Errepresioa
-
Langileen batailoilean lubakiak egiten, hildakoak ehorzten...
Juanito Arantzamendi Mugartegi (1916) Ondarroa
Miranda de Ebrotik Zaragozara bidali zituzten langileen batailoiarekin. Bertan gosea eta batez ere egarria pasa zuten. Pikatxoiarekin lurrean zuloak egiten zituzten ur bila. Zaragoza inguruan lubakiak prestatzen ibili ziren. Borroka egoten zenean, batailoiko langileek lurperatzen zituzten gorpuak. Lurperatu aurretik, gorpuan zerbait baliotsua zegoen begiratzen zen (dirua, kuttunak, urrezko hortzak...). Haizearen kontra lurperatzen ziren usaina ekiditeko.
-
Belchiteko erasoa; langileen batailoiko presoen baldintzak
Juanito Arantzamendi Mugartegi (1916) Ondarroa
Belchiten erasoa oso gogorra izan zen. Ez zen herria errea Gernikan bezala baina denak tirokatu zituzten. Bertan zegoen kiratsarekin gaixotu egin zen Juanito. Erasoren bat zegoenean, baliabide guztiak (garraioak, medikuak...) soldaduentzat ziren eta langileen batailoieko gizonentzat ez zegoen ezer.
-
Langileen batailoiko koroa
Juanito Arantzamendi Mugartegi (1916) Ondarroa
Langileen batailoiarekin nondik ibili zen. Fragan denbora asko egon ziren eta postari moduan ibili zen Juanito, konpainia ezberdinen artean mezuak bidaltzen. Koro bat sartu zuen Juanitok langileen batailoian. Apaiz batek janari pixka bat ematen zien elizan abestearen truke.
-
Langileen batailoiarekin Fragan
Juanito Arantzamendi Mugartegi (1916) Ondarroa
Elizan koroarekin abesteagatik, janari pixka bat ematen zien. Fragan zeudela, Franco pasa behar zen eta bidea izoztuta zegoenez, pikatxoiarekin ibili ziren izotza kentzen abarkak jantzita zituztela. Franco bi aldiz ikusi zuen.
-
Langileen batailoiarekin Kataluniaruntz
Juanito Arantzamendi Mugartegi (1916) Ondarroa
Fragatik Alcarraz-era joan ziren eta han alkatea lekeitiarra zen. Lleidan bi fronteak aurrez aurre egin zuten, baina Juanito eta bere batailoiak lubakiak egiten zituztenez aurretik joaten ziren.
-
Ebroko gudako kontakizunak
Juanito Arantzamendi Mugartegi (1916) Ondarroa
Ebroko gudan gertatutakoak kontatzen ditu. Juanitoren langileen batailoiak ingeniarien menpe lan egiten zuen. Ebroko gudan lapurreta asko egin zituzten. Hutsik zeuden etxeetan sartzen ziren. Ardo upel handietan itotako gorpuak zeuden. Vi Negre herrian zeudela, libre utzi zituzten egun batzuez baina ez janari ezta laguntzarik gabe. Familia baten etxean egon zen Juanito eta espinakak, ardoa eta gailetak eman zizkieten.
-
Gerra garaian lagunak egiten
Juanito Arantzamendi Mugartegi (1916) Ondarroa
Ebroko gudaren ostean kostaldera heldu ziren. Kataluniar gizon batekin adiskidetasun handia izan du azken 50 urteetan, bere alaba lagundu zuelako behin. Hiru egunetara Bartzelonara bidali behar zuten Juanito eta bizikleta bat lapurtu zuen familia hau agurtzeko.
-
Langileen batailoiko kontakizunak
Juanito Arantzamendi Mugartegi (1916) Ondarroa
Pancrudon zegoela, postari lanak egin zituen Juanitok, gudarientzat eskutitzak, paketeak eta medikamentuak eramaten. Kamioiren batek geratzen zuen batzuetan. Behin gaua kanpoan pasa behar izan zuen eta etxe batean lo egiteko eskatu zuen, bertan zeudenak erreketeengandik babestearen truke. Oso pobreak ziren etxe hartan baina jaten eman zieten. Gabean erreketeak agertu ziren eta aldendu egin zituzten. Inoiz ez du ahaztu emakume horien laguntza.
-
Disziplinazko langileen batailoia
Juanito Arantzamendi Mugartegi (1916) Ondarroa
Langileen batailoia bukatu eta Bilbora itzuli zen. Ondarroan pasatu zituen gabonak eta egun gutxitara bigarren batailoi batera joateko deitu zioten, Erronkarira. Bertan bideak egiten ibili ziren.
-
Basarriren langileen batailoiko kantak
Juanito Arantzamendi Mugartegi (1916) Ondarroa
Bigarren langileen batailoira bidali zutenean, Juanitok pentsatu zuen soldata jasoko zuela aurrekoagatik. Ezetz esan zioten, soldadua omen zelako. Juanito ez dago ados. 1942an bukatu zituen batailoietako lan guztiak. Basarrirekin batera ibili zen 2. langileen batailoian. Harek sortutako kantak abesten ditu.
-
Langileen bataioiarekin bideak egiten
Juanito Arantzamendi Mugartegi (1916) Ondarroa
Errenterian eta Oiartzunen zegoela, laguntza asko izan zuen herritarrengandik. Soldadu frankistak harritu egiten ziren, gorriek zuten laguntzaz. Oiartzunen Lekuonaren etxean egon zen. Bideak egiten zituzten (Langileen batailoiarekin).
