Politika eta Franco
-
Gerraosteko fusilamenduak eta debekuak
Peli Fernandez de Romarategi Lanas (1922) Gasteiz
Gerra garaian, Santa Isabel hilerrian jendea fusilatzen zuten. Irratia ezkutuan entzuten zuten, debekatua baitzegoen.
-
Euskarazko mezak ematen hasi ziren Gasteizen
Felix Razkin Mendinueta (1947) Arbizu
Langile mugimenduan sartu zen Gasteizen. "Apaiz langileak". Garai hartan, 1967 inguruan, euskarazko mezak ematen hasi ziren Gasteizen; lantegietara lanera joandako euskaldun asko zeudelako. Ez zuten baimenik lortu. Gitarrarekin kantatzen zuten elizan.
-
Euskarazko eskolak ematen, Bar Pacon
Felix Razkin Mendinueta (1947) Arbizu
Euskarazko eskolak ematen ere hasi ziren. 20tik 8 inguru hasi ziren euskara irakasten, han eta hemen. Oñatibia apaizaren "método radiofónico) erabiltzen zuten. "Umandi"-ren gramatika ere bazegoen. 3 ikasle talde izan zituen. Manuel Iradier elkartean, Bar Pacon... behin atxilotu egin zuten.
-
Langile mugimenduan buru-belarri; martxoaren 3aren aurreko giroa
Felix Razkin Mendinueta (1947) Arbizu
Langile mugimenduan sartuta ibili zen buru-belarri, baina gero utzi egin zuen. Sindikatuak, grebak... martxoaren 3ko sarraskia ere gertutik ezagutu zuen. Grebak zergatik ziren azaltzen du. Sindikatuak ez ziren legezkoak. Plataforma bat sortu zuten soldata igoera eta lanordu gutxiago egitea lortzeko. Martxoaren 3aren aurreko grebak eta geldialdiak.
-
Burgosko prozesua
Felix Razkin Mendinueta (1947) Arbizu
Burgosko prozesua gertatu zenean, Tximist lantegian zegoen lanean. Juanito Zelaia ugazabak langileei grebara ateratzeko esan zien; euskaltzalea zen. Mario Onaindiarekin harremanetan zegoen Razkin, eta Burgosko prozesuan hiru heriotza-zigor jarri zizkioten Onaindiari, ETAko buruetako bat izaki. Amnistia nola iritsi zen.
-
Araotzen barnetegia egin, eta denak atxilotuta
Felix Razkin Mendinueta (1947) Arbizu
Araotzen (Oñatiko auzo bat) barnetegi bat antolatu zuten, euskara irakasteko. Bukatu zenean, Guardia Zibila joan zitzaien atxilotzera. Bera Gasteizen atxilotu zuen Polizia Nazionalak.
-
Gasteizko kartzelatik ihes egiteko prest
Felix Razkin Mendinueta (1947) Arbizu
Kartzelara eraman zituzten, baina ez denbora askorako. Ihes egiteko modua pentsatu zuten, eta dena prestatu. Franco joan zen Gasteizera, eta odol deliturik ez zutenak libre utzi zituzten.
-
Eskolara sartzerakoan "Cara al sol" kantatu behar
Damiana Belaustegi Jaio (1924) Mendata
Eskolara sartzerakoan, txapel gorria jantzita "Cara al sol" abestu behar. Berreñoko eskola txikia zen eta neska-mutilak elkarrekin egoten ziren. Maistra ona eduki zuten. Erdalduna zen. Berak ulertu ez arren, ez zituen zigortzen euskaraz berba egiteagatik. Ez zen asko joan eskolara. Anaiak gehiago joan ziren.
-
Olerti aldizkariari debekua
Santiago Onaindia Baseta (1909) Amoroto
Olerti aldizkaria ateratzeko baimenik ez zioten inoiz eman izan baina argitaratzen jarraitu zuen, harik eta 1970ean Madrildik gehiago ez argitaratzeko debekua jaso zuen arte. Euskal Herriko olerkari onenek idazten zutela bertan dio.
-
Frankismoaren eragina euskaltzaleengan
Santiago Onaindia Baseta (1909) Amoroto
Francok euskarazaleak eta idazleak zigortu zituela dio, gizartean kalterik gehien egiten dutelako. Jaurlaritzako agintari asko fraide izandakoak edo fraideekin ikasitakoak direla dio.
