Euskara eta politika
-
Loiola irratiaren hasiera
Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia
Kanpandegi kalean egiten zuten Loiola Irratiaren lanketa. Lizeoak ere bertan sartuta zeuden, eta horrela izan zuen Arantazuk honen berri. Gerardo Bujanda, Joxe Mari Etxebeste, Karmen Kristobal... izan ziren bertako partaide.
-
Umeak Loiola Irratiaren parte
Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia
Irratian emandako antzerkietako parte izaten ziren lizeoko ikasle gazteak.
-
Antzerki tradizionala vs. antzerki modernoa
Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia
Orokorrean oso antzerki tradizionala izaten zen Maria Dolores Agirreren taldekoak, euskal topiko asko zituena. Lan handia egin zuen Maria Doloresek zentsura zela eta. Donostian bertan Jarrai antzerki taldea ere bazen, beste obra mota bat oinarri zuena.
-
Antzerkia musutruk
Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia
Hasiera batean antzerki taldeak ez zuen dirurik jasotzen egindako lanagatik. Geroago Udala laguntza ematen hasi zen.
-
Bilerak Donostiako dendetan
Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia
Gogoan ditu Arantzak Donostian zeuden kapela eta zapata denda dotoreak. Askotan, bilerak denda hauen biltegietan izaten ziren, zentsura zela eta. Orixe hil zenean etxez etxe bildu zuten dirua.
-
Isilpeko ikastolak, klandestinitatean "onartuta"
Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia
Garai gogorrak izan ziren ikastolentzat Arantzaren haurtzaroko urteak, eta Elvira Zipitriarekin egindako ibilaldietan norbait hurbiltzekotan, polizia izan zitekela bazekiten umeek. Zipitriak, hala ere, klandestinitatearen barruan onarpen moduko bat lortu zuen "hizkuntza eskola" moduan.
-
Euskarazko Jaunartzeak
Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia
Elvira Zipitriak Jaunartzerako materiala euskaratu eta prestatu egin zuen, ondoren ikastolako ikasleek Jaunartzea egin zezaten. Santa Teresan egiten zuten denek.
-
"Euskara hire laguna"
Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia
Euskarazko eskolak ere eman zituen garai batean, Patxi Altunaren "euskara hire laguna" erabiliz. Hasiera batean lagunen artean hasi ziren euskara eskolak ematen, gero eremua zabaldu egin zuten. Bidasoa tabernan izaten ziren eskola hauek batzuetan.
-
Salbatore Mitxelena ezagutu zuenekoa
Pello Zabala Bengoetxea (1943) Amezketa
Franziskotar zenbaitek alde egin zuen Euskal Herritik, bertan bizi zen zentsura eta zapalkuntza zela eta, haien artean Salbatore Mitxelena eta Eugenio Agirretxe.
-
Jaendik Donostiara
Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia
Errepublika garaian oposaketa bidez lortu zuen Arantzaren amak irakaskuntzan lan egitea, baina Frankoren agintaldian ez zuen maistra gisa lan egin. 67 urte zituela Jaengo herri txiki batean lanean hasi eta Donostiako Zuhaizti Ikastolan lana topatu zuen.
-
Elvira Zipitria eta Faustina Carrilen ikasle
Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia
Ama euskaltzalea zen oso, eta isilpeko ikastoletan ikasi zuten anai-arreba guztiek, Elvira Zipitriaren ikasle gisa. Arantzak Faustina Carrilekin ikasi zuen lehenago.
-
Santo Tomas Lizeoko ikasle
Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia
Elvira Zipitriaren gustoko ez bazen ere, amak Arantza Santo Tomas Lizeora eramatea erabaki zuen behin Elvirarekin ikasketak bukatutakoan. Honek bi urte inguruko haserrea ekarri zuen.
-
Gimnasiako azterketa gogorra
Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia
Kirola eskolan bertan egiten zuten. "Atletico de San Sebastian" taldearekin akordioa egin eta bertan hasi ziren kirola egiten. Urte bukaeran azterketa gogor bat egin behar izaten zuten. Irakaslea Sección Femeninakoak zen, eta oso gogorra zela oroitzen du Arantzak.
-
Andereño Felitxurekin frantsesa ikasi
Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia
Elivira Zipitriarekin hasi zirenean, Iparraldetik etorritako Felitxurekin ere ikasi zuten. Honek frantsesa irakasten zien, beti ere, Elviraren metodologia jarraituz, kantu eta antzerki bidez.
-
Santo Tomas Lizeoa: oinarrizko euskara
Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia
Euskaraz ahal zuten guztia ematen bazuten ere, prestakuntza euskaraz eta azterketa gaztelaniaz izaten zen beti.
-
Santo Tomas Lizeoaren oroitzapena
Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia
Neska mutilak elkarrekin zeuden gela berean. Orokorrean donostiarrak eta hernaniarrak ziren ikasleak. Amara Berrin zegoen orduan ikastola, ibaiari begira.
-
Itziar Mujika, Santo Tomas Lizeoko zuzendaria
Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia
Santo Tomas Lizeoko zuzendaria, Itziar Mujika, kartzelan izan zen, Mitxelenarekin batera, euskal gatazka zela eta.
-
Elvira Zipitriarekin lanean
Karmele Esnal Zulaika (1932) Orio
Lagun baten eraginez, Elvira Zipitriarengana jo eta maistra lanetan aritzeko eskaini zuten euren burua. Urtebetez praktiketan aritu zen, eta gero lanean.
-
Karmelek irekitako ikastola
Karmele Esnal Zulaika (1932) Orio
Pisu bat alokatu zuen Karmelek Donostiako erdigunean, Elvira Zipitriak jaso ezin zituen adin tarteko umeak hezteko. Elviraren metodologia jarraitu zuen berak.
-
Elvira Zipitriaren pedagogia
Karmele Esnal Zulaika (1932) Orio
Pedagogia aktiboa zuten ikastolan. Lurrean egiten zuten dena. Txotxak, babarrun aleak etab. erabiltzen zituzten material gisa.