-
Erronkarin bideak egiten langileen bataioiarekin
Juanito Arantzamendi Mugartegi (1916) Ondarroa
Erronkarin ere bideak egiten ibili ziren langileen bataoiarekin. Geroago omenaldi bat egin zieteten Bidagoitzen eta gizon batekin hitz egiten ari zela, honek Juanitori buruz hitz egiten zuela konturatu zen. Herritarren laguntza eta babesa beti izan zuten.
-
Barrakoietatik ihesi, gaua herrian pasatzeko
Juanito Arantzamendi Mugartegi (1916) Ondarroa
Langileen bataioian zeudela, soldaduek presoak ez ihes egiteko egoten ziren, Gabetan zerrenda pasatzen zuten barrakoietan. Zerrenda pasa ostean, barrakoitik irten, sasi artean jantzi eta Errenteriara jeisten ziren, bertako etxeetan lo egitera eta jatera.
-
Saturrarango espetxeko presoekin harremana
Juanito Arantzamendi Mugartegi (1916) Ondarroa
Saturrarango espetxeko emakumeen berri izan zuen 1.go langileen bataioitik bueltatu zenean. Presoei lanak enkargatzen zizkietela esan zion herriko emakume batek eta Juanitok jertse batzuk eskatu zizkion Pasion izeneko preso bateri. Espetxetik irten zenean, kontaktuan egon ziren Juanito berriz ere langileen bataioira bidali arte.
-
Berri txarrak lagunei ematen frontean
Juanito Arantzamendi Mugartegi (1916) Ondarroa
Ebron frentean zegoela Ondarroako emakume baten eskutitza jaso zuen (MIren Arrasate) eta esaten zion, berarekin frontean zegoen Tolosako mutil baten (Emilio Peñafiel) andregaia Saturrarango espetxean hil zela. Bienvenida Agirrezabala zuen izena.
-
Langileen bataioian egoteagatik soldatarik ez
Juanito Arantzamendi Mugartegi (1916) Ondarroa
Langileen bataioietan egon zirenek pentsio bat jasotzen dute baina Juanitok ez du jasotzen, soldadu bezala egon zelako esaten diotelako. Beste batzuei, ordea, eman zieten.
-
Langileen bataioian egondakoentzat omenaldia
Juanito Arantzamendi Mugartegi (1916) Ondarroa
Langileen bataioian egondako paperak eta dokumentuak gordeta dauzka eta hoien bitartez lagunei esan ahal izan die haien aitak noiz egon ziren bataioietan ere. Erronkarin berarekin bataioian egondako gizon baten semea ezagutu zuenekoa kontatzen du. Gero konturatu zen Erronkarin egin zieten omenaldian bataioian berarekin egondako batzuen seme-alabak ezagutu zituen. Fragako apaiza.
-
Musu emanagatik "zinta morea"
Arantxa Goia Artola (1940) Lezo
Nobiotan musu ematea gaizki ikusita zegoenez, inork musuka ikusiz gero katekistak zigortu egiten zuen jendea zinta more batekin, eta mezan lehenengo ilaran jartzen zituen, egindakoa denek jakiteko.
-
Bere neba eta Serrano medikua nola libratu ziren fusilatzetik
Frantziska Egiguren Bereziartua (1924) Iurreta
Durangoko Legorburu medikuaren etxean egon zen neskame. Gerra garaian Durangon geratu zen mediku bakarra zen. Amaren medikua Serrano zen eta hark lagunduta jaio omen ziren zazpi neba-arrebak. Serrano medikua bere nebarekin batera harrapatu zuten gerratean eta fusilatzeko puntuan egon ziren. Serrano libre utzi zuten eta neba lan-batailoietara bidali zuten. Azkenean, erreketeetan sartu zen. Gerra sasoian jatekorik ez zuten eta ejertzituak ematen zien jatekoa.
-
Gerra sasoiko bizipenak: familia sakabantuta, Arriandiko maistraren eskutitza...
Frantziska Egiguren Bereziartua (1924) Iurreta
Gerra aurretik Zamudioko maistra euskaldun bat izan zuten Arriandiko eskolan. Gerra sasoian Bilbon egon zen kartzelan. Handik eskutitza bidali zuen, berari zuzenduta. Arriandiko amabirjinari kapa bat egiteko dirua batzeko eskatu zion. Kartzelan josi zion kapa eta prozesioa egin zuten Amabirjinari kapa jartzeko. Etxeko guztiak sakabanatuta egon ziren, baina maistrak nonbaitetik jakin zuen beraiek etxean zeudela. Ama, aizta bi gazteagoak eta neba bat zeuden etxean, baina 17 urteko neba "kamillero" moduan eraman zuten. Bi tropen erdian zeuden eta gauez Durango aldera eramaten zituzten. Jateko eskasia izan zuten. Horrela pasa zuten 1937 urtea. Aitaren berririk ez zuten izan urtebetean. Aita izebaren etxera joan zen, baina baserria bonba batek txikitu zuen izeba bertan zela. Anaia nagusiena Francoren tropekin ibili zen, soldadutza amaitzear harrapatu zutelako, eta bi anaia gazteagoek ez zuten boluntario gisa joan nahi izan, anaiaren kontra ez aritzeko. Bietako bat preso hartu zuten eta Bilbon egon zen fusilatzeko puntuan, Arriandiko maistraren antzera. Durangoko medikuari esker salbatu ziren.


