Errepresioa

  • Itziar Andonegi Santanderren preso zegoen anaia bisitatzen I

    Itziar Andonegi Sustaeta (1920) Mutriku

    Santanderren preso zegoen anaia bisitatzeko salbokonduktoa nola lortu zuen. Trenbidetik oinez nola joan ziren. Zentinelen kontrolak harrapatu baino lehen ikusi zuen anaia.

  • Itziar Andonegi Santanderren preso zegoen anaia bisitatzen II

    Itziar Andonegi Sustaeta (1920) Mutriku

    Bilbotik Santanderrera trenean, anaia bisitatzeko. Derrigorrez soldadu izan behar zirenen jarrera eta erreketeena oso ezberdina zen.

  • Itziar Andonegi Egaña fabrikan gerrako dominak egiten zituzten

    Itziar Andonegi Sustaeta (1920) Mutriku

    Gerra garaian, Egaña fabrikan gerrako dominak egiten zituzten. Saturrarango presoek margotzen zituzten dominak. Aita gerratik itzuli arte egin zuen bertan lan. Jostea asko gustatzen zitzaion.

  • Itziar Andonegi Gerratik bueltan Ondarretan preso

    Itziar Andonegi Sustaeta (1920) Mutriku

    Ama, 1939ko azaroan eta aita 1940ko gabon egunean bueltatu ziren Mutrikura. Gabon horiek pasa eta Ondarretan espetxeratu zuten 3 hilabetez. Guardia Zibila Mutrikura oinez joaten zen Debatik. Espetxetik irten eta Debara joan behar izaten zuen sinatzera.

  • Itziar Andonegi Saturrarango espetxeko presoak

    Itziar Andonegi Sustaeta (1920) Mutriku

    Saturrarango espetxera joaten ziren, presoei janaria eramatera. Kartzelan zeuden haurrak ez zituzten ikusten. Paquita Rico.

  • Itziar Andonegi Saturrarango espetxera janaria eramaten zuten

    Itziar Andonegi Sustaeta (1920) Mutriku

    Saturrarango espetxera janaria eramaten zuten bai Mutrikutik eta baita Ondarroatik ere.

  • Itziar Andonegi Saturrarango espetxea nolakoa zen

    Itziar Andonegi Sustaeta (1920) Mutriku

    Saturrarango espetxea nolakoa zen. Soldaduak zeuden. Dena gazteleraz.

  • Itziar Andonegi Alejandro San Juan Txikiren fusilamendua

    Itziar Andonegi Sustaeta (1920) Mutriku

    Alejandro San Juan Txikiren fusilamendua gogorra izan zen herriarentzat. Gizona nolakoa zen. Fusilatzeko arrazoi politikorik ez zegoen eta herriko norbaitek liskar pertsonal batengatik salatu zuela uste dute herrian.

  • Itziar Andonegi Tifusa 1940ko udan Saturrarango kartzelan

    Itziar Andonegi Sustaeta (1920) Mutriku

    Saturrarango espetxetan hiltzen ziren presoak zuzenean hilerrira eramaten zituzten. 1940ko uda oso beroa izan zen eta Saturraranen preso asko hil ziren tifusak jota. Hilerria handitzeko proiektu bat ere egon zen.

  • Benedikta Olazabal Senarraren ama, Ondarretan espetxeratua

    Benedikta Olazabal Bastida (1921) Mutriku

    Senarra gerra garaian atxilotu eta Ondarretan espetxeratu zuten. Handik, Ayun-era eraman zuten langileen batailoira. Bere ama, Susana Uranga, espetxean egon zen ere eta Imanolen besoetako ama Maria Barrueta izan zen.

  • Benedikta Olazabal Ayun-en langileen batailoian eta Gurutze Gorrian

    Benedikta Olazabal Bastida (1921) Mutriku

    Senarra, Ayun-era bidali zuten langileen batailoira. Eraikuntza-lanetan aritu zen baina ingelesez hitz egiten zuenez, Gurutze Gorrira aldatu zuten. Mutrikura itzuli zenean zuen itxuraz gogoratzen du.

  • Benedikta Olazabal Nazionalek, plazan ilea moztu zioten neska bati

    Benedikta Olazabal Bastida (1921) Mutriku

    Errepublikanoek, egoitzan beraien bandera zuten zintzilik. Beko plazan soldadu nazionalek emakume bati ilea moztu zioten eta beldur asko pasa zuten guztiek.

  • Benedikta Olazabal Soldaduei agur militarra egiten

    Benedikta Olazabal Bastida (1921) Mutriku

    Erdiko kaletik soldaduekin topo egiten zuenean, beldurra pasatzen zuen. Agur militarra egiten zien, badaezpada ere.

  • Benedikta Olazabal Alejandro San Juan Txikiren fusilamendua

    Benedikta Olazabal Bastida (1921) Mutriku

    Erdiko kalean espetxea zegoen. Alejandro San Juan Txiki bertan egon zen. Fusilamendua. Don Telesforok konfesatu zuen hil aurretik eta berak ezer ez zuela egin errepikatzen zuen behin eta berriz.

  • Benedikta Olazabal Alejandro San Juan Txikiren salatariak

    Benedikta Olazabal Bastida (1921) Mutriku

    Alejandro San Juan Txikiren salatariak hiru herritar izan ziren: Maturro, Pako Pertxal eta Gabilondo. Herrian oso gogorra izan zen bai salaketa baita fusilamendua ere.

  • Benedikta Olazabal Saturrarango kartzelako ume bat etxera eraman zuten I

    Benedikta Olazabal Bastida (1921) Mutriku

    Saturrarango kartzela ireki zutenean, herriko jendeak janaria eramaten zuen. Benedikta horretan nola hasi zen. Dolores izeneko emakume baten haurra etxera eraman zuten eta Bene izan zen bere ama besoetakoa. Ama kartzelatik atera zenean, Cartagenara bueltatu ziren.

  • Benedikta Olazabal Saturrarango kartzelako ume bat etxera eraman zuten II

    Benedikta Olazabal Bastida (1921) Mutriku

    Benedikta eta imanol ezkondu zirenean, eztei-bidaian Cartagenara joan ziren, Saturrarango kartzelan Benek hartutako besoetako umearen herrira. Hotelera gonbidatu zituzten bazkaltzera eta hasieran ez zieten utzi sartzen. Paquita Izco Gomez izan zen besoetako haurra.

  • Benedikta Olazabal Presoa sotoan utzi, marea igotzean itotzeko

    Benedikta Olazabal Bastida (1921) Mutriku

    Saturrarango kartzela nolakoa zen. Mojen zigorrak presoei. Sotoan utzi presoak, marea igotzean itotzeko.

  • Benedikta Olazabal Saturrarango kartzelara presoei janaria eramatera

    Benedikta Olazabal Bastida (1921) Mutriku

    Saturrarango presoak ikuste zituzten, baina burdin hesi haundi baten atzetik. Kartzelara joateko egiten zuten bidea. Ze janari eramaten zuen.

  • Benedikta Olazabal Bi urtez etxean ezkutuan bizitzen

    Benedikta Olazabal Bastida (1921) Mutriku

    Antonino aitonari buruz. Oso abertzalea zen. Nazionaletatik nola ihes egin zuen. Etxean ezkutuan bi urten bizitzen egon zen, armairu baten atzean zegoen zulo batean. Beste batzuetan, teilatupeko txori-etxeetan egoten zen.