Euskara eta politika

  • Luis Haranburu Altuna Ez Dok Amairu Parisera eraman

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Seminarioan erderaz ikasi zuen. Parisen agureak zaintzen aritu zen eta frantsesa erabiltzen hasi zen. Han zebilela, euskal literatura irakurtzen hasi zen.

  • Luis Haranburu Altuna Lur eta euskara batuaren auzia

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Euskara Batuaren sorreran eta euskara idatziaren auzian, Lur argitaletxearen jokabidea garrantzizkoa zen. Egiten ziren liburu guztiak saldu ohi zituzten. Anaitasuna. Zeruko Argia.

  • Luis Haranburu Altuna Salbador Garmendiak asko irakatsi

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Salbador Garmendia zaldibitarrak asko lagundu zion euskararen kontuarekin. Zeruko Argiako zuzentzailea zen bera, eta hark irakatsi zion euskara batuan idazten.

  • Luis Haranburu Altuna Triunfon argitaratutakoak

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Madrilgo Triunfo argitaletxean ere aritu zen, Gabriel Arestiren bitartez. enbait artikulu argitaratu zizkioten.

  • Luis Haranburu Altuna Alegiako ikastola bultzatuz

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Alegiako ikastola bultzatzen aritu zen. Gipuzkoa osoko ikastoletako arduradunak biltzen ziren bileretara ere joan ohi zen Loiolara, lagun zuen Joan Mari Oiartzabalekin batera.

  • Luis Haranburu Altuna Hezkutza elebidunaren alde

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Euskal Herrian hezkuntza eredu elebiduna bultzatu nahi izan zuen eta elebitasuna aztertzen hasi zen Parisen bertan. Hamaika lekutan eman zituen hitzaldiak.

  • Luis Haranburu Altuna Edizio lanetan hasi: Kriseilu

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Edizioan lan egiteko asmorik ez zuen hasiera batean. Carrero Blanco hil zutenean, Lur finantzatzen zuen Enrique Villar atzera bota eta Luisek hartu zuen lekukoa. Arestik Kriseiluren birrargitalpen bat egiteko aholkatu, eta hala hasi zen edizioaren munduan.

  • Luis Haranburu Altuna Euskal Geografia osoa eta Hiztegi Nagusia

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Kriseilurekin hasi zen eta harpidedunak mantentzen. La Gran Enciclopedia Vasca. Euskal Geografia osoa egin zuen, Hiztegi Nagusia ondoren eta Gerra Zibilari buruzko liburu kolekzioa.

  • Luis Haranburu Altuna Idaztea: herriarekin konprometitzea

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Idaztea konpromisoa hartzeko modu bat zela ikusten zuen gaztetan. Herriarekin konprometitzea. Idazten hasi eta gustura egiten zuela ikusirik, jarraitu zuen. Zeruko Agian, Anaitasunan eta edizio eta liburugintzan aritu da ordutik. Antzerkigintza ere ukitu zuen. Gaztelaniaz ere idazten hasi zen, jende gehiagorengana iristeko asmoz.

  • Luis Haranburu Altuna Alegiatar Pio Montoya

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Aitzolek Pio Montoyarekin harreman handia izan omen zuen. Alegiako apaiza zen, nazionalista. Jeltzaleen Egiz adizkaria finantziatu zuen.

  • arantza garaialde Barriola ahizpak

    Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia

    Maritxu eta Koro Barriola ahizpak ezagunak ziren euskararen alde egin zuten lanagatik. Maritxu Barriola argitalpenak saltzen aritu zen, ezkutuan.

