Euskara eta politika
-
Lizeoa legalitatearen barruan sortu zen
Joxeba Lasa Iriarte (1933) Pasaia
Baimenik gabeko ekimenak egiten zituzten ikastolatik. Joxebak argi zuen seme-alabak ikastolara eramango zituela, nahiz eta klandestinoa izan. Lizeoa modu ofizialean sortu zen, legalitatearen barruan. Ibon Fresnedo izan zen lehendakaria.
-
Gaztelutxo elkartea
Joxeba Lasa Iriarte (1933) Pasaia
Gaztelutxo baserriaren lurretan lizeoa eraikitzea erabaki zen. Gaztelutxo elkartea sortu zen horretarako. Simon Garinek asko lagundu zuen lizeoaren sorreran.
-
Lizeoaren garraio-sistema
Joxeba Lasa Iriarte (1933) Pasaia
Lizeoa sortzeko egindako lanarekin oso konforme dago. Garraio sistema oso ona zuten.
-
Euskaraz erakusteagatik, eskola itxi
Maria Sagrario Miralles Arostegi (1935) Orio
Eskola hartu zuenean, 200 ikasle zituen. Adinak. Amonari eskola itxi zioten hilabete batzuez, eskolak euskaraz emateagatik.
-
Eskolan dena euskaraz
Maria Sagrario Miralles Arostegi (1935) Orio
Eskola denak euskaraz ematen ziren eta ikasle erdaldunei hasieran gauza gaztelaniaz azaltzen zizkieten, baina gero dena euskaraz. Garai bateko eta gaur egungo umeak eta gurasoak.
-
Eskolan 14 urtera arte
Luis Mari Goikoetxea Mujika (1949) Zumaia
Arrangoletako herri eskolara joan zen umetan. 14 urterekin Ostolaza aroztegian hasi zen lanean. Soldaduska egin ondoren Xey lantegian hasi zen. Eskolan gustuko ez zituzten gauzak egitera behartuta zeuden, Espainiako bandera jasotzea adibidez. Material gutxi erabiltzen zuten. Dena erdaraz hitz egin behar izaten zuten. Zigorrak.
-
Eibarko Kulturala eta Klub Deportiboa
Mikel Larrañaga Mandiola (1946) Eibar
Taberna-giroan ibiltzen ziren gazteak eta hor mugitzen ziren ideologia ezberdinak, ekintzen antolaketak... Lehenengo haurren Euskal Jaia nola antolatu zuten Kulturaletik. Kulturala eta Klub Deportiboa ziren Eibarren mugimendu-kulturaleko arduradun nagusiak.
-
Eibarko Kulturala: kideak eta ekintzak
Mikel Larrañaga Mandiola (1946) Eibar
Kulturalean biltzen ziren lagunak aipatzen ditu: Amatiño, Julio Sarasua, Jose Mari Pampo, Jose Antonio Garate, Javier Zubiaurre, Arantxa Larrañaga, Maite Narbaiza, Mireia Biteri...Euskaraz irakasteko gau-eskolak antolatu zituzten. Hitzaldiak, kantaldiak, dantza-eskola... Helburua, euskal kultura eta hezkuntza mantentzea eta indartzea zen, askotan ezkutuan eta mozala jantzita.
-
Karmelek irekitako ikastola
Karmele Esnal Zulaika (1932) Orio
Pisu bat alokatu zuen Karmelek Donostiako erdigunean, Elvira Zipitriak jaso ezin zituen adin tarteko umeak hezteko. Elviraren metodologia jarraitu zuen berak.
-
Errepublika garaian, euskal izenak jartzen zituzten: Ander, Kepa...
Ander Alberdi Arregi (1933) Zarautz
1933an jaio zen, eta Ander izena jarri zioten. Gerora debekatu egin zuten, baina errepublika garaian lagatzen zuten. Frankismoan, berriz, izena aldatu zioten agiri ofizial guztietan. Zarautzen bazeuden euskal izena zuten beste zenbait ere (Kepa, Ander, Gotzon...). Abertzaleak denak.
-
Donibaneko lehenengo ikastola
Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia
60ko hamarkadan, ikastolaren mugimendua hasi zen Donibanen, Bonantza elizaren lokal batean. Rosarito Folgado izan zen lehenengo irakaslea. Gemaren anaia txikia ez zuten bertan matrikulatu, oraindik ezjakintasun handia zegoelako.
