Euskara eta politika
-
Bergarako UNED-en ikastolako irakasle titulua ateratzen II
Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia
Ikastolako irakasleentzat magisteritzako titulua ateratzeko, Gemak 25 urtetik gorakoentzako unibertsitaterako sarrerako azterketa egin behar izan zuen. Magisteritzako klaseak asteburuan eta udako oporretan izaten ziren, Bergarako UNED-en.
-
Bergarako UNED-en ikastolako irakasle titulua ateratzen III
Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia
Ikastolako irakasle-titulua ateratzen ibili zenean, Gema ama zen. Hala ere, oso motibatuta zeuden eta gai izan ziren aurrera eramateko. Bergaran, Maria Lagundiaren komentuan lo egiten zuten eta elkarte gastronomikoetan afaria prestatzen zieten. Hiru urtean atera zuten titulua.
-
Pasaia-Lezo lizeoko lehenengo irakasleak
Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia
Pasaia-Lezo lizeoko lehenengo irakasle guztiak gazteak ziren eta gaur egun erretiratuak daude: Emi Mujika, Agustin Migeltorena, Jon Alvarez, Xabier Portugal, Gema Sistiaga... Markos Sistiaga idazkaritzan zegoen.
-
Elvira Zipitriarekin lan egiteko bi baldintza
Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil
Jone Forcadari esker Mari Karmen euskaraz irakasten hasi zen Donostiako portuko etxe batean. Hark Elvira Zipitriarengana eraman zuen Mari Karmen, eta berekin lanean aritzea eskaini zion, beti ere, majisteritza bukatutakoan eta Elvirarekin urtebeteko praktikak egindakoan. Erabaki zaila izan zen urtebetez praktikak egitea, diruz larri baitzebiltzan etxean.
-
Ikastola egoera berezia zen
Migel Mari Torrea Etxabe (1966) Pasaia
Nahiz eta frankismo garaian hazi, etxean eta ikastolan euskaraz egiten zuenez, ez zen egoeraz oso konziente izan. Baina atzera begira, konturatzen da ikastola zerbait berezia zela, gurasoen kezkaz edo ikuskaritzakoak joaten baziren atera behar zituzten liburuez. Lagunen artean ere, batzuk ikastolan jarraitu zuten eta beste batzuek ez.
-
San Pedroko ikastolaren sorrera
Migel Mari Torrea Etxabe (1966) Pasaia
Ibon Fresnedoren alaba batek Elbira Zipitriarekin ikasten zuen eta San Pedron ikastola sortzeko ahaleginetan hasi zen. Berarekin batera, Simon Garin, Felix Larrañaga, Lizaso... eta haien emazteak ibili ziren. Lokalen mantenua gurasoek egiten zuten.
-
Ikuskaritza bazetorren, liburuz aldatu behar zuten
Migel Mari Torrea Etxabe (1966) Pasaia
Ikuskaritzakoa bisitan joaten bazen, zituzten liburuak ezkutatu eta beste batzuk ateratzeko agindua zeukaten.
-
San Pedroko hasierako ikastola
Migel Mari Torrea Etxabe (1966) Pasaia
Pilartxo Arratibelen ikastolan asko abesten zuten eta musika asko jorratzen zuten. Zahar-etxera (asilora) mugitu ziren gero, Felisa andereñoarekin. Ikastola nolakoa zen. Xabiertxo liburua ikastolan zegoen.
-
Felisa andereñoarekin zahar-etxean
Migel Mari Torrea Etxabe (1966) Pasaia
Pilartxo Arratibelek ez zeukan irakasle titulurik, katekista zelako. Felisa heldu zenean, berak bazuen titulua. Felisa zorrotzagoa zen, binaka esertzen ziren... Egunero Bibliako pasarte bat irakurtzen zuen eta ikasleek marrazki bat egin behar izaten zuten. Gero, abestu egiten zuten.
-
San Pedroko Dunixi ikastola I
Migel Mari Torrea Etxabe (1966) Pasaia
San Pedroko ikastola, hasieran Dunixi ikastola deitu zen. Gero, Kepa Deun ikastola izena jarri zioten.
-
San Pedroko Dunixi ikastola II
Migel Mari Torrea Etxabe (1966) Pasaia
Ikastolari Kepa Deun izena zergatik jarri zioten kontatzen du.
-
San Pedroko ikastolako kokapenak
Migel Mari Torrea Etxabe (1966) Pasaia
San Pedroko ikastola, Pilartxo Arratibelen etxean hasi zen. Handik liburutegira pasatu ziren eta gero eliza azpiko lokal batzuetara. Azken hauetan hasi zen Migel Mari ikastolan. Hemendik zahar-etxera (asilora) pasatu ziren eta handik, Migel Mari Donibanera pasatu zen baina hurrengoak Esnebidera ikastera pasatu ziren.
-
Badiako ikasleak ikastolan elkartzen hasiak
Migel Mari Torrea Etxabe (1966) Pasaia
1972tik aurrera, barrutiko ikastolak elkartu nahi izan zituzten, egingo ziren lizeoaren proiektuaren barruan. Sanjuandarrak sanpedrotarrekin elkartu zituzten eta antxotarrak lezotarrekin. Azkenengo mailak, ordea, denek batera egin zuten.
-
Lizeoan hasi ziren lehenak
Migel Mari Torrea Etxabe (1966) Pasaia
San Pedrotik San Juanera motorean joaten ziren egunero. Eguraldi txarra zegoenean, sanjuandarren etxean bazkaltzen zuten. Pysbeko bulegoetan zegoen ikastola. Markos Zabaleta irakaslearekin Juan XXIII etxeetan egon zen ikastola. Bertan egon ziren lizeoa zabaldu arte. Lizeoa bukatu gabe zegoen eta obretan zegoela hasi ziren bertan ikasten. Lizeoko klase bakarra ziren.
-
Txabolsotoak
Migel Mari Torrea Etxabe (1966) Pasaia
Txabolsotoak, gaur egungo txosnak ziren, ikastolarentzat dirua lortzeko. Azokak, rifak... ere egiten zituzten.
-
Arantzazura Errobi entzuten
Migel Mari Torrea Etxabe (1966) Pasaia
Ikastolarekin Arantzazura askotan joaten ziren. Autobusean Errobi entzuten joaten ziren. Irakasleak fededunak izaten ziren.
-
Irakasle gazteak ikastolan
Migel Mari Torrea Etxabe (1966) Pasaia
San Pedron izan zituzten irakasleak fededunak eta elizkoiak ziren. Gerora, irakasle gazteak izan zituzten, pentsaera modernoago batekin. Horrelako irakasleak izatea oso aberasgarria izan zen beraientzat. Irakasle berri hauek metodologia berriagoa zeukaten eta elizatik guztiz aparte zeuden.
-
Emakumeen papera ikastolen sorreran
Migel Mari Torrea Etxabe (1966) Pasaia
Gurasoen papera ikastolaren sorrera eta garapenean oso garrantzitsua izan zen. Beti aipatzen dira gizonezkoen izenak, baina beraien emazteak ere hor zeuden tortilak egiten, tabernan lanean...
-
Seme-alabak ikastolara eramateko erabakia
Migel Mari Torrea Etxabe (1966) Pasaia
Amak erabaki zuen ikasketak ikastolan bukatuko zituela. Aita, jesuitetan ibilitakoa zen. Momentu horretan, semea ikastolara eramateko autua hartzea ez zen erraza izan.
-
Irakasle gehienak, emakomezkoak
Migel Mari Torrea Etxabe (1966) Pasaia
Irakasle gehienak emakumezkoak ziren.


