Euskara eta politika

  • Mikel Zalbide Elhuyar-en sorrera; fisikaren inguruko lehen liburua

    Mikel Zalbide Elustondo (1951) Donostia

    Ingeniaritza eskolan zebilela, ikasten ari zirena euskaraz nola esango litzatekeen pentsatzen hasi ziren. Horren harira, ikasle batzuk eta jada ikasketak amaituta zituzten Andoni Sagarna eta Luis Bandres larunbatero jesuiten "Círculo San Ignacio"n batzen ziren. Lokala uzten zieten jesuitek. Arzallus jesuita zegoen tartean, EUTGn arte irakasle zena. Horrela sortu zen Elhuyar. Hasieran ez zuten izenik. 1976 inguruan fisikaren inguruko liburu bat prestatu zuten, EKT (Euskal Kultur Taldea) izenarekin. Parte Zaharrean zegoen arkitekto bulego batean pasa zieten makinaz liburua, doan.

  • Joxe Usabiaga Ikastolaren sorreran ibilia

    Joxe Usabiaga Beloki (1943) Lasarte-Oria

    Ikastolaren sorreran ibili zen. Luis Tapia lehengusua eta biak ibili ziren ikastola eraikitzeko lurra markatzen. Azpitarte apaizak bultzatu zuen ikastola. Elizaren babesean errazago egiten ziren gauzak.

  • Joxe Usabiaga Euskararen alde gehiago egin beharra

    Joxe Usabiaga Beloki (1943) Lasarte-Oria

    Ikastola sortzeak zer ekarri zuen Lasartera: euskara lantzea eta ondorengoek euskaraz ikasi ahal izatea. Seme-alabak ikastolan ibili ziren. Aurretik euskara etxeko hizkuntza zen soilik; kalean gaztelaniaz. Gaur egun oraindik kili-kolo ikusten du euskararen egoera Lasarten. Gehiago egin beharra dagoela uste du.

  • Joxe Usabiaga Gurasoek jarri zuten dirua ikastola egiteko lur-saila erosteko

    Joxe Usabiaga Beloki (1943) Lasarte-Oria

    Ikastolako guraso elkartean egon zen. Hasieretan gela batean hasi zen ikastola nola-hala. Gurasoek dirua jarri eta lur-saila erosi ostean, ikastolaren eraikin berria egin zen. Eskulana ere askotan beraiek egiten zuten, gastuak murrizte aldera.

  • Migel Alkaraz Enpresako lanik txarrenak euskaldunentzat

    Migel Alkaraz Luzuriaga (1942) Pasaia

    Euskara oso aberatsa baserritarrek zeukatela dio. Maisuak frankistak ziren. Gogoan dauka berak lan egiten zuen enpresan lanik txarrenak euskaldunentzat izaten zirela.

  • Jose Ramon Gantxegi Euskarazko hitzak onartzeko, itzulpena aurkeztu behar Gobernuaren delegazioan

    Jose Ramon Gantxegi Gallastegi (1947) Bergara

    Kanta baten euskarazko hitzak onartzeko, gaztelaniara itzulita aurkeztu behar izaten ziren Espainiako Gobernuaren delegazioan. Gogoan du behin Elkororekin joan zela. "El burro y el águila real". Orduko kontuak.

  • Jose Ramon Gantxegi Euskararen edo euskal kulturaren inguruko ekitaldi guztietara

    Jose Ramon Gantxegi Gallastegi (1947) Bergara

    "Juventudes Parroquiales" taldean ibili zen, baina denbora gutxian. Orduko giro politiko-sozialari aurre egitea zen beraien helburua. Euskararen edo euskal kulturaren inguruko ekitaldi guztietara joaten ziren, beste herri batzuetara ere bai. Gogoan du 1970 inguruan Ataunen Barandiarani egin zitzaion omenaldia

  • Bittor Gorrotxategi Tutik ere ez zekien gaztelaniaz, eskolan hasi zenean

    Bittor Gorrotxategi Zangitu (1948) Bergara

    Berak ez zekien tutik ere gaztelaniaz eskolan hasi zenean. Maisua erdalduna zen, baina jatorra. Ez zuen zigor askorik jasotzen, isil samarrik egoten zelako, baina debekatuta zegoen euskaraz egitea.

  • Felix Arroitajauregi Zinekluba Eibarko Arrate Kultur Elkartean III

    Felix Arroitajauregi Altuna (1940) Eibar

    "Calle Mayor" filma izan zen euskaraz lehenengo aldiz aurkeztu zen filma Arrate Kultur Elkartean. Aurkezpena euskaraz izateak alde eta kotrako jarrerak izan zituen ikusleen artean.

  • 1612 Gerra aurreko euskarazko eskolak

    Itziar Arzelus Arrieta (1928) Donostia

    Etxaide kaleko ikastolara joan zen, hiru urterekin. Arantzazuko Amaren ikastola. Irakasle bere izeba bat zegoen, eta andereño Maxepa. Dena euskaraz ikasten zuten. Gerra hasi arte. Neska eta mutil elkarrekin gelan. Alde Zaharrean Muñoaren eskola zegoen.