-
Donibaneko ikastolako lehenengo irakasleetako bat
Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia
Ikastolaren lehenengo lokala ireki eta gero, "Aterpea" lokalean klaseak ematen hasi zen Lurdes Sistiaga irakaslea. Itsasmendi elkarteko kideek ere, proiektuan lagundu nahi zutenez, lokal bat erosi zuten eta goiko aldean ikastolako gela berriak sortu zituzten eta bertan hasi zen Gema lanean irakasle bezala, 1972-1973 ikasturtean. 20 ikasle zituen, baina hurrengo urtean 40 izan ziren.
-
Oreretako ikastolan, irakasle izateko formatzen
Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia
Donibaneko ikastolan irakasle bezala hasi zenean, Gemak ez zuen titulurik. Ez zioten ordaintzen, baina mesedez formatzeko eskatu zioten eta bi hilabetez egon zen Oreretako ikastolan ikasten. Kaputxinoek komentuak gela batzuk utzi zituen ikastoletako irakasleak formatzeko.
-
Gau eskolak eta euskararen alfabetizazioa
Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia
Ikastolan klaseak emateko materialak, irakasleek prestatzen zituzten eta beraien artean partekatzen zituzten. Ikastolan irakasle izateko eskatu zioten euskaraz zekielako, baina Gema ez zegoen alfabetatuta eta Oñatibiaren liburuxkak erabili zituen horretarako. Pixkanaka-pixkanaka joan zen euskara batuan alfabetatzen, gero klaseak eman ahal izateko.
-
Ikuskatzailearen aurrean, tituludun irakasleak bakarrik
Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia
Gau eskolan euskara batuan alfabetatzen zenbiltzanak, ikastolan irakasle-laguntzaile bezala hasi ziren lanean. Ezin ziren irakasleak izan, ez zutelako titulorik. Ikuskatzailea joaten zenean, tituludun irakasleak ateratzen ziren harekin hitz egitera. Behin, ikuskatzaile batekin gertatu zitzaiona kontatzen du.
-
Pasaia-Lezoko ikastolaren sorrera
Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia
Pasai Donibanen, Antxon, San Pedron eta Trintxerpen bazeuden ikastolako gelak, eta momentu batean, Lezoko gelekin batera, ikastola sortu zuten. Herri-ekimen bat bihurtu zen eta herriak asko inplikatu ziren ikastolaren sorreran eta antolakuntzan. Ikastolako ikasleen gurasoak asko inplikatzen ziren, adibidez irteeretan, tailerretan...
-
Pasai Antxo eta San Pedroko ikastoletako lehenengo irakasleak
Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia
Pasai Antxoko ikastolako lehenengo irakasleak, Kontxita Beitia eta Nekane Azurmendi izan ziren. Lehenengo etxebizitzetan ematen zituzten klaseak. Kontxita Beitiak, Elbira Zipitriaren metodologia erabiltzen zuen. Pasai San Pedron, Pilartxo Arratibel izan zen ikastolaren aitzindaria eta lehenengo irakaslea. Pasaiako ikastolak sortuta, bilerak egin zituzten denen artean eta ikastola amankomun bat sortzea erabaki zuten, Lezorekin batera.
-
Donibaneko ikastolako lokal ezberdinak
Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia
Donibaneko hasierako ikastolan, hainbat tokitan eman ditu klaseak Gemak: Itsasmendiko lokalean, elizako gela batzuetan eta Lurdes Txiki kaleko bi sototan. Haur-hezkuntzan zortzi urte eman zituen, baina ikasleen hastapena ikusi nahi zuenez, lizeo berrira pasatu zen irakastera. Oso etapa polita dela kontatzen du.
-
Pasaia-Lezo lizeoaren kokapena
Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia
Pasaia-Lezo Lizeoaren proiektua gauzatzeko eta eraikina egiteko, espazio asko behar zen eta Donibaneko Gaztelutxo ingurua proposatu zen horretarako. Aurrekontu asko behar izan zuten ikastola eraikitzeko eta festetan eta bestelakoetan, irakasleak, gurasoak eta laguntzaileak, tabernak jartzen zituzten, ogitartekoak saldu...
-
Bergarako UNED-en ikastolako irakasle titulua ateratzen I
Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia
Pasaia-Lezoko lizeoa sortu zenean, maila bakoitzeko gela bat zegoen (gaur egun, 4 gela daude). Irakasle asko zeuden titulu gabe eta orduan, ikasketak burutzeko proiektu bat atera zen. Eskoriatzako irakasle-eskolan zegoen Fernando Etxeberria izan zen proiektuaren sortzailea, eta helburua, ikastolako irakasleek titulua lortzeko magisteritzako ikasketa batzuk sortzea izan zen. Klaseak, Bergarako UNED-en jasotzen zituzten.


