Errepresioa
-
Saturrarango kartzelara janaria eramaten
Benigno Arrizabalaga Azpiazu (1934) Mutriku
Zortzi urterekin hasi zen Saturrarango kartzelara janaria eramaten. Ahal zutena sartzen zuten otarrean. Reinosako emakume bat egon zen beraienean bizitzen, familiakoren bat ere preso zuelako.
-
Saturrarango kartzelako presoak bisitatzen
Benigno Arrizabalaga Azpiazu (1934) Mutriku
Saturrarango presoek eskulanak egiten zituzten. Kartzelara pare bat aldiz sartu zen presoekin egoteko. Benigno bakarrik joaten zen kartzelara. Anaiak bideak eraikitzen zituen, "Regiones Devastadas"-ekin.
-
Tetuan baserrian kartzelako atezaina bizi zen
Jose Luis Arakistain Jainaga (1928) Mutriku
Saturraranera presoak eramango zituztela jakin zutenekoa. Haien baserriak etxebizitza huts bat zuen eta bertan kartzelako atezaina, Teodoro, biziko zela esan zieten. Hamahiru txerri zituzten baserrian eta patata azala ematen zieten jateko.
-
Saturrarango kartzelan patata azalak batzen
Jose Luis Arakistain Jainaga (1928) Mutriku
Saturrarango kartzelan sobratzen ziren patata azalak hartzen zituzten, txerriei jaten emateko. Kartzela barrura sartzen zenean, presoek leihoetatik agurtzen zuten Jose Luis.
-
Saturraranen preso zegoen maistraren eskolak I
Jose Luis Arakistain Jainaga (1928) Mutriku
Saturrararen preso zegoen emakume maistra bat, egunero kartzelatik ateratzen zen klaseak emateko. Jose Luisen maistra izan zen.
-
Saturraranen preso zegoen maistraren eskolak II
Benigno Arrizabalaga Azpiazu (1934) Mutriku
Eskolara nora joan zen. Saturraranen preso zegoen maistra batek klaseak ematen zituen. Gaztelaniaz ikasi zuen berarekin.
-
Saturraranen ama preso zituzten umeekin harremana
Jose Luis Arakistain Jainaga (1928) Benigno Arrizabalaga Azpiazu (1934) Mutriku
Saturrarango emakume presoen semeak Mutrikun bizi ziren eta haiekin gaztelaniaz hitz egiten zuten. Antonio, Mariano, Pizarro... gehienak inguruetan bizitzen gelditu ziren eta baserrietan lan egiten zuten janariaren truke.
-
Saturraranen preso zegoen maistraren eskolak III
Jose Luis Arakistain Jainaga (1928) Mutriku
Mijoako haurrak joaten ziren Saturrarango presoaren eskolak hartzera. Sei edo zazpi haur biltzen ziren.
-
Saturrarango presoak eta haien seme-alabak I
Jose Luis Arakistain Jainaga (1928) Benigno Arrizabalaga Azpiazu (1934) Mutriku
Saturraranen preso egondako emakumeei buruz eta haien seme-alabei buruz hitz egiten dute.
-
Saturrarango kartzela
Benigno Arrizabalaga Azpiazu (1934) Mutriku
Saturrarango kartzelara janaria eramaten zuenean, gauzak garitako ate ondoan uzten zituen. Sare bat zegoen presoak eta herritarrak bereizteko.
-
Saturrarango presoak eta haien seme-alabak
Jose Luis Arakistain Jainaga (1928) Benigno Arrizabalaga Azpiazu (1934) Mutriku
Saturraranen preso zeuden emakume askoren seme-alabak Mutrikura joan ziren lanera. Euskaraz ikasten zuten denek. Presoekin zuten harremana.
-
Saturrarango presoak
Benigno Arrizabalaga Azpiazu (1934) Mutriku
Nola hasi ziren Saturrarango kartzelara janaria eramaten. Preso gehienak gazteak ziren. Hamazazpi urte zituen Teresa batekin harremana zuen Benignok. Nola jazten ziren.
-
Herritarren arteko salaketak
Jose Luis Arakistain Jainaga (1928) Benigno Arrizabalaga Azpiazu (1934) Mutriku
Herritarren artean salaketak egoten ziren.
-
Igandero Saturraranera preso bat bisitatu eta janaria eramatera
Enkarna Furundarena Goenaga (1919) Mutriku
Igandetan Saturrarango kartzelara joaten zen, preso bati (Ana) aste guztirako janaria eramatera. Autobusean joaten zen eta bisita gelan elkartzen ziren.
-
Saturrarango preso baten semearen ama pontekoa I
Enkarna Furundarena Goenaga (1919) Mutriku
Saturraranen bisitatzen zuen presoaren semearen amabitxia zen Enkarna. Leonardo zuen izena. Ama pontekoa izateko proposamena Teodorok egin zion, aitabitxi izango zenak. Herrian amabitxi egin ziren beste batzuk.
-
Saturrarango presoei jateko latak eramaten zituen
Enkarna Furundarena Goenaga (1919) Mutriku
Saturrarango kartzelako haur baten amabitxi egin zenean hasi zen igandero janaria eramatera joaten. Gehienbat latazko janaria eramaten zuen. Hogei urte zituen Enkarnak eta ordurako Loretxun taberna lan egiten zuen.
-
Loretxu tabernan soldaduak
Enkarna Furundarena Goenaga (1919) Mutriku
Presoak Saturraranera nola eramaten zituzten ez zuen inoiz ikusi. Loretxu tabernara soldadu italiarrak, alemanak, nafarrak, galiziarrak... egoten ziren.
-
Saturrarango preso baten semearen amapontekoa II
Enkarna Furundarena Goenaga (1919) Mutriku
Ana Arias deitzen zen Saturraranen bisitatzen zuen presoa; semea, Leonardo Dávila. Uste du senarra fusilatu egin zutela. Leonardoren ama pontekoa da Enkarna. Aita pontekoa, Leonardo, Saturrarango kartzelako errekadista izan zen.
-
Saturraranetik irten eta Mutrikun bizitzen gelditu ziren emakumeak
Enkarna Furundarena Goenaga (1919) Mutriku
Saturrarango kartzelako atezaina Teo deitzen zen eta Tetuan baserrian bizi ziren. Teodoro ordea, kartzelako errekadista zen. Presoak atera zituzten arte, kartzelara bisitan joaten zen. Libre gelditu ziren batzuk ( Maria, Carmiña, Juana "kastellania", Felipa "kastellania"...) Mutrikun gelditu ziren bizitzen.
-
Ana Arias, Saturraranen egondako presoa
Enkarna Furundarena Goenaga (1919) Mutriku
Teodorok eskaini zion Saturrarango kartzelako haur baten ama pontea izatea. Igandero joaten zen autobusean kartzelara. Presoak oso esker onekoak ziren. Ana Arias, jostuna zen. Enkarnak hariak eta materiala eramaten zizkion.


