Euskara eta politika

  • Jesus bilbao Jaime Arreseren eta Marcelino Orejaren laguntza

    Jesus Bilbao Aizpiri (1940) Elgoibar

    Elgoibarko ikastola sortzeko prozesuan, garai hartan alkate zen Jaime Arresek lagundu zien hariak mugitzen. Marcelino Orejak ere beharrezkoak ziren kontaktuak egiten lagundu zien. Mugimenduko kideak izan arren, ez zirela euskararen edo ikastolaren aurkakoak dio. Jaime Arrese Orejak utzitako posturako izendatu zuten, baina hara iritsi aurretik hil egin zuten. Bera baino lau urte zaharragoa zen Jaime eta umetatik izan zuen harekiko miresmena. Ideologia ezberdinetakoak izan arren, errespetuz jokatzen zuen beti. Alkateen Mugimenduan ere parte hartu zuen.

  • Jesus bilbao Elgoibarko ikastolaren sorrera; eraikin berriaren inaugurazioa

    Jesus Bilbao Aizpiri (1940) Elgoibar

    Elgoibarko ikastola. Habia Danobaten egon zen. Ikastolaren sorrerako pertsona esanguratsuak. Irakasleen artean Andres Alberdi nabarmenduko luke. Antton Aranburu ere pertsona garrantzitsua izan zen, hark prestatu zituen ikastolaren erakin berriaren inaugurazio eguneko ekintzak. Inaugurazio eguna nolakoa izan zen.

  • Jesus bilbao Lehenengo euskara klaseak "Frente de Juventudes"en lokalean

    Jesus Bilbao Aizpiri (1940) Elgoibar

    Gerraosteko mugimendu sortzailea. Pako Juaristi, Vallejotarrak... Garai batean ez zegoen lokalik eta arriskutsua zen lokalaren jabearentzat lokalak uztea, politikoki markatu egiten zelako. Gabi tabernaren gainean "Frente de Juventudes"en lokala zegoen. Hango geletako batean hasi ziren euskara klaseak ematen.

  • 906 Eibarko Ikastolaren hastapenak

    Serafin Basauri Arteaga (1935) Eibar

    Eibarko Ikastolaren hasieretan egon zen lanean, guraso bezala. Ikastolaren kokaleku ezberdinak.

  • Libe Garbizu Irazu Eskolako zigorrak eta kantu frankistak

    Libe Garbizu Irazu (1936) Pasaia

    Eskola non zegoen azaltzen du. Eskolaren ondoan farmazia zegoen. Dena erdaraz egiten zuten; euskaraz eginez gero, jo egiten zituen irakasleak. Oso gaizki pasatu zuela eskolan dio, oso irakasle gogorrak zirelako. Eguerdian egunero "Cara al sol" abesten zuten.

  • Libe Garbizu Irazu Hitz bat euskaraz egin ezin

    Libe Garbizu Irazu (1936) Pasaia

    Elizak indar handia zeukan; doktrinara joan beharra zegoen. Ezin zuten hitz bat ere euskaraz egin. Aitari bazkaria eramaten zionean, galiziarrak egoten ziren, eta gazteleraz egiteko agintzen zioten; Libek erantzun egiten zien.

  • 1158 Probintzian, kate bakotzeko irrati bat

    Jose Mari Iriondo Unanue (1938) Azpeitia

    Loiola Irratikoek uhin ertainean ("Onda media") emititzen zuten, artean ez baitzen "FM"rik (frecuencia modulada). Gero lege bat iritsi zen probintzian kate bakoitzeko irrati bakarra arautzen zuena. Publizitatea euskaraz egiten zutenez, "competencia desleal" gisa zigortu zituzten Loiola Irratikoak.

  • Mertxe Irureta Maria eta Jose mojen eskola

    Mertxe Irureta Mujika (1947) Zumaia

    Maria eta Jose mojen eskolara joan zen Mertxe. Gaur egun Kutxa dagoen lekuan zegoen. Patioa Erribera kale aldera zeukan. 14 urterekin laga zuen eskola, josten hasteko. Eskolako oroitzapen onak dauzka. Hala ere, euskaraz egiten bazuten zaplatekoa jasotzen zuten. Liburu guztiak gazteleraz zeuden. Ostegunetan gimnasia egiten zuten, praka urdinak eta blusa zuriarekin. Irakaslea falangista zen. Etxean eta kalean euskaraz egiten zuten.

  • Luis Mari Goikoetxea Eskolan 14 urtera arte

    Luis Mari Goikoetxea Mujika (1949) Zumaia

    Arrangoletako herri eskolara joan zen umetan. 14 urterekin Ostolaza aroztegian hasi zen lanean. Soldaduska egin ondoren Xey lantegian hasi zen. Eskolan gustuko ez zituzten gauzak egitera behartuta zeuden, Espainiako bandera jasotzea adibidez. Material gutxi erabiltzen zuten. Dena erdaraz hitz egin behar izaten zuten. Zigorrak.