  • Joxe Ramon Aranburu Ugartemendia Eskolako oroitzapenak

    Joxe Ramon Aranburu Ugartemendia (1941) Alkiza

    Urruzolatik Alkizako plazara azkar joaten ziren. Eskola plazan zegoen. Joxe Ramon eskolara beste bi senideekin joaten zen. Maisua Nafarroakoa zen eta maistra Lesakakoa. Mutilak behean egoten ziren eta neskak goian. Eskola sartzerakoan Cara al Sol abestu behar zuten. Maisua oso frankista zen. Oso gogorra zen. Maisuaren seme alabak ere eskolara joaten ziren. Maisua eta bere emaztearen izenak gogoan ditu. Erregelarekin nola jotzen zituen kontatzen du. Orduko umeak oraingoak baino gogorragoak ziren. Eskolako sua egiteko egurra bizkarrean eramaten zuten etxetik

  • Jose Mari Kruzeta Euskararen inguruan idazteagatik poliziak atxilotu

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Egunkari, liburu eta elikula guztiak zentsuratuta zeuden, eta oso kontrolaturik. Bi aldiz eraman zuten Jose Mari poliziarengana euskararen inguruan idazteagatik.

  • Begoña Zaldibar Antonio edo Andoni

    Begoña Zaldibar Oianguren (1926) Eibar

    Anaia Andonik, eskolan, Jose Antonio Zaldibar deitzen ziotenean ez zuen kasurik egiten. Horregatik zigorrak jasotzen zituen.

  • 1592 Euskaraz abesteagatik hila

    Basilio San Anton Baraiazarra (1927) Muxika

    Gerran ibilitakoak gazte hil zirela dio, urte asko egoten ziren gerran. Bere koinatu baten anaia, Genaro, soldadutza garaian tabernan euskaraz abesteagatik hil zuten. Eskola sasoian ere jolas-orduan euskaraz berba egiten harrapatuz gero, zigortu egiten zuten.

  • Katalin Atxurra eta Teresa Erkiaga Euskaraz egitea galarazita

    Katalin Atxurra Alegria (1926) Teresa Erkiaga Korta (1927) Lekeitio

    Gerra garaian eta gerraostean ere, euskaraz egitea galarazita zegoen. Euskaraz berba egitea arrazoi nahiko zen aurpegikoa jasotzeko edo edonork edozer esateko.

  • Katalin Atxurra eta Teresa Erkiaga Liskarrik ez abertzaleen artean

    Katalin Atxurra Alegria (1926) Teresa Erkiaga Korta (1927) Lekeitio

    "Café de la República"n errepublikazaleak baino gehiago ANVkoak batzen ziren. Beraien etxekoak han egoten ziren. PNVkoekin ondo konpontzen ziren, ez ei zegoen "drogarik" (borrokarik) politika kontuengatik. Izen euskaldunak ere hasi ziren jartzen (Josu, Libe, Gotzon...), batzuentzat txakur izenak ziren. Faxistak ere bazeuden.

  • Katalin Atxurra eta Teresa Erkiaga Izen euskaldunak erdaratu

    Teresa Erkiaga Korta (1927) Lekeitio

    Bere seme-alaba guztiek dituzten euskarazko izenak, baina aldatu egin behar ziren erdaldunduz: Aintzane>Gloria, Aitor>Sabino Aitor... Bikarioa ere faxista zen eta Elizan ez zioten edozein izen jartzen seme-alabei.

  • 1158 Bitartekoen falta eta zentsura

    Jose Mari Iriondo Unanue (1938) Azpeitia

    Loiolako Irratiko lana egiteko bitartekoen falta azpimarratzen du Iriondok. Lan karga handia baitzuen, denetik egiten zuten langileek. Oztopo handiena zentsura izan zen ordea. Itzulpen mordoa egin behar izan zuten lana aurrera eramateko. Behin bertso saio bateko itzulpena egiten arazoak izan eta salatu egin zituzten "madrilgo zerriak" kritikatzeagatik.

  • 1158 Radio Nacionalekin konektatu beharra

    Jose Mari Iriondo Unanue (1938) Azpeitia

    Radio Nacionalekin konektatu behar zuten egunea bi aldiz derrigor. Kexa moduan sintonia kendu eta profesionalak ez ziren jendeari parte hartzen utzi izana aurpegiratu zieten Loiolako Irratiko kideei. Denak bildu eta "fm" transmisioa egitea erabaki zuten.