Euskara eta politika

  • Andoni Sagarna Euskararen inguruan zebilen edonor susmagarri I

    Andoni Sagarna Izagirre (1947) Donostia

    Gerraosteko giro politikoaren ingurukoak. Giroa itogarria zen, euskararen inguruan zebilen edonor zen susmagarri. Horrez gain, herritarren artean ere susmo txarrak zeuden, bai alderdi batekoekin eta bai bestekoekin. Bera ez da inoiz alderdi politiko bateko kide izan. Inplikazio politikorik izan gabe ere, lau hilabete pasa zituen Martuteneko kartzelan eta alde eginda ere ibili behar izan zuen, guardia zibilak bere lantokira joan zirenean. Egoera horiek neke fisikoa eta psikologikoa eragiten dute. Geroago Egunkaria ixtera joan zirenean bizitakoak.

  • Andoni Sagarna Euskararen inguruan zebilen edonor susmagarri II

    Andoni Sagarna Izagirre (1947) Donostia

    Poliziarekin pasatako estutasunak. Arrasaten lanean zebilela, Parisera joan behar zuela eta Gobernu zibilera pasaportea zigilatzera joan zenean bizitakoak. Beste behin, Arrasaten bizi zirela, guardia zibilak joan zitzaizkien etxea miatzera. Gerora jakin zuten gau hartan guardia zibil bat hil zutela. Behin fitxa bat irekitzen zizutenean, fitxa horrek iraun egiten zuen urteetan. Euskara politizatu egin da eta, inplikazio politikorik eduki ez arren, beti susmopean zeuden. Sasoi gogorra bizi izan zuten, beti beldurrez.

  • Miren Azkarate Villar Giro euskaltzale eta abertzalean hazia

    Miren Azkarate Villar (1955) Donostia

    Mirenen etxean euskaraz hitz egiten zen. Garai hartan Donostiako giroa ez zen oso euskalduna. Ahizpa eta biak Karmele Esnalen ikastolara joan ziren. Familia abertzaleak ziren han elkartzen ziren denak. Batxilergoa ikasten hasi zenean bukatu zen Mirenentzat euskal giro horretako bizimodua.

  • Miren Azkarate Villar Karmele Esnalen ikastola

    Miren Azkarate Villar (1955) Donostia

    Ahizpa eta biak Karmele Esnalen ikastolara joan ziren. Orduan etxebizitza arrunt bateko gela bat zen. Erabiltzen zuten materiala aipatzen du: txotxak, 'Xabiertxo' eta 'Martin txilibitu' liburuak, arbela... Adin ezberdineko haurrak elkarrekin egoten ziren. Eskola klandestinoa zen. Jaunartzea euskaraz egin zuten, aparteko parrokia batean.

  • Miren Azkarate Villar Ikastolan Elbira Zipitriaren metologia jarraitzen

    Miren Azkarate Villar (1955) Donostia

    Karmele Esnalek Elbira Zipitriaren metodologia jarraitzen zuen. Ikasten zituzten abestiak gerra aurreko ikastoletarako prestatutakoak ziren. Ipuin eta abestietan asko oinarritzen ziren. Karmelerekin trebatzen andereño bat baino gehiago egon ziren. Inspekziorik ez du gogoan.

  • Miren Azkarate Villar Ikastolatik mojen ikastetxera: aldaketa gogorra

    Miren Azkarate Villar (1955) Donostia

    8 urtera arte giro euskaltzalean ikasten egon ondoren, sekulako aldaketa izan zen Mirenentzat San Bartolome mojen ikastetxera pasatzea: arauak, uniformea, hizkuntza... Mojen ideologia.

  • Miren Azkarate Villar Unibertsitate garaian giro euskaltzalea berreskuratzen

    Miren Azkarate Villar (1955) Donostia

    Filosofia eta Letrak karrera egin zuen Donostiako EUTGn (gaur egun Deustuko Unibertsitatea). Hirugarren urtean Filologia Erromanikoa aukeratu zuen. Berak karrera amaitu zuenerako Euskal Filologiako lizentziatura martxan zegoen dagoeneko. Euskaltzale giroan murgildu zen berriz. Patxi Altunak alfabetatze klaseak eskaintzen zituen eta Mirenek Euskaltzaindiaren D titulua atera zuen. Aldi berean Hizkuntza Eskolan klaseak ematen ere aritu zen.

  • Miren Azkarate Villar 'Egunkaria'-ren itxiera, Kultura Sailburu zela

    Miren Azkarate Villar (1955) Donostia

    'Egunkaria'-ren itxiera. Martin Ugalderi ondasun guztiak kendu zizkioten. 'Berria'-ren sorrera eta jendearen erantzuna.

  • Demetrio Garmendia Sarasola Soldadu zegoela etxera idazten zituen gutunak

    Demetrio Garmendia Sarasola (1919) Baliarrain

    Soldadu zegoela, etxera idatzi beharreko gutunetan zer idazten zuen gogoan dauka. Gazteleraz idatzi behar izaten zuten. Euskaraz idatzitako gutunak, irekita bota behar izaten zituzten apaizak irakurri zitzan. "escribe lo mismo en castellano" oharra zekarren gutuna jaso zuen bueltan behin.