  • Martina Arraztio Saralegi Apaizaren zigorrak

    Martina Arraztio Saralegi (1926) Ataun

    Apaizak egunero harri kozkorren gainean jarrarazten zituen belauniko, euskaraz egiteagatik. Gogoan du eskolan zegoela, bi gizonek ikurrinari su eman ziotenekoa. Doktrina esaterakoan hanka sartu zuenez, zaplaztekoa eman zion apaizak.

  • Tomas Garai Euskaraz egiteagatik zigortuak

    Tomas Garai Marcaide (1949) Arrasate

    Frankismoan, hizkuntzaren gaineko menpekotasuna. Euskal folklorea gaztelaniara itzultzen zen. Euskaraz hitz egiteagatik eskolan jasan dituen zigorrak. "Rubio" koadernoekin gaztelaniaz ikasten.

  • Jose Ramon Jauregi Eskolan erdaraz ikasi behar

    Jose Ramon Jauregi Guridi (1960) Jaime Larrea Aranguren (1960) Antzuola

    Erdaraz egiten zuten eskolan. Bost urterekin eskolan hasi eta ez zekiten erdaraz, eta irakasleak ere ez euskaraz, baina zigortu egiten zituen. Jose Ramonek, batzuetan, alde egiten zuen eskolatik ulertzen ez zuenean.

  • Mila Etxezarreta Eskolan hasi eta erdaraz jakin ez

    Mila Etxezarreta Agirre (1957) Joxe Mari Mendizabal Lete (1955) Antzuola

    Joxe Marirentzat oso gogorra izan zen eskolan hastea, erdaraz ez zekiten eta. Besteek egindakoagatik zigor bera jasotzen zuenez, bera ere okerkerietan ibiltzen zen. Mutilak zigortu egiten zituzten nesken gelan. Mila bost urterekin hasi zen eskolan, bidea ikasteko. "Idiota" izan zen erdaraz ikasi zuen lehen hitza. Edurne zuten maistra eta ez zituen zigortzen euskaraz egiteagatik. Eskolari gorrotoa eta beldurra zion Joxe Marik.

  • Carmen Apellaniz Goi Argi izen euskaldunarekin ezin zabaldu elkartea

    Carmen Apellaniz Aizpitarte (1931) Eibar

    "Acción Catolica"n sartu aurretik, Mercedes Kareaga politikan sartuta ibili zen. Debekatu egin zitzaion elkarteari "Goi Argi" izen euskalduna ipintzea eta ofizialki "Sociedad Femenina Eibarresa" bezala sortu behar izan zen. Oraindik ere frankismo garaian, Goi Argi izena jartzea lortu zuten, baina ez du gogoratzen nola izan zen prozesua. Pons gotzainaren laguntza izan zuten elkartea zabaltzeko.

  • Bittori Arruti Lasarteko ikastolaren sorrera; lehenengo andereñoa

    Bittori Arruti Aburuza (1937) Lasarte-Oria

    Usurbiletik Lasartera bizitzera joan zenean, 1964an, giroa oso erdalduna zen. Ikastola sortzeko beharra ikusi zuten eta bilerak egiten hasi ziren. Lasarteko ikastolaren sorreraz hitz egiten du. Andre Joakinaenea. Klandestinitatea. Ikuskaritzak.

  • Maria Luisa Muguruza Lasarteko ikastolaren sorrera

    Maria Luisa Muguruza Tellaetxe (1947) Lasarte-Oria

    Lasarteko ikastolaren sorreran parte-hartu zuen. Maria Luisaren senarra ibili zen ikastla sortzeko bilerak egiten, andereñoak bilatzen...

  • Joxe Antonio Martikorena Musean ere gaztelaniaz egin beharra

    Joxe Antonio Martikorena Sagardia (1934) Lasarte-Oria

    Lasartera bizitzera joan zirenean, euskara entzuten zen baina Zubietan askoz ere gehiago. Euskara debekatua. Euskaraz hitz egiteagatik guardia zibilak errieta

  • Aginaga Ikastolaren sorrera Lasarten

    Maria Luisa Aginaga Zabaleta (1939) Lasarte-Oria

    Ikastola elizaren babesean sortu zen, "elizako eskola" bezala. Seme-alabek ikastolan ikasi dute. Gurasoen lana. Irakasleak. Ikastolaren kokapena hasierako urteetan.

  • Begoña Aranzadi Ikastolan ikasitako seme-alabak

    Begoña Aranzadi Manterola (1935) Usurbil

    Lasarten beti euskaraz hitz egin dute. Momentu batean euskarak indarra hartu zuen baina gaur egun asko jeitsi dela uste du. Seme-alabak ikastolara bidali zituen.

  • 1612 Ander Arzelus, 'Luzear'

    Itziar Arzelus Arrieta (1928) Donostia

    Aita, Ander Arzelus Luzear idazlea eta kazetaria zen. Euskararen alde jardun zuen. El Día egunkarian idazten zuen, Argia astekarian ere bai. Irratiz euskarazko klaseak eman zituen. Luzear ezizena nondik datorren azaltzen du. Oso ezaguna zen.