Euskara eta politika
-
Karkizano kaleko ikastolara inspektore etorri zenekoa
Miren Egaña Goya (1946) Donostia
Beraien etxeko ikastola etxe azpiko lokal batean jarri ondoren, askoz erosoago zeuden han. Inspektorea joan zitzaien behin ikastolara, baina ez zuten arazorik izan. Bere amak Errepublika garaiko maistra titulua zuen eta inspektoreak Mireni ez zion eskatu berea momentu hartan. Inspektoreak garrantzia eman zion beraien lanari eta ez zioten trabarik jarri.
-
Amaren pedagogia
Miren Egaña Goya (1946) Donostia
Karkizano kaleko ikastolan, ikasgelak etxetik lokalera jaitsi eta gero, Euskal Herriko mapa zuten. Mapa horri garrantzia ematen zioten, beraiek etxean beti izan baitzuten Gipuzkoako mapa eta horri esker ongi ezagutzen zuen herri bakoitzaren kokapena. Umetan eskola frantsesetan ikasi zuten eta gurasoek mugaz bestaldetik frantsesezko komikiak ekartzen zizkieten zekiten frantsesa manten zezaten. Ikastolako umeekin ere pedagogia bera erabiltzen zuen eta kantuak eta otoitzak ere lantzen zituen. Bere amak EAJko abesbatzan abesten zuen eta Emakumeetako kide ere bazenez, han ikasitako abestiak irakasten zizkien. Jaunartzeko otoitzak lantzerakoan, Euskal Herriko ibaiak eta mendiak lantzen zituen amak, eta irakurtzen ikasterakoan umeak gai ziren toki horiek mapan kokatzeko.
-
Keinuz lagundutako abestiak
Miren Egaña Goya (1946) Donostia
Kantu asko kantatzen zituzten ikastolako umeekin. Horietako hainbat aipatzen ditu: 'Hain urrun etxe poxpolo', 'Zozoak galdu du mokoa'... Horietako asko keinuak eginez abesten zituzten.
-
Aitak euskaraz jakin ez eta ezin erdaraz egin
Miren Egaña Goya (1946) Donostia
Aitak euskaraz jakin ez arren, ez zien erdaraz egiten, euskaraz egiten saiatzen baitzen. Oso erradikala zela dio, ez zioten uzten ezta erdaraz abesten ere. Behin aitak berarekin kartzelan izandako batekin izandako elkarrizketa dakar gogora. Gizon haren seme-alabek ez omen zekiten euskaraz nahiz eta guraso biak euskaldunak izan, eta harritu egin zen beraiek euskaraz zekitelako. Mirenen amak Intxaurrondon bere izena daraman plaza bat du.
-
Kursaaleko euskal festa
Miren Egaña Goya (1946) Donostia
Hiru bat urte zituela, San Sebastian egun batez Kursaaleko euskal festan parte hartu zuen bere neba nagusiarekin batera. Ume euskaldunak behar zituztenez, andre bat beraien bila joan etxera. Don Manuel Lekuonak idatzitako liburuxka batekin bueltatu zen etxera poz-pozik. 15 urte zituela, Kursaaleko zinema-aretoan Marisol aktorea bere ondoan eserita zegoela ere gogoratzen du.
-
Bost urtetatik Donostian; Nafarroari lotua
Jose Angel Irigarai Imaz (1942) Donostia
Iruñean sortua, Donostian bizi izan da. Aitaren aldetik Auritzen du jatorria. Amaren familia. Gerra ondoren joan ziren Donostiara bizitzera, berak bost bat urte zituela. Baina beti gorde zuen lotura Nafarroarekin, baita hizkeran ere. La Sallen egin zuen batxilergoa, giro erabat erdaldunean. Etxean gorde zuten euskara.
-
'Umeen Deia', euskara eskoletan sartzeko ekimena
Jose Angel Irigarai Imaz (1942) Donostia
Iruñean ikasi zuen Medikuntza. Han ere ezagutu zituen euskaltzaleak. Aita Felipe Murietakoa kaputxinoa eta Nafarroako eskoletan euskara sartzeko ekimena, ipuinekin; Umeen Deia aldizkaria. Berak hartu zuen haren lekukoa. Zabalkundea.
-
Donosti elkartearen sorrera
Jose Angel Irigarai Imaz (1942) Donostia
Donosti elkartearen sorrera, Amaran, euskara sustatzeko. Hitzaldiak eta txangoak antolatzen zituzten. Fermin Leizaola, Miren Egaña, apaolazatarrak... taldekideak aipatzen ditu.
-
Ez Dok Amairuren sorrera; bilerak
Jose Angel Irigarai Imaz (1942) Donostia
Mikel Laboaren eskutik hurbildu zen Ez Dok Amairu izango zen taldera. Kursaalean eta Getaria kalean elkartzen ziren, baita Aurrera eta Iturrioz tabernetan, iriondotarren okindegian eta Laboaren etxean. Toki askotako jendea ziren.
-
Ez Dok Amairuren filosofia eta Jorge Oteiza
Jose Angel Irigarai Imaz (1942) Donostia
Ez Dok Amairu. Euskal tradizioa gaurkotu nahi zuten. Bertakoa eta unibertsala uztartzen asmatu zutela uste du. Jorge Oteizaren ikuspegia eta abangoardia; kutxa metafisikoa eta hutsa. Modernotasuna.
-
Egarriak eta iturriak bat, 60ko hamarkadan
Jose Angel Irigarai Imaz (1942) Donostia
Egarriak eta iturriak bat egin zuten 60ko hamarkadan. Argia dantza taldea, Jarrai antzerki-taldea, arkitektoak... denetik elkartu ziren Ez Dok Amairun. Borroka garaia zen. Euskal kultura zerbait dekoratiboa izan zen ordura arte.
-
Ez Dok Amairuren muina: garaikidea
Jose Angel Irigarai Imaz (1942) Donostia
Ez Dok Amairuren muina, edukia. Modernoa eta erabat garaikidea. Literatura. Baldintzak hobetzeko borroka. Euskararen malgutasuna: kanpokoa integratzeko gaitasuna, muina galdu gabe. Gaur egungo egoera eta konplexuak.
-
Ez Dok Amairu desegin zenekoa
Jose Angel Irigarai Imaz (1942) Donostia
Bere funtzioa, ardurak, Ez Dok Amairun. Nortasun handiko kantariak zeuden taldean, eta normala izan zen nork bere bidea hartzea. Politikaren eragina.
-
Euskara, gizartetik ezabatua; La Salle
Jose Angel Irigarai Imaz (1942) Donostia
Umetan oso giro erdaldunean bizi ziren. Euskara ez zen existitzen ez eskolan eta ezta kalean ere. La Salle nahiko ikastetxe herrikoia zen, hala ere; fraide euskaltzale bat ere bazen.