten.

  • Flora Gauba Lete Gerrateko bizipen gogorrak; aita ihesi

    Flora Gauba Lete (1922) Bergara

    Gerra hasi zenean, ama lau seme-alabak hartuta bere jaiotetxera abiatu zen eta milizianoekin topo egin zuten bidean. Ordurako aita ihes eginda zegoen. Itzuli zenean, etxean kartzelan bezala egon zen denbora batez eta lanik ere ezin zuen egin. Sasoi gogorrak bizi izan zituzten. Militarrek ahizpa zaharragoa dantzaldietara joatea nahi izaten zuten, baina amak gogor egin zien.

  • Migel Okina Salsamendi Antzuolako sakristaua hil zuten Bergaran

    Migel Okina Salsamendi (1924) Bergara

    Gerrako oroitzapenak. Tropak sartu zirenean, kasinoa sakeatu zuten, eta gauzak plazan erre zituzten. Milizianoek Antzuolako sakristaua kartzelatik atera eta hil egin zuten; asturiarrak izan ote ziren. Labaderoan bota zuten gorpua, eta mutikoak ikustera joan ziren.

  • Jesus Astiazaran Elizaren indarra

    Jesus Astiazaran Bilbao (1924) Bermeo

    Elizak indar handia izan zuen, eta errespetua barik beldurra zieten apaizei. Gerran fusilatutako aitaginarrebaren aldeko mezarik ez zen eman Franco hil arte. Eta orduan ere poliziaz inguraturik egon zen plaza.

  • Inazio Barandiaran Sukia Soldaduak Ataunen. Hildakoak eta desertoreak

    Inazio Barandiaran Sukia (1927) Ataun

    Bonba hotsak entzuten zituzten gerra garaian. Santiago bezperan etorri ziren soldaduak Ataunera; Santiago egunean mezetara joan eta herria beteta ikusi zuen. Gerran hildakoak aipatzen ditu. Bi desertore ezkutatu egin ziren koba batean.

  • Benedikta Olazabal Emakumeak eta haurrak kamioietan eramaten zituzten gerra hasi zenean

    Benedikta Olazabal Bastida (1921) Mutriku

    Eskolatik prozesioak egiten zituzten. Uniforme marroia erabiltzen zuten. Gerra eskolan pasatu zuen, ez Mutrikun. Emakumeak kamioietan nola eramaten zituzten ikusten zuten.

  • Isabel Arana Barandiaran/Jexuxa Barandiaran Bi ataundar fusilatu zituztenekoa

    Isabel Arana Barandiaran (1928) Jexuxa Barandiaran (1924) Ataun

    Ixabelek ikusi zituen soldaduak Ataungo bi bizilagun kamioietan sartzen. Lizarrustira eraman eta fusilatu egin zituzten. Urbasan bota zituzten. Beldurra pasatu zuen Jexuxak tropak ikusita. Soldaduak kakiz jantzita etorri zirela gogoan du Ixabelek.

  • Isabel Arana Barandiaran/Jexuxa Barandiaran Gerra garaiko zorriak eta ile mozketak

    Isabel Arana Barandiaran (1928) Jexuxa Barandiaran (1924) Ataun

    Gerra ostean, eskolan zorriak egoten ziren, soldaduek han lo egiten zutelako. Ixabelen amak ur irakinetan sartzen zituen anaiaren gerrako arropak, zorriak hiltzeko. Jexuxaren anaia eta senarra ere eraman zituzten soldadu gerrara. Gerra ondorenean, emakumeei ilea moztu zietela kontatzen du Jexuxak. Ixabelek dio, eskoletan ilea mozten zietela euskaraz egiteagatik.

  • Juanita Lejarreta Aita atxilotu zuteneko kontuak

    Juanita Lejarreta Garro (1920) Berriz

    Gerra sasoian aita atxilotu zuteneko kontuak. Luis aguazila etorri zitzaion bila. Ez zekiten nora eraman zuten eta amak Durangoko kartzelan aurkitu zuen. Gero Bilbora eraman zuten, Carmelo-ra. Amari ez zioten baimenik ematen eta bera joaten zen kartzelara aita bisitatzera.

