Errepresioa
-
Emakume mutrikuar bakarra espetxean
Benedikta Olazabal Bastida (1921) Mutriku
Susana Uranga, Benediktaren senarraren ama, kartzelan sartu zutenean. Mutrikun kartzelan egon zen emakume bakarra.
-
Alejandro San Juan Txikiren fusilamendua
Pepita Larrañaga Mendizabal (1923) Mutriku
Alejandro San Juan Txikiren fusilamendua. Kanposantu atzean fusilatu eta hilobiratu ziren baina gero familiak atera egin zuen.
-
Saturrarango emakumeen kartzela
Pepita Larrañaga Mendizabal (1923) Mutriku
Gerra bukatu aurretik bilakatu zen Saturrarango seminarioa emakumeen kartzelan. Herriko emakumeak hasieratik egon ziren presoei laguntzeko prest. Preso zeuden emakumeen haurrak, herrian bataiatzen zituzten.
-
Saturrarango presoak, Mutrikuko kanposantuan
Pepita Larrañaga Mendizabal (1923) Mutriku
Mutrikuko kanposantua nolakoa zen. Saturrarango kartzelak iraun zuen bitartean (1938-1944), hildako kopuru antzerakoa egon zen kartzelan eta Mutrikuko herrian. Gorpuak kartzelatik karro beltz batean eramaten zituzten kanposantura.
-
Saturrarango kartzela
Pepita Larrañaga Mendizabal (1923) Mutriku
Saturrarango kartzela itxi eta presoak beste kartzela batera eraman zituzten. Kartzela bezala hasi aurretik (1938ko urtarrilean), ondoko frontoiak izan zituzte presoak. Umeen trukea Santa Agedan.
-
Kaputxako presoak eta guardia zibilak
Jon Etxebarria Barruetabeña (1948) Amorebieta-Etxano
Trokarro, Kaputxa. Mojen pabiloia. Garai batean presoak egoten ziren bertan. Zornotzatik Bermeora bitarteko trenbidea egitera eramaten zituzten presoak. Guardia Zibilak ere inguruan zeuden. Batzuek bertako neskekin ezkondu ziren eta baita preso batzuk ere.
-
Iberdrola eraikitzeko presoak
Mari Kruz Pontesta Garmendia (1952) Lezo
Iberdrola eraikitzeko presoak eraman zituzten lanera. Asko bertan hil zirela entzuna du. Tximinia oso handia zela dio.
-
Gerrari buruz ez zen hiitz egiten
Tomas Garai Marcaide (1949) Arrasate
Gurasoek ez zuten gerrari buruz hitz egiten semeekin. Errepresio gogorra jaso zuten eta seme-alabei mesede egiteagatik ez zuten ezer kontatzen.
-
Larragainera bala-zorroen bila
Tomas Garai Marcaide (1949) Arrasate
Larragainen gerrako trintxerak egon ziren eta auzoko lagun nagusiagoekin joaten ziren bala-zorroen bila. Etxean debekaturik zeukaten hara joatea, jakina zelako hainbat soldadu bertan zeudelako lurperatuta.
-
Gerrako presoak nesken eskolan
Patxi Sorarrain Kortadi () Lasarte-Oria
Gerra hasi zenean 12 urte zituen. Oriako asko Lasartera joan ziren. Nesken eskola kontzentrazio-esparru bezala erabili zen. Gauetan tiroak entzuten ziren.
-
Don Lorezon Azpiazu, Asteasuko abadea
Patxi Sorarrain Kortadi () Lasarte-Oria
Gerraostean apaizek egindako lana. Asteasuko apaizak, Don Lorenzo Azpiazuk, gerrako presoak laguntzen zituen.
-
Kaputxako presoak Bermeorako trenbidea egitera
Angel Zamalloa Etxebarria (1941) Amorebieta-Etxano
Kaputxan garai batean mojak egon ziren. Gerraostean presoak egoten ziren. Presoak Gernikara eramaten zituzten handik Bermeora bitarteko trenbidea egitera. Guardia zibilak egoten ziren auzoan. Auzoko neska batzuk guardia zibilekin ezkondu ziren. Presoetako batzuk ere bertan geratu ziren ezkonduta.
-
Gauetan presoak fusilatzen zituzten
Maria Luisa Muguruza Tellaetxe (1947) Lasarte-Oria
Gerra garaian, udaletxeko eskoletak espetxe bihurtu ziren. Igandetan presoak mezara eramaten zituzten. Gauetan presoen bila joaten ziren eta hurrengo igandean nor falta zen ikusten zuten.
-
Gerraosteko gosea, miseria, biriketako gaixotasunak...
Maria Luisa Muguruza Tellaetxe (1947) Lasarte-Oria
Falangistek herria hartu zuten eta botere handia lortu zuten. Gerrako galtzaileak zigortzen zituzten. Miseria eta gosea. Birikako gaixotasunak, tuberkulosia.Espetxean egondako jende asko gaixorik bueltatzen zen.
-
Lorca eta Lauaxeta
Jon Maia Soria (1972) Urretxu
Lorca eta Lauaxetaren arteko lotura. Lauaxetak Lorca miresten zuen eta bere poemak euskaratu zituen. Frankismoan fusilatu zuten. Lorca berriz andaluziarra eta republikanoa zen, fusilatu egin zuten baita ere. Antzekotasunak.
-
Amak idazten zituen herriko presoentzako eskutitz asko
Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide
"Doña Juana la Loca"ren gazteluan egon zen preso aita. Igeltsero peoi eta abeltzain lanetan ibili zen kartzelan. Segoviara ez ziren joan aita ikustera. Amak bazuen eskola eta aitari sarritan idazten zion. Herrian idazten ez zekiten andreei ere laguntzen zien amak.
-
Aita ez zuen ezagutu, gerratik itzuli zenean
Pepi Astigarraga Urkola (1932) Lasarte-Oria
Gerra sasoiko kontuak. Michelin lantegi ondoan bizi ziren eta, kalera joateko, eskutik helduta eramaten zituen amak, beldurrez. Aitak lau urte pasa zituen kanpoan eta, itzuli zenean, ez zuen ezagutzen. Hildakoak eta fusilatuak izan ziren. Antiguoko osaba bat gerra sasoian hil zuten.
-
Emakumeek antolaturiko diru-bilketak
Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia
Elvira Zipitria gaixotu egin zen bere azken urteetan eta Maria Dolores Agirrek askotan zaintzen zuen. Batez ere emakumeak biltzen hasi ziren, Donostiako dendarien dendetan, euskararen inguruko erabakiak hartu eta diru-bilketak egiteko.
-
Gerra etorri zenean
Lucio Urzelai Gantxegi (1922) Bergara
Soldadutza Nafarroako Piriniotan egin zuen. Gerra denboran Osintxun zegoen. Aita auzo-alkate zegoen, nazionalistekin. Aita espetxeratu eta ama bakarrik geratu zen etxeko dendan.
-
Abertzalea izateagatik arazoak
Domeke Elexpuru Altube (1919) Aramaio
Domeke fitxatuta zegoen udaletxean, abertzaleen propaganda banatzeagatik, eta kartzela-mehatxua jaso zuen “Orden Público”tik.