  • Ramon Agirre Ikastolan, Karmele Esnal andereñoarekin

    Ramon Agirre Lasarte (1954) Donostia

    Ikastolan ibili ziren, Karmele Esnal andereñoarekin. Pisu normal batean ematen zituzten eskolak. Oroitzapen onak ditu. Matematikak ere egiten zituzten, baina gehienbat kantatu egiten zuten.

  • Ramon Agirre Gurasoen ausardia umeak ikastola klandestinora bidaltzeko

    Ramon Agirre Lasarte (1954) Donostia

    Karmele Esnalen ikastola klandestinoa zen, baina norbaiten bitartez jakiten zuen inspektorea noiz joango zen eta egun horretan txangoan ateratzen ziren. Ikastolan neskak eta mutilak elkarrekin ibiltzen ziren; lau urte ingururekin hasi eta 9 urte ingurura arte. Gurasoak ausartak izan zirela dio, umeak lehenbizi ikastolara eta gero Santo Tomas Lizeora bidaltzeko. Elbira Zipitriaren ikasleekin bazuten harremana. Ikastola bera zela esan zitekeen. Ikastolan ibili ziren beste familia batzuk.

  • Ramon Agirre Euskarazko aldizkari eta liburuak

    Ramon Agirre Lasarte (1954) Donostia

    Euskarazko aldizkariak izaten zituzten etxean. Ikastolan 'Xabiertxo' liburua erabiltzen zuten. Marrazteko zaletasuna ere badu Ramonek. Arkitektura ikasten hasi zen baina ez zuen amaitu. Komiki zalea ere bada.

  • Migel Alkaraz Kalean oso euskara gutxi gerraostean

    Migel Alkaraz Luzuriaga (1942) Pasaia

    Kalean oso euskara gutxi hitz egiten zen. Aita-amek bazekiten euskaraz; gerra ostean gazteleraz egin beharra zegoenez, utzi egin zioten. Baserritarrek, arrantzaleek eta familia batzuek mantendu zuten euskara.

  • Klara Badiola Euskaraz alfabetatzeko erabakia

    Klara Badiola Zubillaga (1954) Donostia

    Unibertsitatean hasi zenean, 70eko hamarkadan, euskararekiko jarrera jada desberdina zen. Han ohartu zen euskararen balioaz. Bere euskara murritza zela pentsatuta, zerbait egin beharra zuela eta baserri batera joan zen udaran. Orduantxe hasiak ziren euskarazko udaleku eta barnetegiak. Euskaraz hitz egiteko ez zuen arazorik, baina ez zekien idazten. Horregatik euskaraz alfabetatzen hasi zen ikastaroetan. Euskarazko nobelak irakurtzen ere hasi zen. Oso garai politizatua izan zen eta bera orduantxe jabetu zen gauza askotaz, etxean ez baitzen politikaz hitz egiten. Gogoan du 14 urte ingururekin ikusi zuela lehen aldiz ikurrina.

  • Klara Badiola Gurasoak euskarazko filma ikustera; euskal musika

    Klara Badiola Zubillaga (1954) Donostia

    Gogoan du, bera umea zela, gurasoak euskarazko `Ama Lur´ filma ikustera joan zirela eta txundituta itzuli zirela. Ahopean esaten ziren halako kontuak. Ez dok Amairu taldearen inguruan dituen oroitzapenak. Ahizpa euskal musika zalea zen, baina berak kanpokoak entzuten zituen gehiago.

  • Klara Badiola Ez dok Amairuren `Baga, biga, higa... sentikaria´ ikuskizuna

    Klara Badiola Zubillaga (1954) Donostia

    Ez dok Amairu taldearen `Baga, biga, higa... sentikaria´ ikuskizunaren garrantzia. Poesia, bertsoa... Andoni Aleman eta biak Artzerengana joan ziren txalaparta jotzen ikastera. Arratsaldeak pasatzen zituzten hizketan.

  • Klara Badiola `Segoviako ihesa´ filma

    Klara Badiola Zubillaga (1954) Donostia

    `Segoviako ihesa´ filma oso egoera berezian grabatu zen, baina bera une hartan ez zen oso kontziente. Bera esperientzia bat bizitzera joan zen eta zinema barrutik nolakoa zen ezagutu zuen hari esker. Benetako armak erabili zituzten filmean eta guardia zibilak grabaketetan egoten ziren, zaintzen. Euskararen presentzia ere handia zen filmean.

  • Arantxa Gurmendi Antzertiko kide

    Arantxa Gurmendi Olabiaga (1944) Donostia

    Antzertin, lehen taldeko kide zen Arantxa, eta oso irakasle onak izan zituzten. Ikasle moduan obra bat prestatu zuten, baina diru falta zela eta ezin izan zuten errepresentatu. Hartara, enpresa bat egin zuten, eta euren diruz aurrera atera zuten obra.

  • Arantxa Gurmendi Antzertiren aztarnarik ez

    Arantxa Gurmendi Olabiaga (1944) Donostia

    Sortu zen antzerki eskolaren berririk ez dago.

  • Arantxa Gurmendi Aktore asko, baina lanik ez

    Arantxa Gurmendi Olabiaga (1944) Donostia

    Hasiera batean Antzerti antzerki talde ofizial gisa planteatu zen, baina eskola formatua ematea erabaki zuten gero.