-
Eragozpenik ez euskaraz aritzeko
Santiago Onaindia Baseta (1909) Amoroto
Gaur errazagoa da ikastea. Kartzelan ez zuen eragozpenik izan ikasteko. Frankismoan jesuitak eta eskolapioak, oso zigortuak izan ziren; frantziskotarrak, ez hainbeste, ezta karmeldarrak ere. Euskararen alde aritzeko ez du eragozpenik izan.
-
Teresa Barrena maistrarekin Mendatako eskolan
Maria Angeles Gorriño Aranburu (1944) Mendata
Zazpi urterekin Mendatako eskolara hasi zen. Teresa Barrena zen maistra. Neskak eta mutilak aparte ibiltzen ziren. Goizean maistrak eta maisuak Espainiako bandera ateratzen zuten eta beraiek `Cara al sol´ edo `Viva España´ kantatu behar. Dotrina bakarrik ikasten zuten. Gaztelaniaz tutik ez zekitenez, lehenengo egunean asko ikasi zutela iruditzen zitzaien. Eskolara oinez joaten ziren, goizez eta arratsaldez.
-
Aita Zeruko Argiako idazle
Ixabel Zuaznabar Irulegi (1938) Lasarte-Oria
Aitak Zeruko Argian idazten zuen, eta paperak labean gordetzen zituen, ezkutatuta.
-
Osaba hil zuten
Ixabel Zuaznabar Irulegi (1938) Lasarte-Oria
Amaren anaia hil egin zuten gerra denboran, Bar Ihintza zuen, eta Bar España jartzera behartu zuten.
-
Gerra garaiko oroitzapenak: zaurituak, Franco, hegazkinak...
Maria Jesus Urkiola Soraluze (1930) Lasarte-Oria
Gerra zibileko kontuak ondo gogoratzen omen ditu. Euren aldameneko etxean eskola zegoen. Bera hara joan zen umetan. Gerra sasoian zaurituak eramaten zituzten bertara. Orduko bizipenak: eskua jaso behar eskolan, Francoren etorrerak... Tiroketak eta bonbak zirenean, behera jaisten ziren. Bost urte eta erdi zituen orduan. Gauza asko ikusten zituzten, baina isilik egon behar.
-
Berak euskarari eutsi dio, baina beste askok ez
Martina Iturrioz Lazkano (1933) Lasarte-Oria
Lasarten euskaldun asko zen garai batean, baina, euskara debekatuta egon zenez, jendeak ez zuen ikasi eta askok pena du orain. Adibide moduan, Donostiako lagun bat aipatzen du, euskaraz ulertu bai, baina hitz egiten ez dakiena. Haren aita kartzelan egona zen gerra sasoian. Franco etortzen zenean, kartzelan sartzen zuten, egonaldiak irauten zuen bitartean.
-
Gerra aurretik dotrina euskaraz; gero gaztelaniaz
Kontxita Biain Biain (1928) Mari Tere Biain Iñurritegi (1928) Oñati
14 urtera arte ibili ziren eskolan. Gerraostean `Cara al sol´ abestu behar. Eskolan dena gaztelaniaz ikasi zuten. Gerra aurretik, jaunartzea egiteko, dotrina euskaraz ikasi zuten, baina gerraostean hura ere gaztelaniaz. Urtebete egin zuten mojekin eta gero eskola nazionaletara. Irakasle izan zituzten moja batzuk aipatzen dituzte.
-
Ez zen politikaz hitz egiten
Mertxe Altuna Iruretagoiena (1945) Lasarte-Oria
Mertxe gerraostean jaio bazen ere, bazuen osaba bat preso egondakoa. Ez zen haren inguruan hitz egiten, ezta gerraz ere, 'tabu' bat zen.
-
Cara al Sol eta Sacamantecas
Micaela Sasiain Ormazabal (1929) Lasarte-Oria
Urnietako eskolara joaten zen eskolara, eta 'Cara al Sol' abesten zuten. Maistrak Francisca zuen izena. Hogei bat ume egoten ziren eskolan, baina neskak eta mutilak bananduta. Egun batean, eskolako kide batek Sacamantecas ikusi zuela kontatu zuen, eta bakoitzari etxera laguntzen zion ordutik.
-
Zubietan gerrateko zangak
Inaxio Otaegi Otaegi (1937) Lasarte-Oria
Urnieta gehiago zigortu zuten gerra garaian Lasarten baino. Bazen familia bat bereziki zigortu zutena, 'gorriak' zirelako. Bada talde bat gerra garaiko kontuak aztertzen ari dena, eta Zubietan zanga bat zegoela jakin dute haiei esker. Askotan joaten ziren hara ganaduarekin.


