Errepresioa

  • patxi-etxeberria Txomin garmendia atxilotu zutenekoa

    Patxi Etxeberria Zubiria (1930) Orio

    Soldadu zela bertsotan ibili zen Txomin, eta atxilotu egin zuten. Arantzazuko fraideei esker irten zela zioen berak.

  • Emilio Agirrebeitia Santanderren preso hartu zituzten

    Emilio Agirrebeitia Lasuen (1917) Berriz

    Nazionalek harrapatu zituzten Santanderren eta kamioietan Laredora eraman zituzten. Sekulako irainak botatzen zizkieten. Fusilatu egingo zituztela uste zuten. "Cara al sol" abesteko esan zieten, baina beraiek ez zekiten zer zen ere. Handik batzuk Bilbora eraman zituzten eta beste batzuk Santoñako kartzelara.

  • Emilio Agirrebeitia Gerra zibilean preso hartu zituzteneko bizipenak

    Emilio Agirrebeitia Lasuen (1917) Berriz

    Gerra sasoian Soto-Iruzen egon zeneko kontuak. Santoñako kartzelatik Santander kapitalera eraman zituzten. Gosez irten ziren eta ogia, ardoa eta esne kondentsatua hartu zituzten. Zenbaitzuen aitak, tartean berea, oinez joan ziren mendirik mendi eurak bisitatzera. Gerratean hiru urte egin zituen etxetik kanpo.

  • Emilio Agirrebeitia Nazionalen errepresioa kartzelan egon zirenean

    Emilio Agirrebeitia Lasuen (1917) Berriz

    Gerra sasoian preso egon zireneko bizipenak. Italiarrak joan eta gero komandante batzuk etorri ziren. Kartzelatik ateratzen ziren guztiak fusilatu egin zituztela jakin zuten eta beldurrez egon ziren. Behin lagun bati komandantziara deitu zioten eta aurpegia apurtuta itzuli zen. Gernika eta Durango nork bonbardatu zituen galdetu zioten. Gero berari deitu zioten eta berak erdizka eman zituen erantzunak, kolperik ez jasotzearren.

  • Emilio Agirrebeitia Santanderretik Iruñera nazionalekin

    Emilio Agirrebeitia Lasuen (1917) Berriz

    Gerra sasoian preso egon zireneko bizipenak. Santanderretik sarjentu batekin Iruñera joan behar zirela esan zieten. Ogia, esne kondentsatua eta ura hartu zituzten. Ezagun bat ikusi zuten eta etxekoei euren berri emateko eskatu zioten. Iruñeko kuartel batera eraman zituzten. Castillo plazan falangistak eta karlistak. Militarren txapela. Neskak, "margaritak". Orduko bizipenak.

  • Emilio Agirrebeitia Franco Iruñean, frankista nafarrei harrera egiten

    Emilio Agirrebeitia Lasuen (1917) Berriz

    Gerra zibileko kontuak. Nazionalek Iruñera eraman zituzten eta han militar jantzia eman zieten, desfilatu egin behar zutela eta. Besteak beste, Franco etorri zen nafarrei ("Los conquistadores del Norte", Lemoako frontean ibilitakoak ) harrera egitera.

  • Emilio Agirrebeitia Castillo plazako ekitaldian hoteleko balkoia erori

    Emilio Agirrebeitia Lasuen (1917) Berriz

    Franco etorri zen Iruñera frankista nafarrei ("los conquistadores del norte") harrera egitera. Castillo plazan izan zen ekitaldia eta berak ere desfilean parte hartu zuen. Franco kioskoan. Jendez beteta ingurua. Hotel bateko balkoia erori egin zen, gainean emakumezko asko zegoenez, pisua hartu zuelako. Zintzilik geratu ziren neskak eta beraiek begira, ea zerbait ikusiko ote zuten.

  • Emilio Agirrebeitia Teruelen zauritu egin zuten; han zegoela amaitu zen gerra

    Emilio Agirrebeitia Lasuen (1917) Berriz

    Nazionalek Teruelera bidali zuten soldadu. Zauritu egin zuten bertan (La Muelan). Han zegoela bukatu zen gerra. Handik Valentziaraino oinez joan ziren. Terueleko bizipenak. Alfambran egon ziren. Gogor hartu zituzten, "rojos separatistas" zirela eta; mugimendu txikiena eginez gero, hil egingo zituztela esan zieten. Bilboko komandantea. Gauez zaintza egiten pasa zuten estutasuna. 1939ko urtarrilaren 10ean zero azpitik 38 gradu egin zituen.

