Errepresioa

  • Mari Campos Kartzelatik ateratzean ama Mutrikun gelditu zen

    Mari Campos Roldan (1938) Mutriku

    Ama kartzelatik atera zenean, Ondarroara joan zen lanera, harategi batera. Gero Mutrikura itzuli zen eta neskame bezala lan egin zuen. Mari osaba-izebekin bizi zen.

  • Mari Campos Alargun, sei seme-alaba eta Saturraranen preso

    Mari Campos Roldan (1938) Mutriku

    Saturrarango kartzeko oroitzapen oso gutxi ditu, ez du gogoratzen gaizki pasatu zuenik. Beste ahizpa bat Madrileko umezurztegi batean egon zen. Ama atxilotu eta Saturraranera eraman zutenerako alarguna zen eta sei seme-alaba zituen. Aita fusilatu egin zuten.

  • Mari Campos Saturrarango kartzelako oroitzapenik ez

    Mari Campos Roldan (1938) Mutriku

    Saturrarango kartzelako oroitzapenik ez du ia. Kontatu diotena daki.

  • Mari Campos Kartzelatik ateratzean, ezin herrira bueltatu

    Mari Campos Roldan (1938) Mutriku

    Carmina Merodio, Saturrarango espetxean egon eta gero bere herrira itzuli zen eta atxilotu eta Martutenera bidali zuten. Antza, kasu batzuetan ezin izaten zuten beraien herrira bueltatu.

  • Manuel Goenaga Saturraranen milizianoen instrukzioak

    Manuel Goenaga Osa (1923) Mutriku

    Saturraranen, soldaduak egon ziren gerra hasi aurretik. Armak nola erabili ikasten zuten bertan. Gerra ostean, kartzela bihurtu zuten.

  • Manuel Goenaga Emakumeei ilea mozten zieten zigor bezala

    Manuel Goenaga Osa (1923) Mutriku

    Zigor bezala emakumeei ilea mozten zitzaien. Soldaduen lekuak garbitzera behartzen zituzten asko ere.

  • Manuel Goenaga Salaketak eta fusilamenduak

    Manuel Goenaga Osa (1923) Mutriku

    Herrian fusilatutako beste gizon bati buruz hitz egiten du. Gizon errepublikarra eta intelektuala. Herrian esaten zen Villa Dionisiako norbaitek salatu zuela eta horregatik fusilatu zutela.

  • Aurora Manterola 1500 pezetako isuna semeak gudari izateagatik

    Aurora Manterola Burgaña (1942) Mutriku

    Auroraren aitonak, bost seme gerrako gudari izateagatik, zortzi egunetan ordaindu behar zuen 1500 pezetako isuna jaso zuen. Antipatriota bezala izendatua izan zen. Dokumentu ofizialak erakusten ditu.

  • Aurora Manterola Karlistetatik ezkutatzen etxeko ganbaran

    Aurora Manterola Burgaña (1942) Mutriku

    Etxeko emakumeei ilea moztu zieten gerra garaian. Egunero karlistak etxera joaten ziren, emakumeak kalera ateratzera zigor bezala. Aurora izeneko izeba, ganbaran ezkutatzen zen arrantzako sare eta otarren atzean. Gaixotu eta Eibarko ospitale batera eraman zuten baina 20 urterekin hil zen. Aitona ere, semeak abertzaleak zirelako 1500 pezetako isuna ordaindu eta sei hilabetetara hil zen.

  • Aurora Manterola Umiliazioak gerra galdu zutenei

    Aurora Manterola Burgaña (1942) Mutriku

    Gerra garaian, abertzaleak izateagatik jasandako zigorrak eta umiliazioak. Karlistak etxera joaten ziren bila.

  • Kontxi Urkiri Aita, Sasetako Langile Bataioilian

    Kontxi Urkiri Altzibar (1942) Mutriku

    Gernikako bonbardaketan aita Gernikan zegoen eta menditik ihes egin behar izan zuen. Bilbo jausi zenean, Kontxiren aita Saseta Langileen Batailoian egon zen hiru urtez lanean, Llerenan, Extremaduran. Mutrikura bueltatu zenean, igandero joan behar zuen kuartelera sinatzera. Extremaduran bideak egiten ibili ziren eta hildako ugari egon ziren. Bide ertzean hilobiratzen zituzten.

  • Kontxi Urkiri Osaba Ondarretan fusilatua

    Kontxi Urkiri Altzibar (1942) Mutriku

    Baserri ondotik pasatzen ziren tropak. Kontxiren izeba baten senarra, Tomas Rodriguez, fusilatu egin zuten. Ika-mikaren baten ondorioz Ondarretara eraman zuten preso eta han fusilatu zuten.

  • Juanita Olariaga Gerrarengatik ihesi Berangora eta aita kartzelara

    Juanita Olariaga Esturo (1928) Amorebieta-Etxano

    Berangora joan ziren gerra hasi zenean. Aterpetxeak eraikitzen zituzten, bonbardaketetarako. Aitaren anai bat desargertu zen gerran. Aita kartzelan izan zuten bolada batez, gerra garaian. Tximeleta beltzak zorte txarra ematen duela kontatzen du.

  • Elias Euba Osaba fraidea fusilatu egin zuten

    Elias Euba Irakulis (1920) Amorebieta-Etxano

    Bere aitaren anai bat, fraidea, hil egin zuten milizianoek; bera eta komentuko fraide guztiak. Errusiarrak omen ziren miliziano haiek.

  • Mari Tere Areitioaurtena Hildakoak kamioira botatzen

    Mari Tere Areitioaurtena Bikandi (1930) Elias Euba Irakulis (1920) Amorebieta-Etxano

    Lezaman bondartatu egin zituzten. Hildakoak kamioira botatzen aritu behar izan zuen. Garaiko bizilagunak, ama-semeak eta moja, hil ziren.

  • 1426 Oiartzunen arrasatearrak fusilatu

    Joxe Arriaran Aranburu (1926) Arrasate

    Osabarekin batera hiru abade fusilatu zituzten Oiartzunen. Hirurak ezagutzen zituen Joxek.

  • Elias Euba Presoak sendatu eta gero fusilatu

    Elias Euba Irakulis (1920) Amorebieta-Etxano

    Reusen (Katalunia) egon zen gero. Presoak ospitalean izaten zituzten zauriak sendatzen, gero fusilatzeko.

  • Elias Euba Iheslari bat hil zutenekoa

    Elias Euba Irakulis (1920) Amorebieta-Etxano

    Andorrarekin mugan zeudela, hango nekazari batek jakinarazi zien euren etxeko sabaian gizonezko bat zegoela. Hiru boluntario joan eta han bertan hil zuten.

  • 672 Don Zelestino apaiza fusilatu zutenekoa

    Mariano Elustondo Aizpiri (1912) Elgoibar

    Fusilamenduak egon ziren herrian. Gloriak (Marianoren emazteak) don Zelestino abadea eta beste bi gizon fusilatzeko eramaten ikusi zituen.

  • 694 Gerra garaian hildako ezagunak

    Joxepa Aranberri Arostegi (1911) Agustina Arrizabalaga Eibar (1912) Elgoibar

    Inguruetan ezagun asko hil zituzten nazionalistak izateagatik: don Zelestino apaiza, Angel "Mutriku" igeltseroa... Alberto Epelde gerraostean atxilotu egin zuten; baina, ozta-ozta, libre utzi zuten.