Euskara eta politika
-
Euskal musikaren zentsura
Alfonso Guilló González (1953) Elgoibar
Antton Aranburuk Koskaren kanten hitzak idazten zituen, haiek emandako silabak emanez. Zuzenean jotzeko ez, baina disko grabatzerako orduan, abestiek zentsura pasa behar zuten. Zuzenekoetan, gobernadore zibilaren baimena behar izaten zuten.
-
Elgoibarko ikastolako hasierako irakasleak
Alfonso Guilló González (1953) Elgoibar
Elgoibarko ikastolako hasierako irakasleak: Nekane Iturbe, Nekane Zubiaurre, Marixabel Mujika, Edurne Lasa, Antton Aranburu, Txomin Urdanpilleta, Angel (Ugarteburu), Andres (Alberdi), Iñazio, Mari Kruz Intxausti, Koldo Leibar, Jose Luis Murgoitio...
-
Elgoibarko ikastola eta gurasoen inplikazioa
Alfonso Guilló González (1953) Elgoibar
Elgoibarko ikastolan, gurasoek egindako lana handia izan zen: lokalak bilatu, irakasleak kontratatu, kooperatiba sortu... Guraso guztiek sinatu zuten, kontzientzia handiagoa izateko proiektuaren aurrean. 1979an, ikastolako eraikin berria zabaldu zen. Herri guztia zegoen ikastolaren alde.
-
Elgoibarko ikastolako lehenengo zuzendariak
Alfonso Guilló González (1953) Elgoibar
Hasiera batean, Elgoibarko Ikastola eta Elgoibarko Izarrak elkarrekin lan egiten zuten baina gutxinaka banatzen joan ziren. Jesus Bilbao, lehenengo zuzendaria.
-
Aubixako aterpetxea: helburua
Alfonso Guilló González (1953) Elgoibar
Aubixako aterpetxean egiten ziren jolasak. Helburu nagusia, ikastolatik kanpo euskaraz egiten jarraitzea zen. Ikastolako haur gehienak euskaldun familiakoak ziren.
-
Ikastolako liburuak, hasieran gaztelaniaz
Alfonso Guilló González (1953) Elgoibar
Elgoibarko ikastolaren hasieretan, material guztia gaztelaniaz zen baina poliki-poliki aldatzen doa. Saioka.
-
Kilometroak 1996 Elgoibarren
Alfonso Guilló González (1953) Elgoibar
Ikastolen publifikazioan, Elgoibarko ikastola ez zen publikora aldatu eta krisi handi batean sartu zen. Kilometroak Elgoibarren.
-
Elgoibarko ikastolagatik lan egindakoak
Alfonso Guilló González (1953) Elgoibar
Elgoibarko ikastolan parte hartu duten pertsona klabeak: Felix Etxeberria eta "Plaentxi"; lehenengo guraso taldea, ikastolako eta gau-eskolako irakasleak, ikasleak eta Elgoibarko herria.
-
Eibarko ikastolaren sorrerako irakaslea
Angel Ugarteburu Meabebasterretxea (1942) Berriatua
Eibarko ikastolan hasi zen lanean Serafin Basauri, Margarita Murgizu, Juan San Martin eta Imanol Laspiurrekin. Sei urtez lan egin zuen Eibarren.
-
Eibarko ikastola: hasierako kokapenak
Angel Ugarteburu Meabebasterretxea (1942) Berriatua
Hasierako Eibarko ikastola herri guztitik sakabanatuta zegoen: Zezenbiden, Urkin, elizako lokaletan, karmeldarretan... Ikasle kopurua oso azkar handitu zenez, ikastola handi bat eraikitzeko beharra sortu zen. Bilerak.
-
Eibarko ikastola: Iturbururen kokapena
Angel Ugarteburu Meabebasterretxea (1942) Berriatua
Eibarko ikastola berria mendian eraikitzeko erabakiaren zergatia. Juan San Martinentzat urrutiegi zegoen. Arkitektoak, ikastolako diseinuan irakasleen beharrak kontuan hartu zituen. Materialaren bilketa.
-
Eibarko ikastolako hasierako irakasleak
Angel Ugarteburu Meabebasterretxea (1942) Berriatua
1972an hasi zen Eibarko ikastolan lanean. Zezenbiden ibilitako irakasleak: Maria Jesus Garetxana, Margarita Murgizu, Juan Mari Perez, Kontxi Mandiola, Libe Sarasua, Jon Elkoro, Imanol (Laspiur)...
-
Haurrentzat euskarazko ipuinak eta liburuxkak sortzen I
Angel Ugarteburu Meabebasterretxea (1942) Berriatua
Lanetik kanpo, Angelek etxean ikasgelan irakurtzeko ipuinak idazten zituen. "Ipuinak eta egiak" deitzen ziren liburuxkak. Jose Luis Murgoitioren marrazkiak.
-
Haurrentzat euskarazko ipuinak eta liburuxkak sortzen II
Angel Ugarteburu Meabebasterretxea (1942) Berriatua
Haurrentzat ez zegoen material egokirik euskaraz. Angelek ipuinak sortu eta liburuxketan bildu zituen. Izenburuak. Berak eta Jose Mari Sagarnak sortutako bertso bat abeste du. Margarita Murgizu.
-
Falangeko udalekuak
Angel Ugarteburu Meabebasterretxea (1942) Berriatua
Milioiko eskolan gaztelaniaz ikasi zuen eta irakasle falangista zen. Falangeko udalekuak. Seminarioan ere gaztelaniaz egiten zuten eta gero jakin zuten abade asko euskaldunak zirela.
-
Ikastolako ikasgaiak
Angel Ugarteburu Meabebasterretxea (1942) Berriatua
Hasierako Eibarko ikastolako ikasgaiak: euskal kultura, historia, gramatika, geografia, matematika, frantsesa... Euskal errodun ikasketak bermatzea zen helburu nagusia.
-
Elgoibarko ikastolan lanean
Angel Ugarteburu Meabebasterretxea (1942) Berriatua
1978an hasi zen Elgoibarko ikastolan lanean. Letamendiaren testuliburua erabiltzen zuten. Andres (Alberdik) eta Anjelek, erdarakaden liburu bat argitaratu zuten.
-
Ikastolen publifikazioa
Angel Ugarteburu Meabebasterretxea (1942) Berriatua
Ikastolen publifikazioan, Elgoibarko Ikastolak kooperatiba izaten jarraitzea erabaki zuen. Kilometroak Elgoibarren.
-
Donostiako seminarioan euskal kulturarekin topo
Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia
Hamahiru urterekin Saturraranetik Donostiako seminariora joan zen. 500 pertsonatik gorako seminarioa zen hau. Euskararekin lehen kontaktua bertan izan zuen, Anton Garro apaizari esker, euskarazko literatura uzten baitzion irakurtzeko. Apaizen artean euskaltzaletasuna bizirik bazegoen ere, guztiz kontrako jendea ere bazen seminarioan.
-
Eskolan erdaraz eta etxean euskaraz
Mertxe Bilbao Bilbao (1929) Erandio
Valladolideko bi ahizpa izan zituzten maistra Erandiogoikoko eskolan (bata oso gaiztoa, bestea, aldiz, oso ona). Haren aholkuak gogoratzen ditu oraindik. Sei urtetik hamalaura ibili zen eskolan; erdaraz. Etxean, aitak behartzen zituzten euskaraz egitera. Radio Pirenaica entzuten zuten gurasoek, baina umeek ez. Eskolan instrukzioak eta kantak irakasten zizkieten; errepresio handia bizi izan zuten.