  • arantza garaialde Emakumeek antolaturiko diru-bilketak

    Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia

    Elvira Zipitria gaixotu egin zen bere azken urteetan eta Maria Dolores Agirrek askotan zaintzen zuen. Batez ere emakumeak biltzen hasi ziren, Donostiako dendarien dendetan, euskararen inguruko erabakiak hartu eta diru-bilketak egiteko.

  • Iñaki Arriaran Jaiotzean Ignacio izena jarri zioten arren, beti Iñaki

    Iñaki Arriaran Muruamendiaraz (1946) Bergara

    Bera jaio zenean ez zuten uzten euskarazko izenik jartzen eta Ignacio jarri zioten. Baina etxean beti Iñaki izan da eta soldadutzan bakarrik deitzen zioten Ignacio. Behin epaitegira joan zen batean izena euskaratzera joan zen lagun batekin topo egin zuen eta berak ere aldatu egin zuen.

  • Iñaki Arriaran Euskarazko hitzak grabatzeko, baimena behar

    Iñaki Arriaran Muruamendiaraz (1946) Bergara

    Abestien hitzak, grabatzeko baldin baziren, "Información y Turismo"ra bidali behar izaten ziren, baimena lortzeko. Bakarka atera zuen diskorako zazpi letra bidali zituen; bost onartu zizkioten eta bi kanpoan utzi.

  • Arantzazu Narbaiza Aranzadi Ikastola: irakasleak 1973an

    Arantzazu Narbaiza Erdabide (1950) Bergara

    Bergarako Ikastolan lanean hasi zenean berarekin batera zeuden beste irakasleak ekartzen ditu gogora: Izaskun, Pili, Karmentxu, Kontxita, Maria Victoria, Lide, Don Jose, Jazinto... Dominikoen errektore Fernando Etxeberria, ikastolako zuzendari izendatua izan zen. Mari Karmen Amasorrain eta Florita aipatzen ditu irakasleen artean baina, elkarrizketaren ostean argitu digunez, bi horiek hurrengo urtean hasi ziren ikastolan lanean. 

  • Maria Luisa Ruiz Eibarko ikastolako idazkari lanpostua lortzeko, ideologia politikoa izkutuan

    Maria Luisa Ruiz Arana (1934) Eibar

    Erbestetik bueltan Eibarren hasten zegoen ikastolako idazkari bezala nola hasi zen lanean. Ikastolan lanean hasi zenean, batzordeko inork ez zekien EMK-ko militantea zela eta jakin zenean, batzordekide batek esan zion lehenago jakin izan balu ez zela sartu izango idazkari bezala lan egitera.

  • Maria Luisa Ruiz Ostiraletan jai, bikotea bisitatzeko

    Maria Luisa Ruiz Arana (1934) Eibar

    Ikastolan lanean oso gustura aritu da. Bere bikote Jon Etxabe orduan abadea zen eta kartzelako azkenengo urtea Kataluniako abade-etxean egin zuen eta ostiralero joaten zen bera bisitatzera. Ikastolako bulegoa Markeskuan zegoen.

  • Dominika Madinabeitia Haurreskola gisa hasi zen euskarazko eskolak ematen

    Dominika Madinabeitia Elorza (1938) Eskoriatza

    Josu Oregi eta Jose Amilibia joan zitzaizkion Bergaratik bila, euskarazko eskolak emateko. Amilibiaren emazteak, Lide Mujikak (Oregi diote, baina Mujika da), eta Maria Victoria Arizmendik akademia zeukaten. Berea, euskarazkoa, haurreskola gisa hasi zen.

  • Luis Mari Intxaurrandieta Agustina Lizarazu maistra zuen amona

    Luis Mari Intxaurrandieta Aizpurua (1946) Lezo

    Baliabiderik ez zuten familietako haurrei eskolak ematen zizkien etxean bertan. Bi zatitan banatuta zegoen etxabe hura: zati batean aitaren aroztegia zegoen eta, bestean, Kale Nagusira ematen zuen "Auxilio social" zeritzon amonaren lokala.

  • Luis Mari Intxaurrandieta Lehenengo euskarazko eskola Manuela Larrearena

    Luis Mari Intxaurrandieta Aizpurua (1946) Lezo

    Manuela Larreak jarri zuen Lezon lehenengo euskarazko eskola. Euskara hutsean ematen zituen eskolak. Zer erakusten zuen kontatzen du.

  • Luis Mari Intxaurrandieta Euskaraz aritzeko beldurrez

    Luis Mari Intxaurrandieta Aizpurua (1946) Lezo

    Garai hartako beldurra du hizpide. Aita atxilotua izan zirela kontatzen du; osaba ere ihesean ibili zen. Nahiz eta lagun artean euskaraz egin, debekatuta zegoenez, beldurrez ibiltzen zirela dauka gogoan. Euskaraz bizi ziren etxean.