  • Markesak fama ona Berrizen

    Mari Tere Alberdi Olabegoia (1944) Antonio Barajuen Oregi (1942) Berriz

    Berrizen inork ez du gaizki hitz egiten markesaren inguruan. Badirudi asko lagundu zuela herrian, bai alderdi batekoei eta bai bestekoei. Gudari batzuei ere lagundu zien kartzelatik irteten; esaterako, Imanol Oruemazagaren aitari.

  • Markesak herriari eman zion laguntza

    Mari Tere Alberdi Olabegoia (1944) Antonio Barajuen Oregi (1942) Berriz

    Gerra zibila hasi zenean markesak Berrizen zeuden. Senarra Madrilerantzat abiatu zen zer gertatzen ote zen ikustera eta bidean hil egin zuten. Emazteak, kontra egin beharrean, jendeari laguntzea erabaki zuen. Mari Tereren osaba bati ere kartzelatik irteten lagundu zion. Herrian hainbat familiari laguntza ekonomikoa ere eman zien.

  • Placida Azpitarte Aita kartzelatik ateratzeko, oiloa eta txitak opari

    Placida Azpitarte Egia (1915) Berriz

    Aita libre laga zuten. Evaristo Zabalak `Berdugo´ari oparia lagatzeko gomendatu zien, aita libratzeko eragin zezan, eta oiloa txitekin laga zioten. Anaia frankistekin ibili behar izan zen gerran.

  • Libe Garbizu Irazu Gona-frakak mendirako

    Libe Garbizu Irazu (1936) Pasaia

    Mendizalea izan da. Alpeetan ibili izan da. Senarra mendian ezagutu zuen. Hemezortzi urte ingururekin hasi zen mendira joaten. Tolosar batek dantzan erakusten zuen, Don Jesusek; desterratuta zeuden senar-emazte haiek. Mendira haiekin joaten hasi zen. Gona-frakak josi zituen mendirako. Gero senarrarekin-eta joaten zen.

  • Rosa Sistiaga Itzulera gogorra; langile batailoian osaba bat hil

    Rosa Sistiaga Iparragirre (1950) Pasaia

    Gerra bukatu arte egon ziren Frantzian amona eta haren hiru seme-alabak. Itzuli zirenean, oso egoera txarra topatu zuten. Langile batailoira eraman zuten Rosaren amaren anaietako bat eta bizi-baldintza txarren ondorioz, hil egin zen.

  • Mutrikuko kartzela

    Maria Dolores Arrizabalaga Mugerza (1927) Mutriku

    Guardia Zibila aitaren bila joan zen etxera eta Debara eraman zuten preso eta handik Mutrikuko kartzelara. Kokapena.

  • Rosario Arrizabalaga Erdiko kalean, kartzela

    Rosario Arrizabalaga Esnaola (1924) Mutriku

    Erdiko kalean kartzela egon zen. Etxearen izena. Aita bertan preso egon zen, nazionalak herrian sartu aurretik. Kokapena. Zaintzaileak herriko jendea ziren.

  • Norbait atxilotzean, manifestazioak herrian

    Maria Dolores Arrizabalaga Mugerza (1927) Mutriku

    Norbait atxilotzen zutenean, manifestazioak egiten ziren herrian. Ibilbidea.

  • Saturrarango espetxera bisitan

    Maria Dolores Arrizabalaga Mugerza (1927) Mutriku

    Aitak izara zuria eskegi zuen leihoan errepublikanoak herrian sartzean. Saturrarango espetxea, Eibarko izeba bat zegoen preso eta orduan hasi ziren joaten.

  • Saturrarango espetxera janaria eramatera

    Maria Dolores Arrizabalaga Mugerza (1927) Mutriku

    Saturrarango espetxea nolakoa zen. Mutrikutik jende asko joaten zen presoak bisitatzera. Esnea eta jatekoa eramaten zuten.

  • Itziar Andonegi Jarrera ona egiaztatzeko eta fusilatuak ez izateko txostenak

    Itziar Andonegi Sustaeta (1920) Mutriku

    Mutrikun gerran eta ondoren hil zituzten denak, herritarrek egindako salaketengatik gertatu ziren. Presoen jarrera ona ziurtatzeko txostenak eskatzen zituzten, fusilamendua saihesteko. Txosten negatiboak suntsitzen zituztenak bazeuden.

  • Itziar Andonegi Osaba, Saturraraneko kapilaua

    Itziar Andonegi Sustaeta (1920) Mutriku

    Osaba bat apaizaren laguntzailea zen Mutrikun baina azken hauteskundeetan botoa beste bati emateagatik zigortua izan zen eta Saturraranera bidali zuten kapilau gerra garaian. Espetxean egondako apaizei buruz hitz egiten dute. Osabaren heriotza.