Euskara eta politika
-
Beretzat oso garrantzitsua da euskara
Getxo
Debekatuta zegoenez, izen legala nagusitan jarri behar izan zuen euskaraz.
-
Aita umea zenean, euskaraz egiteagatik belarrondokoa
Jokin Agirregoikoa Azkorra (1958) Getxo
Aita umea zenean, euskaraz egiteagatik guardia zibil batek belarrondokoa eman zion eta iraindu egin zuen.
-
"Hable en castellano"
Jokin Agirregoikoa Azkorra (1958) Getxo
Eskola publikoan, euskaraz egiteagatik zigorrik ez zieten jartzen, baina "hable en castellano" esan bai.
-
Euskara, "aldeanoen" kontua
Jokin Agirregoikoa Azkorra (1958) Getxo
Andra batek umearekin euskaraz zergatik egiten zuen galdetu zienekoa, "aldeanoen" kontua zela esanez.
-
Maisu eta maistra gaiztoak
Eugenia Eguen Bengoetxea (1936) Jose Manuel Jaio Madariaga (1932) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz
Eskolan zigortu egiten zituzten euskaraz hitz egiteagatik. Ez zuten gaztelaniaz ulertzen eta bertan ikasi zuten piska bat.
-
Euskaraz egiteagatik bi pezetako zigorra
Eugenia Eguen Bengoetxea (1936) Jose Manuel Jaio Madariaga (1932) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz
Abadearekin euskaraz hitz egiten zuten baina eskolan ez. Euskaraz hitz bat esateagatik, maistrak bi pezetako zigorra jarri zion.
-
Lizeotik oso prestatuta atera ziren
Migel Mari Torrea Etxabe (1966) Pasaia
Selektibitatearen zati bat euskaraz egin zuten eta presioa zegoela gogoratzen du, ikastolan egoteagatik zerbait demostratu beharra edo. Migel Marik unibertsitate ikasketak Madrilen egin zituen eta oso maila ona zuela gogoratzen du.
-
Euskararen egoera Euskal Herrira etorri zenean
Carlos Ruiz Garcés (1942) 101L - DSS2016
1957an etorri zen Carlos Bergarara. Frankismo garaia izan arren, bere inguruan denek euskaraz egiten zuten. Euskararen kontrako jarrerak ere bizi izan zituen. Euskara ikasteko erraztasunik ez zegoen, baina berak "belarriak zabal-zabalik" jarrita ikasi zuen.
-
Hemezortzi urtera arte lizeoan
Marixabel Agirre Ruiz (1967) Pasaia
Lizeoko 3. edo 4. promoziokoa da Marixabel. Bertara joan zirenean eraikina bukatu gabe zegoen. 7. mailan zegoela inauguratu zen lizeoa. Negua zen, eguraldi ona egiten zuen eta ikurrina jarri zutela gogoratzen du. Maila bakoitzeko bi gela zeuden. Lizeora autobusez igotzen ziren eta oinez jeitsi.
-
Antxoko hasierako ikastola
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
Behin Beraungo ikastolara joan zen ordezkapen bat egiteko. Antxoko (Trintxerpe esaten du elkarrizketatzaileak, baina Antxo da) hasierako ikastoletako bat musika eskolan zegoela uste du.
-
Euskaraz egiteagatik zigortuak
Margarita Arrizabalaga Lauzirika (1928) Ermua
Plazako eskolan ikasi zuen eta gero Berrizen kolegioan. Euskaraz ezin zuten hitz egin eta zigor asko jaso ditu horregatik. Etxean kopiaketak egin behar izaten zituen eta aita haserretu egiten zen. Zigor fisikorik ez du ezagutu.
-
Gizaburuagako eskola eta andereñoa
Gotzone Arostegi Bengoetxea (1961) Gizaburuaga
Gizaburuagako eskolara joan zen eskolara eta gero Lekeition. Bizikletan joaten ziren gehienetan. Mari Nieves Zaldunbide maistra gogoratzen du. Euskalduna bazen ere, gaztelaniaz egiten zien.
-
Gaztelaniaz ez jakitearen ondoriok
Gotzone Arostegi Bengoetxea (1961) Gizaburuaga
Neba txikia oraindik eskolaratua ez zegoen batean, kaletik guardia zibilek zerbait galdetu zioten eta gaztelaniaz ulertzen ez zuenez, eskolara eraman zuten maistrari kontuak eskatzeko.
-
Eskola frankismo garaian
Maria Angeles Aldekogarai Alastra (1951) Ea
Eskolan gaztelaniaz ikasten zuten baina doktrina euskaraz. "Cara al sol" abesten zuten egunero eta noizbehinka ikuskaritzakoak agertzen ziren eskolan.
-
Lezoko ikastolak: markesaren etxea eta prefabrikatua
Elena Mendia Epelde (1954) Lezo
1976an, Lezoko markesaren etxeko ikastolan hasi zen lanean, Lezoko eta Antxoko ikasleekin. Orduan, Pasaia Lizeoa deitzen zitzaion. 1972an hasi ziren pentsatzen nola elkartu badiako ikastolako ikasleak. Markesaren etxean eta ikastola prefabrikatuan izandako oroitzapenak kontatzen ditu.
-
Lezoko ikastolan egindako hitzaldia
Elena Mendia Epelde (1954) Jone Zabala Larrañaga (1952) Lezo
Behin, Lezoko ikastolan gurasoentzat antolatu zen hitzaldi bat ekartzen du gogora Jonek.
-
San Pedroko lehenengo ikastola
Joxeba Lasa Iriarte (1933) Pasaia
San Pedrora bizitzera joan zenean, euskara gutxi egiten zen han. Lehenengo ikastola Pilartxo Arratibelen etxean izan zen, gero beste lokal batzuetan, gero asiloan...
-
Ibon Fresnedo ikastolako lehendakaria
Joxeba Lasa Iriarte (1933) Pasaia
Joxeba elektrizista izan da eta San Pedroko ikastolan lantxoak egiten zituen debalde. Gurasoak beti zeuden laguntzeko prest. Ibon Fresnedo izan zen San Pedroko ikastolako zuzendaria.
-
Pasaiako ikastola klandestinoak: andereñoak
Joxeba Lasa Iriarte (1933) Pasaia
Ikastolan askotan klandestinoki ibiltzen ziren. Ikuskaritza zetorrela jakiten zutenean, haur batzuk etxera bidaltzen zituzten, tituludun gabeko irakasleak ateratzen zituzten... Pilartxok adibidez ez zuen titulurik. Beste andereño batzuk aipatzen ditu.
-
Euskararen alde lanean
Joxeba Lasa Iriarte (1933) Pasaia
Paco Iriartek euskal dantzak erakusten zituen Pasaian. Joxeba beti aritu da euskararen alde lanean, udaletxera joaten baimen bila... Andres Aramendi zen alkate lizeoa sortu zenean.