  • Juanita Lejarreta Kartzelara aita bisitatzera zihoala, ia fusilatu egin zuten

    Juanita Lejarreta Garro (1920) Berriz

    Kartzelara aita bisitatzera joateko, Durangoraino oinez joaten zen eta handik trenean Bilbora. Traste askorekin joaten zen, egun batzuetan Bilboko izebaren etxean geratzen zen eta. Aitaz gain, beste hainbat senide eta ezagun zeuden kartzelan eta jatekoa banatzen zien denei. Behin bidean kamioilari batek jaso zuen eta ia fusilatu egin zuten, bide bazterrean jarrita. Bilboko izebak bost seme-alaba barkuan erbestera bidali zituen. Lehengusuetako bat Portugalen egin zen abade.

  • Juanita Lejarreta Aitak pasatako kartzelak; barkuan preso Bilbon

    Juanita Lejarreta Garro (1920) Berriz

    Markesak flota handia zuen, baina barku guztiak konfiskatu zizkioten gerratean. Aita Upo Mendi barkuan egon zen preso Bilbon. Bisitatzera joaten zenean, batzuetan aita aurkitu ezinda ibiltzen zen, lekuz aldatzen zutelako barkua; Sestaoraino eraman zuten azkenean. Handik Burgosera eraman zuten aita eta haraino ezin izaten ziren bisitan joan. Bilbon zegoenean astean behin joaten zen. Barkuan egon aurretik "Angeles Custodios" komentuan eta Larrinagako kartzelan ere egon zen. Preso egon ziren beste zenbait ezagun. Emakume batek laguntzen zion askotan aitaren bila zebilenean, baina ez daki nor zen.

  • Juanita Lejarreta Milikua presoaren emazteari gertatutakoa

    Juanita Lejarreta Garro (1920) Berriz

    Kartzelara aita bisitatzera joaten zenean, beste preso batzuen senideekin ere izaten zuen harremana. Agustin Millikuaren emazteak seigarren umea izan berri zuen eta, bera ezin zenez joan, senarrari eramateko gauzak ematen zizkion. Milikuak umea ezagutu nahi zuen eta behin elkarrekin joan ziren trenera. Umearekin pasatako estutasuna.

  • Iñaki Gorritxategi Aita atxilotu eta Durangora eraman zuten

    Iñaki Gorritxategi Alberdi (1931) Berriz

    Aitak zilarrezko txanponak lurperatu egin zituen, makatz baten azpian. Aita non zegoen ere ez zuten jakiten. Aita soroan zebilen atxilotu zutenean. Zazpi atxilotu eraman zituzten Durangora. Arcas aipatzen du.

  • Iñaki Gorritxategi Aitaren kartzelaldia Larrinagan

    Iñaki Gorritxategi Alberdi (1931) Berriz

    Aitak, atxilotuta zegoela, lehengusua ikusi zuen eta laguntza eskatu zion, baina hark ukatu. Larrinagako kartzelara eraman zuten aita gero. Ama laguntza eske joan zitzaien hainbati, baina lasai egoteko besterik ez zioten esaten. Evaristo eta Arcas testigu moduan ondo portatu zirela kontatzen du.

  • Iñaki Gorritxategi Aita kartzelatik etxeratu zenekoa

    Iñaki Gorritxategi Alberdi (1931) Berriz

    Aita eta besteak irailean aske geratu eta etxeratu ziren, eta ondo gogoan dauka egun hura Iñakik. Zehaztasunez kontatzen du. Aitarekin batera kartzelan egon zirenak aipatzen ditu.

  • Iñaki Gorritxategi Aitaren lehengusua fusilatu zutenekoa

    Iñaki Gorritxategi Alberdi (1931) Berriz

    Aitak kontatu zien bere lehengusua, Cecilio Zabala, zornotzarra, hil zutenekoa. Gizon batzuei, egunean egunean, prestatzeko esaten zieten kartzelariek eta fusilatu egiten zituzten. Bere lehengusuaren arropak aitak eman zizkion alargunari biharamunean.

  • Iñaki Gorritxategi Gerraren hasieran soldaduak herrian

    Iñaki Gorritxategi Alberdi (1931) Berriz

    Hegazkina jausi zenean, ikusi egin zuen berak ere. Gogoan du nazionalek lurralderen bat hartzen zutenean, kanpaiak jotzen zituztela. Gerra hasi zenean, berehala herritar batzuk soldaduz janzten hasi zirela dio. Hasierako kontuak aipatzen ditu. Amabirjina bat margotu egin zuten.